2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

2017_09_29-Foratata Occidental.Capricho de Primavera (430m/6c)

SARRERA:

Mikelek eta neuk iraileko azken astea libre hartzen dugu lanean hainbatera joateko, lekua gutxienekoa zen, hasiera batean Picos de Europara joan nahi genuen, baina eguraldiak albo batera ustea bideratu zuen, Catalunia aldetik (Terradets, Montrebei, Vilanova etab) ematen zituzten tenperatura altuak azkeneko momentuan Le Valle de Ossauko haran ahaztura eskalatzera joatera bultzatu zigun, Gourette, Larribet, Arremoulit, Miegebat etab.

Larribeten bi egun pasa ta gero Arrens-era jeisten gara, terrazatxo batean kafe bat hartu, wifia hartzen dugu eta astebururako datorren eguraldi kaskarra ikusita Valle de Tenara joatea erabakitzen dugu, bertan Foratata eskalatzeko barikuan, eta aukerarik bazegoen, zapatuan zerbait eskalatzeko haranetik.

Sallent de Gallegora heldu bezain laster, El sitio tabernara goaz garagardo bat hartzera baia aste eguna izanda itxita zegoen, hori dala eta arrautz dozena erdi bat erostera goaz ondoren arroza kubatar erara afaltzeko.
FITXA TEKNIKOA

Iturria: Todoescalada.net

  • Lehen igoera: J.Sanchez.T Nogues. L.Albero. A Antoñanzas. (2014).
  • Materiala: 20 zinta luze inguru, bilguneetarako materiala.
  • Zailtasuna ta distantzia: 430m/6c (V+ oblig)
  • Nola heldu: Kotxea Formgialeko Alto Aragon hotelean utzi, eta bidezka jarraituz etxeen ondotik hasten dena, langa bat pasa eta hito pare bat jarraituz hasierako bloke karakteristikoa jarraituz bidearen basera heldu arte.

ERREPORTAIA:

Aurreko aldian ez bezala, lasai asko esnatzen gara, gauzak ondo prestatu eta hegoaldeko orientazioa duenez hormak eguzkiak jo arte denbora egiten dugu.


Hormaren basera heltzen garenean, aurretik kordada bat sartu zaigu jada, Mariano eta Lorenzo Ortas (aragoiko alpinista hain ona), ohore bat holako bi tipo hauekin eguna pasa ahal izana.


Mariano, L1eko lehen luzea bukatzen, lehen luze hau ikaragarri ona da, diedro babaresa batetik igotzen da.


L1, 40m. 6a+: Luze oso oso ona, gure usteetan bidearen luze onena, bababeresa diedro batetik igotzen dena eta laja lateralak hartuz bilgunera heltzen dena.

L2, 25m.6a: Bilgunetik atara bezain laster pausutxu bat dauka, sabai txiki bat, eta ondoren terraza zabal batera ateratzen da.

L3, 30m. V+: Zuzenean ateratzen gara resalte erraz batzuk igaroz, ondoren arrakal bat duen horma bat igotzeko eta bilgunera heltzeko.

L4, 30m. V+: Pitzadura diagonal batetik hasten da, ondoren diedrotxo txiki bat igoz eta espoloi batean bukatzen da, trabesia horizontala eskumatara, luze hau eta aurrekoa nahiko txarrak.

L5, 30m. V+: Kanal-tximinia batetik doan luzea, oso apurtuta eta begetazio ugari duena, bide guztiko luze txarrena.

Egia esan bidea oso ondo txapatuta dago, momentu batzutan lar txapatuta eta hain beste parabolt eskaladak molestatzen du.

Valle de Tena



L6, 35m. 6a+: Tximinia diedro batetik igotzen da, hasieran apur bat begetazioagaz, eta ondoren trabesia polit bat eskumatara, bilgunera heltzeko. Bilgune erosoa.

L7, 25m. 6b+: Irteera potentea desplomean, baina oso arin moteltzen da, terraza batzuk igoz bilguneraino.


L8, 25m. V+: Luze polita eta bertikala, pausu finuekin, off-witharen aspian usten gaituena.

L9: 25m/6c. Offwitharen luzea, ikusteko nahiko zaila, hobe barrutik igarotzea, bistan ateratzeko posizioa hartu behar zaiona, geuk azkenean A0n atera genuen, aurreko luzeen kalitate txarragaz jada desmotibatuta gindoazen, askoz hobeagoa espero genuen bidea. (Argazkia Lorenzo Ortas)


L10, 45m. V+: Hasiera plakarekin, ondoren diedro bat igaroz bilgunera heltzeko.

L11, 20m. 6b+: Hasiera oso fina, ez du asko desplomatzen baina hankak ondo mugitu beharrekoa, ondoren dezente lasaitzen da bilgunera heldu arte.

L12, 30m. 6a: Trabesia egiten duen luzea, ambiente politarekin eta oso ondo txapatua, igotzen gara apur bat ondoren kanal bat igaroz eskumatara doan trabesia bat egiten. Luze hau oso polita iruditu zitzaigun.


L13, 25m. 6a: Diedro oso itsusia, begetazio ugarirekin, bilgune nahiko deserosoa.
L14. 50m. 6b. Irteera potente bat dauka, ezkerretara trabesian doana, ondoren espoloi batera igotzeko eta hemendik tontorrera dagoen bilguneraino oso polita, baina inguru oso apurtua.


Mikel bilgunean soka batzen eta Mariano ura edaten Foratata Occidentaleko tontorrean.
(argazkia Lorenzo Ortas)


Selfie tontorrean, orain dala gutxi hemendik ibili giñan tontorren trabesia egin genuenean.




Formigal


Frantziako ingurua


Palas, Arriel, Frondiellak eta Balaitus, azpian La Sarrako urtegia dekogularik.


Foratata eta Sallent/Lanuzako urtegia


Jeitsiera bide normaletik egiten dugu, Viratik igaro gabe, zuzenean eta lasaiago kotxera heltzeko.


Foratata mendilerroa, polita benetan


Hamburgesa berezia jaten "El Sitio"-ko tabernan, merezitako garagardo hotz bategaz.


KONKLUSIOA: Bidea ez zitzaigun asko gustatu, luze oso on batzuk ditu, baia metro ugari dira eta luze asko ere oso txarrak dira, terrazak, belarrez betetako tximia itsusiak, arroka apurtuarekin, loveclimbing bidea zela bagenekien baia ez zitzaigun asko gustatu, iritzia izateko eskalatu behar da, baia ez nioke lagunei gomendatuko. Egitekotan deportibako soka luzea eraman, eta ahalik eta luze gehien enpalmatu.

iruzkinik ez: