Asteburua heldu zen eta Mikelekin hainbatetara
joatekoa nintzen, eguraldia Pirinioetan nahiko aldakorra zenez Cantabriarantza
jo genuen, barikuan Basauriko pintxo-potean ondo hidratatu eta gero furgoneta
hartu eta gaueko 12tan Reinosara heldu ginen, tortilla bokata arin bat jan eta
ohera.
Hurrengo goizean 7tan esnatu eta ondo gosaldu eta
gero Alto Campoo-ra doan errepidea hartu genuen. Ideia zen zapatuan ipar
aurpegietan dauden pare bat korridore egitea, eta ondoren furgoneta hartu eta
domekan Raneron eskalatzea.
SARRERA:
Cornon mendia, 2.140 metrotakoa, Cantabriar mendilerroko mendi oso
elegantea da, bere hegoalde aurpegitik tontorrera heltzea oso erraza da,
Branavieja edo ezagunagoa den Alto Campooko eski estaziotik, kotxea Solvay aterpean
utziz, 400 metrotako desnibela igotzen dugu tontorra lortu arte.
Cornon mendiaren ondoan La Boveda mendia dago eskumatara (2.072m) eta
ezkerretara Tres Mares, inguru honetako altuena. Mendi hauen igoera normala
paseo hutsa da baina ipar aurpegitik prestatuta dagoen rapeletik jaisten
bagara, goulotte eta izotz kaskadaz beteriko ipar aurpegi basati bat aurkituko
dugu, bilguneak jarrita dituena eta negu alpinismorako baldintza oso onak
izaten dituena.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna:III/2+/240 metro/55º-65º/AD+/D-
- Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 5 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, aparte elur estoka bat eraman genuen, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
- Desnibela: 600 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 220 metro.
- Iraupena: 2-3 ordu ekintza guztia. Asko alda daiteke rappelaren maldaren egoeraren arabera, baita hurbilpena egiteko oinatza badago eta korridorearen egoeraren arabera, geuk baldintza oso onak aurkitu genituen eta oso arin egitera bideratu zigun.
Eta hau, Carlitos-en eskutik (Foro Picos), ezker korridorea eta bovedako ipar korridorerarekin
*Internetik topatutako krokisa. Neuk liburu hau daukat eta oso ondo dago,
informazioa oso ondo, luzeen deskribapena, materialak eta hurbilpenak oso ondo
azalduta.
ERREPORTAIA:
Cornoneko/Boveda eta Tablako ipar aurpegia, orientazio oso ona du, altuera
baita, eta baldintza onetan baldin badago ikaragarria izan daiteken korridore
bi ditu, horretaz aparte mistoarentzako aukera asko dituena.
Hemen pasadan astean Ibanekin egindako ekintza, gaurko baldintza
hobeagoekin.
9.30_Parkingean motxilak eta botak jartzen genituen bitartean, kotxeak
heltzen hasi ziren, jende asko bertatik, eguna eta elurra gozatu nahian,
gainera domekarako eguraldi txarra igarrita zegoen eta jende guztiak zapatua
aprobetxatu nahi zuen.
10:00tan Cornon eta Boveda mendien artean dagoen lepora heltzen gara,
bertako estaka batetik egiten da rapela.
11;00_Cornoneko ipar aurpegiko eskumako korridorea egiten dugu, bakarrik
kordada bat zegoen eta bigarren luzean aurreratu genituen, zerbait jaten ari
zirela.
12:00_Goikaldean utzitako motxiletan, te bero bat, txokolate apur bat ta
mandarina bat jan ondoren berriro rapelatzeko prest.
Hurbilpena nahiko arina da, rapel ingurutik behera, jeitsi bezain pronto
eskumatara.
L1 (50º/60m): Sarrerako tutua, inklinazio
konstantearekin, ez ditu arazorik aurkezten.
L2 (55º/50m): Kaskadatxo batzuk igaro behar dira,
ondoren ezkerretara tendentzia hartzen duena.
L3 (65º/60m): Beste kaskada bat, polita, apur bat
tentetzen dena baina baldintza nahiko onak zituen, apur bat falta zitzaien
transformatzeko baia ondo.
Bilgunea goikaldean dagoen harrietako pitzadura zabal batean.
L4 (55º/60m): Goikaldeko kanpa, kontuz goikaldean
sortzen diren “repollo”-ekin.
L5 (55º/40m): Goikaldeko irteera, kontuz goikaldean
sortzen diren “repollo”-ekin eta tontorrera ateratzeko dagoen erresaltearekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina