Midi d´Ossau mendia ezaguna
geneukan eta bertatik egon garen bakoitzean, bere hormatzarren handitasunarekin
liluratuta gelditu giñan, azkenean heldu zan eguna eta “Jean Pierre”
handiarekin lehen kontaktua izateko aukera izan genuen.
Ezagun batek esan zigun:
-Kontuz ibili Midiko V-ekin!!!
-Ehhh?Hainbesterako?
-Eskalatzen, dena eman behar
diren luzeak ditu eta inoiz bezala arrastaka joatea eskatzen duena, baina gozamen hutsa da.
-Joan beako gara da orduan probatzera ;)
“Mailly” bidea izan zen
aukeratu genuena, eskalada labur bat eta beste bide batzuetan enbarkatzeko
zaila bait ta, gaineara irakurria geneukan lehen kontaktua izateko aproposena
zela.
FITXA TEKNIKOA:
·
Zailtasuna: 200m/6ª (V oblig.)
·
Lehen igoera: Julien Arruyer, Gabriel Busquel,
François Cazelet, Roger Mailly eta Jean Santé 1935an..
·
Denbora: 1.5 ordu hurbilketa; 4/5 ordu eskalada;1h
rapelatzea eta 1.5ordu kotxera.
·
Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko
bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·
Nola heldu: Aneouko parkingetik Pombira heldu
eta bertatik “Le grande Raillie” jarraituz, Pombiko horma azpitik doazen bideak
jarraituz, “Sudeste Clasica” pasa, ondoren Superplombs, Flipp Matinal eta
retrankeo karakterisktiko batean, kallejoi antzeko bat aurkitzen dugu, lehen
luzearen bidea bertan hasiz.
·
Bibliografia: La Valle d´Osssau (Xavier Buxo eta
Luis Alfonso) Gida oso gomendagarria.
KROKISA:
(Iturria: Txastimendiak.blog)
ERREPORTAIA
Aneuko
parkingetik ateratzen gara lasai-lasai eta ordu bat beranduago Pombieko
aterpera heltzen gaude, egun polita dator aurretik.
“Rock and
Roll”-a hasten da!!!Zelako itxura ona duen.
Bidearen
hasiera heldu eta gauzak prestatzen ditugu, autoprotekziorako aukera asko duen
kallejoi antzeko bat, diedro txiki batekin eta irteera atletiko batekin,
bilgunea repisa eroso batean.
Hemetik
ezkerretara ateratzen gara bavaresa txiki batetik, eta diedro oso polit batean
sartzen gara, irteera fisiko bat duena, luze hau asko gustatu zitzaidan,
babesteko aukera asko ditu, gomendagarria da aurkitzen dugun lehen bilgunean 5
metro jarraitzea eta diedro bat jarraituz hurrengora heltzea, klabea den
luzearen azpian uzten baitigu.
Hirugarren
luzea, tximinia polit bat da, irteera oso fisikoa duena, horretaz gain oso
aereoa da eta kriston anbientea dauka, (6a), ondoren diedro batetik jarraitzen
du, hankak ondo mugitu beharrekoa, goikaldean repisa eroso batera ateratzeko
(V+).
R3,
badazpada friend batzuekin berindartzea gomendagarria da, bilgunearen egoeraren
arabera.
Selfie
hirugarren bilgunean
Laugarren
luzea oso polita da, gozatzekoa, zailtasuna jeisten da eta babesteko aukera
asko, tximinia batetik joan behar gara eta ondoren nitxo batera heldu (IV+/V).
Desplome
txiki bat pasa behar dugu R5-ra heltzeko (V) gradukoa eta eskumatara biratzen
dugu arroka gris batetik, hemetik Superblombs bidearekin batuz, azken bilgunera
heldu arte, “Les Virettes”-ak aurkitu arte.
Jeitsiera,
diagonalean rapelatzen dugu, 50 metro inguru, eta kontuz jeisten jarraitzen
dugu, hitoak jarraituz, azken rapel instalazioa aurkitu arte, 45m, zoruan uzten
gaituena.
Pombieko
horma, itzuliko gara seguru, ikaragarria iruditu zaigu eta.
Gure lehen
eskalada “Jean Pierre”-n eta ez da azkena izango, gozamen hutsa!!!
Udazkeneko
egun laburretako azken argiekin, kotxera bueltatzen gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina