2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

2016_10_31- Foratata "Valle de Tena" (250m/6a+)

Asteburu luzea pasatzeko asmoarekin heldu giñan Valle de Tenara, eta aurreko bi egunetako aktibitatea nabaritzen hasi giñen, Foratata eskalatu nahi genuen, “Capricho de Primavera” beste egun baterako utzi eta “Valle de Tena” bidean sartzea erabaki genuen metro gutxiago baititu eta leku askotan gomendatzen dutenez, bertara joan giñen lehen eskutik probatzera.

Aurreko egunetakoa:
FITXA TEKNIKOA:

Sendero Limite-k ekipatutako beste bide paregabea, bere hurbilketa laburra, zailtasun ez jarraia eta bere distantzia aproposak (250m), goiz edo arrasti arin batean egiteko aukera ematen du, gainera bere hego orientazioak sasoi oso handi batean eskalatzea ahalbideratzen du.

Bidea oso ondo ekipatuta zegoela iruditu zitzaidan, eta bilgune guztiak erosoak dira.

·          Zailtasuna: 6a+/6b (V+/A0 )
·          Luzera: 250 metro.
·          Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·   Materiala: 16 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk sinplea  eraman genuen. Luzeak enpalmatzeko aukera handiak daude.
·          Denbora: 4 ordu
·          Sasoia: Hegoaldeko orientazioa duen espoloia, egun hotzetan eskalatzeko aukera.
·          Nola heldu hormara: Kotxea Formigaleko Foratata kalean utzi, eta pista jarraituz, langa bat pasa eta hitoak jarraituz lepo batera heltzen gara, aurrez aurre topatzen dugularik horma (40 minutu).
·      Jeitsiera: Behin goikaldean dagoen tontorrean, hitoak jarraituz, Fermin bidetik  jarraitu, kontuz bustita baldin badago eta trepada txiki bat jeitsiz (rapelatzeko bilgunea dago) Formigalera doan bidera bueltatzen gara. (25 minutu).

BIDEAREN KROKISA:
(Iturria: Hokus Pokus bloga)

ERREPORTAIA:

Kotxea Formigaleko Foratata kalean dagoen parkingean uzten dugu eta lasai-lasai ateratzen gara hormarantza, bidea oso ondo markatuta dago bai hitoekin eta pintura urdinarekin.


Lepora heltzerakoan, bide guztia ikusten dugu, hitoak jarraitu base on batera heldu arte, bidearen hasiera VT letrekin arrokan markatuta.


Sallent eta Lanuzako urtegia, lehen elurteak heltzeko irrikatzen, siku-siku baitago.


Eskaladan zehar mobila motxila barruan eraman nuen eta ez nituen argazkirik atera, bidea asko gustatu zitzaigun.
  • L1+L2 (50m) V: Plaka oneko bi luze, oso ondo txapatuta eta gradu nahiko baxua dutena, ez dira batere mantenituak.
  • L3+L4 (50m/V+):Irteera potentea dauka, órgano batzuetatik gora joan behar da, hankak ondo mugituz, ondoren tarte lasai bat, eta goikaldean desplome txiki bat, bilgunera heldu baino lehen,
  • L5 (35m/V+): Tximenea batetik gora, zuhaitz bat eskumatik pasa eta beste tximenea batetik gora.
  • L6 (35m/V+): Bilgunetik atara bezain laster, irteera apur bat berezia, pitzadura on bat eta hankak igo behar dira, ondoren tximenea diedro antzeko batetik bilgunera ateratzeko.
  • L7 (30m/6a+ edo 6b): Off-width famatua, estutzen doan tximinia bat, nola sartzen zaren arabera oso zaila egin daitekena edo erraza.
  • L8+L9 (55m/V+): Tximiia erraz bat hasieran, ondoren estutzen doana, baina presa onak dituena, eta gero 25 metro tontorrerarte, III gradukoa, bloke handi batean bilgunea topatu arte.
Behin bidetik ateratzerakoan, eguzkiagaz gozatzen, haize apur bat altxatu zen baina gustora.


Sallent de Gallego eta Lanuza


Bidea ateratzen den tontortzoa


Jeitsiera, Fermin biratik behera, zabala da baina belarra duena, kontuz bustita badago.


Formigalera bidean, eguzkia apurka ostontzen hasten da.


Peña Foratata, bueltauko gara seguru.


Formigaleko “txalet” politak eta atzean Foratata.


Jada gosearekin, lagun batzukaz gelditu giñenez afaltzeko, mokadutxu bat botatzen dugu, gosearekin bai giñan.


0 Kaloria ;)


Street Boulder Sallent de Gallegon

iruzkinik ez: