SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:
Alpeetan udan egin genuen
oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako
hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera
joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.- Mont Pelvoux (Couloir Cooliedge) (3.934m)
- Le Barre des Ecrins eta Dome Neige (4.102m)
- Ailefroide eskalada_Paroi de la Fissure: Songe d'une nuit de sabbat (250m/6a)
- La Meije (3.984m) Refuge de Aigletik (saiakera).
- Georges du Verdon_Hulk sektorea (kirol eskalada)
- Georges du Verdon_Montagne des Russes (200m/6a+/6b)
- Georges du Verdon_Les dalles grises (175m/5c)
- Les Calenques_Le Candele (150m/6b)
- Rodellar (Kirol eskalada)
Barrabeseko blogetik
ateratako artikulua, neuk baino hobeto deskribatzen duena:
“ A la altura de numerosos
sitios del mundo, podemos fácilmente cualificar el Verdon de un sitio
excepcional. ¿Por dónde empezar cuando nos es confiada la difícil tarea de
presentar un sitio importante con más de un millar de vías de escalada?
Empezamos por situarlo, e intentamos de describir la sensación una vez que se
ha estado en este lugar, de contarlo, porque el Verdon no puede ser apreciado
sin conocer algunos trozos de su historia...
LES MONTAGNE RUSSES BIDEA
·
L1 (6ª+/40m) Bloke pausu bat erdian, eta
itsasgarritasunezko pausu finak.
·
L1 bis (III+/50m) Lehen bilgunetik ezkerrera
jarraitu, eta hitoak jarraituz hurrengo bilgunera heldu. Guek soka gabe egin
genuen, ez dauka arrisku handirik.
·
L2 (6b/35m) Ezkerretara trabesia bat, bloke
pausu batzuk eta gero altuera irabazi.
·
L2 bis (II+/30m) Ezkerretara jarraitu eta beste
bilgune bat.
·
L3 (6a+/35m) Diedro batetik atera eta eskumara
bota, hemetik berriro igo eta trabesia bat, kontuz ibili, apur bat jeisten
baita, bigarrenari soka batzean ez botatzeko.
·
L4 (6a/40m) Orratz txiki bat, ondo txapatuta eta
ondoren kresta batera ateratzen da, rapelatzen da.
·
L5 (6a+/35m) Arrakal bat jarraitu, eta goikaldea
ezkerrera jarraitu bilgunera heltzeko.
·
L6 (6a//30m) Diedrotxo bat eta plaka bat.
·
L7 (6a+/30m) Arrakal bat erdian eta diedro txiki
bat, arroka fina eta bilgune erosoa.
Info gehiago
HEMEN
FITXA TEKNIKOA:
·
Zailtasuna:
6a+/6b
·
Luzera: 200
metro
·
Ekipamendua:
Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·
Materiala:
14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Soka simplea, baina kontuz
rapelekin.
·
Nola heldu: Bastionera joateko errepidea hartu,
lehen kurbetara heltzean, lehen parking bat aurkitzen dugu. Bertan aparkatu
eta Main Morteko barrankoa jarraitu,
behekaldera heldu arte, bertan hitoak segidu eta lehen txapak aurkituko ditugu,
THT eta beste eskalada horiek alde
batera utziz.
·
Bibliografia: Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas
(Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko
aukera dago)
ERREPORTAIA:
Campingean goizetik esnatu ta
ondo gosaldu
Main Morte ingurua
6ª+/6b-ko plaka fin batean, ur
tantak eta arrakal txikiak.
Bilgunea erlaitz on batean
Atseden txiki bat eta ur trago
bat, bero asko egiten duen horma bat, gomendagarria goizetik ahaztea.
Plaka asko eta trabesia asko,
ez zitzaigun asko gustatu, eskalada hau, gehiago gustatu zitzaigun Escaleseko
bertikaltasuna.
40 metrotako tirada polit bat,
arrokaren kalitatea ikaragarria.
“Georges du Verdon” leku ikaragarria
Leku polita, baina bidea ez
zitzaigun asko gustatu, Eginoko eskaladaz gogoratu giñan, bertikaltasuna baia
erlaitz askorekin, luzeen artean ibili beharra, baina hortik datorkio “Montagne
Russes” bidea.
Hemen hurrengo egunean LES
DALLES GRISES BIDEA (V+/175m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina