Astelehena eta asteartea, lanean libre neukanez
aprobetzatuz, Txemagaz paretan naz Isaba aldera joateko, ta bertatik, bi egun
horietan zeozer egiteko asmoagaz. Astelehen goizean matrikula in behar nauenez
Donostin, 9tan ipinten gara bidean, eta Linzara heldu orduko ya, goizeko 12ek
dire, atera baino lehen zeozer jaten dogu, eta krema ondo emon osteien, ipinten
gara bidean Linzako aterpetik Hiru Errege Mahairantza atetan dan bidetik.
Donostin jausi jakun txaparradagaz konparaute kriston eguraldie iten zauen
Isabatik.
Egin genuen ibilbidea, joan etorrikoa da, Linzatik atera,
eta bertatik Linzako lepora doan bidea segitu, eta hemen Hiru Erregeen
Mahairantza doan bidea ezkerretan utzita, lepotik gora, eskumatara hasten dan
bidea, Petretxemarantza. Bueltako bidea berdinetik egin genuen, baie
Petretxemako lepora heldu ginenean ezkerretik atetan dan bide bat jarraitu
genuen, belarrezko loma baten ganetik, gero Linzako lepora berriro jeisteko eta
igotako bide berdinetik kotxera itzultzeko.
Irudian ikus daiteke, Linzatik Petretxemara igoten dan
bidea, kolore urdinez (Mapa: Sua edizioak)
Linzako aterpetik atera baino lehen ateratako argazki bet
Altura hartu ahala,
Txamantxoia atzean geldituten doie
Txamantxoia eta Ezkaurre, eta ezkerran Alanoetako zati bat
Linzako aterpetik Linzako lepora dagoen bidea, arazo bakoa
da, oso zapaldua, eta hitoen bidez oso markatuta dagoena. Aterpetik lepora
igoteko ordu bat eta terdi behar izin giñuzan, justu ordu txarra zan ta
eguzkiek sano gogor joten eban eta.
Mendizaleak, Linzarantza jeisten
Igotako bidea, fondoan behean kotxea itzi dogun parking-e
ikus daiteke
Linzako lepoan, parajeaz gozatzen, hemen atsedenalditzo bat
in genuen, apur bet jateko.
Petretxemarantza doan bidetik altura irabazten
Atzera begirada, ikus daiteke Linzako lepoa, eta bertatik Hiru erregeen mahaira doan bidea, eta parean, Lapakiza Linzola mendie.
Atxerito eta Chinebral de Gamuetaren bistekin gozatzen
Bakardadaea eta lasaitasun totala
Petretxemako tontorra 2371m, Linzatik gorarte, geldialdiak
kenduta hiru ordu behar izan genituen, heldu eta karrerilla hartuta Ansabereko
orratzera salto egiteko gogoa sartu zitzaigun jajajaj
Tontorrean, orratzarekin atzean
Ansanbereko orratzak
Anie, Hiru erregeen mahaia eta Taula
Tontorretik panoramika
Beherako bidea hartu eta Petretxemako lepoan argazki hau
ateratzen dugu, atzean Atxerito eta Chinebral mendiak dekoguzelarik
Lepotik beherako bidea hartu beharrean mendi lepo bat
jarraitu genuen, geroago Linzako lepora jeisteko.
Linzako lepoan, Txema ardiei argazki bat ateratzen,
harrapatua ;)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina