Sarrera:
Maiatzeko eta ekainako
azterketen artean, Ibanekin gelditzen naiz, Gorbeiako inguruko aristaren bat
egiteko, Lekandakoa eginda, Iondegortako urtegira hurbildu giñen, Aldamineko
Ekialdeko arista egiteko asmoarekin, tontorrean behin egonda, Aldamiñapera
jeitsi eta Gorbeiako gurutzera igotzeko. Gero Barakaldoko Kokosily wokera
bazkaltzera joan behar giñenez, goizeko zortziretan gelditu giñen Areatzan,
bertan ogia eta hasierarako "Arratiako Donuts" batzuk erosteko,
herriko okindegian.
Nola heldu:
Hemetik kotxez Zeanurira,
Ipiñaburura dijoan errepidea hartu, bertan Lambreabera doan bidea jarraitu,
auzoa pasa, zentral elektrikora heldu, eta gora Iondegortako presararte. Bertan
bi aukera ditugu, edo kotxea bertan utzi eta oinez segi, edo Agiñaldeko parking-era
igo eta bertan kotxea utzi, guk bazkal ordurako presaz genbiltzanez,
Agiñalderaino igo giñen kotxez.
Bidea:
Agiñalde - Arimekorta - Dulau
- Ekialdeko arista/ertzaren hasiera - Aldamin - Aldamiñape - Gorbeigane -
Aldamiñape - Arimekorta - Agiñalde.
Aldamin, Bizkaiko bigarren
tontor altuena da.
Ekialdeko Ertza/Arista
Mendiak.net-etik hartutako
deskribapena, aristari buruz.
"La cresta occidental de
Aldamin se inicia en la zona de Aldabe ( 1.080 m ), y no interpone dificultades
reseñables. Se corona la cima de Apuntzeta gañe ( 1.181 m ) por terreno
escabroso y se sigue por el mismo hasta un hombro herboso ( 1.202 m ) que da
acceso sencillo a la Cara Norte. Desde este hombro una trepada sencilla (I)
culmina en Aldamin ( 1.378 m )(F.).
La cresta oriental es corta,
no ofrece serias dificultades y se acomete sin problemas. Desde el collado
Dulau ( 1.154 m ) se abandona la senda a Gorbeia y se sube directamente por las
rocas del primer espolón. A continuación viene otro que corona la cota de
Miruen Haitza ( 1.288 m ). Se sigue avanzando trepando sobre una zona más
desordenada en la que se alzan algunos pequeños monolitos rocosos(I). Se
alcanza al final una punta aguda ( 1.341 m ) anterior a la cima. Se desciende a
una brecha ( 1.331 m ) y nos encararamos de nuevo a la cresta aprovechando una
chimena que hay en el flanco izquierdo. Esta chimena, equipada con un clavo, es
el único escollo citable de la vía (II) y pasa junto a una roca en forma de
hongo. Superado el paraje seguimos por la cresta, que se hace ya
caminando (F.sup.)."
Deskribapena:
Behin Agiñaldeko parkingean
kotxea utzi eta gero, bertatik gora igotzen den hormigoizko pista jarraitzen
dugu. Arimekortako zelaietara heltzen gara. Lemoa zementuseko aterpetik pasa
eta Dulaorako bidea hartzen dugu.
Hemen ikus dezakegu egingo
dugun bidea Aldamineko ekialdeko ertzetik eta gero Gorbeira egingo dugun
igoera.
Dulaoko tontorrean.
Ertza
Atzera begirada bat igondakoa
eta fondoan Anboto handia daukagularik
Apurka altuera irabazten goaz,
eskuman lekanda ikus dezakegularik
Altura irabazi ahala gauza
tentetu egiten da
Ertzaren hasieran
Ertzeko lehen zatian, bertatik
plakatzo bat ikus dezakegu
Amnisitiako plakatxo bat
aurkitzen dugu
Aurrera goaz, tarteka marteka
ibilbidea arrokaz betetzen zaigu eta gero belarrezko zati erosoak ere aurkitzen
ditugu
Eta hamar minuturen bueltan
Miruen haitzeko tontorrean aurkezten gara. 1288metro.
Buzoia
Miruen haitzetik jarraituz
belarrezko zelai txiki bat igarotzen dugu.
Bertatik trepadatxo bat egin
behar dugu, non eskuak erabili behar ditugun
Behin trepada egin da gero,
exposizio dezente daukan gune batera ateratzen gara.
Bertan pausu polit eta
zailtasun gabeko bat aurkitzen dugu.
Behin igarota
Eskuak erabiltzeko beste gune
bat
Zati hau igarota patio batera
ateratzen gara, non berriz ere trepadatzo bat egin behar dugun.
Lekanda patiotik ikusita
Trepadatzoari ekiten
Eta beste
tontor bateko modura ateratzen gara
Bertatik eskuak erabiltzen
jeitsi behar duguna beste lepo batera ateratzeko
Egin behar dugun jeitsiera
lepora, eta ondorengo igoera ia ia tontorrera ateratzen gaituena
Aurretik jeitsi dugun
tontorra, ertzetik jarraitzean ikusten den moduan
Trepadatzoa hasteko
Bertan pare bat iltze eta
klabija aurkitzen dira, denak egoera nahiko txarrean, batzuk besteak baino
gehau, aseguratzeko erabili daitezke, baia egia esan arroka oso ona da eta
eskuleku asko ditu, eta geuk sokarik gabe egin genuen iñolako pegarik barik.
Igotzen
Eta azkenik, Aldamineko
tontorrera heltzen gara, Bizkaiko bigarren altuena, 1376m-koa.
Lekanda eta Arrabako ikuspegia
Anboto eta Durangaldeko
mendiak
Fracking ez!!! ez hemen ez
iñon!!!
Bapatean helikoptero bat
ikusten dugu, antza denez Gasteizko aldetik igotzen zen emakume batek belauna
apurtu du.
Aldamin, eta atzean igotzeko
falta zaigun Gorbeigane
Jendea Gorbeiganeko tontorrean
Anbotoko Mari
Udalaitz
Lekanda, bere ekialdeko ertza
eta osteien Bilbo handia
Aldaminetik jeisten, Gorbeiara
hamar minututan igoko gaituen azken aldapa ikus daiteke.
Aldamin eta Gorbeia banatzen
dituen Aldamiñosteko lepotik egin dugun ertza ikus daiteke.
Aldapa igotzen
Gorbeiako tontorrean, 1481
metro.
Jeitsiera hasten dugu
Selfie famatua
Arimekortako aterpean
Agiñaldera helduta,
Iondegortara doan hormigoizko pista ikusten dugu.
Aldamin eta bere ekialdeko
ertza
Eta gose apur bat egin
dugunez, Wokera goaz bazkaltzera.....sakeoa!!!
Woketik atera eta Ansio eta Gurutzeta artean dagoen rokodromora goaz, janaria jeisteko.
Zailtasun handirik ez dekoen
igoera, eta edozein momentutan jeitsi gaitezkena ertzetik eta bide normalera
atera, gaiñera arroka lehorra egon da asko gozatzen den ertza.
Beste barik, (argazkiak Iban
eta neureak)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina