Unairekin irteera arin bat, Independentiza bidea egiteko.
Bost luzeetan banatuta dagoen bidea, plaka ta sabaiak modu politan ebazten dituena tximini eta diedro ederretatik gora, asko gustau jakun bidea.
FITXA TEKNIKOA
Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN
- Zailtasuna: 6a+ / 140m
- Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
- Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Bilgune guztiak ekipatuta daude.
- Materiala: 12 expres.
ERREPORTAIA:
L1 (v+/30m) diedro oso markatu batetik hasten da ondoren ezkerretata doan trabesia batetik gora sartzeko. Bilgunea bi boltetan.
L2 (6a/30m) irteeran eskumatara goaz alde batera utziz Josu gartzia eta egunkari libre bideak, ondoren diedro oso markatu batetik sartzeko eta behin honetan sartuta ezkerretata goaz bilgunera eskumatarantza jarraitu ezkero "caballo que ríe" bidea dijoa, luze oso polita lehen metrotan pausutxu batekin ondoren tarte bertikala duena helduleku ugarirekin.
L3 (V+/20m) luze laburra ezkerretara trabesian eta helduleku askorekin hormako erdiguneko reposan bilgunea iteko, tirada laburra baia polita.
L4 (6a+/30m) bilgunetik zuzen ateratzen da eta sabaia modu oso estetikoan eskumatarantza ebazten du bilgunera heltzeko trabesia eder batean.
L5 (6a+/30m) azken luzea, oso atletikoan kantu ugari duen luzean goikaldeko zonaldera heltzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina