2021(e)ko martxoaren 3(a), asteazkena

2021_02_27-Egino. Lore Festa (6a/220m)

Madari handiarekin gelditzen naz goiz arin batean Eginotik bide arin bat egiteko, aukeratutako bidea, hain ontzat jartzen duten Lore Festa da, bere bigarren luze ikaragarriarekin. Bidea Eginoko tonika jarraitzen du bigarren tirada horrekin oso ona ta asko gustatu zitzaiguna.

  • Jaitsiera: Bide egokienetik goraino igo (mugarri batzuk badira). Goian ezkerraldera jo eta Aztoreko bide arruntetik oinez jaitsi. Lurra bustiarekin kontuz ibiltzeko jaitsiera da. 
  • Materiala: 14 zinta + bilgunerako materiala. 
  • Arroka: Kareharria. 
  • Orientazioa: Hego horma
  • Nork ekipatua: Antxon Gorrotxategi eta Gontzal Avila, 2014.

Eskalatzencas infoa

ERREPORTAIA:

L1 (35 m, 6a). Trantsizio luze itsusia kanal batetik gora ta pausu arraro batekin zuhaitz baten ondoan.

L2 (35 m, 6a). Tirada oso oso ona. Ur-tantez osatutako 30 metro inguruko plaka bertikala.



Madari bilgunera heltzen


L3 (35m,V+) Plakatxo fin bat hasieran ondoren, bilgunera heldu ahala zailtasuna motelduz.


L4 (35 m, 5c). Erraza, plakatxoak eta lajak, konplikazio handirik gabeko luzea.


L5 (35 m, 5b). Goiko partean dagoen plakararte helduleku ugari, ondoren oso polita, hankak mugitzeko.



L6 (30m/V) diedro pitzadura bat duen lehen zati bat ondoren zailtasuna moteltzeko.


BIDE ARINA TA POLITA, lehen luzea kenduta, bigarren tirada oso on batekin, gozada bat laguntxu!!

iruzkinik ez: