2020(e)ko uztailaren 27(a), astelehena

2020_05_30-Atxarte. 1º Espoloia. Nueva (100/V+)

Konfinamendua zela eta, Bizkaitik mugitzeko aukera zabaldu zutela aprobetxatuz, Atxartera hurbildu giñen eskalatzera, tenperatura altuak zirela eta, lehen espoloiko Nueva egin ta ondoren kirol eskalada egitera joan giñen Artadi-Muro ingurura.

Bide arina ta ederra, mugimendu txuloak dituena, ondo txapatuta, tarteren bat apur bat pulitua baia gerizpetan eskalatzeko oso ona ta ritmoa hartzen joateko oso ondo etorri zitzaiguna.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: V+/100m
  • Nola heldu bidearen basera: Lehen espoloirako bidea hartzen, espoloiko erdialdeko zatian.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. 
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke. ¡
  • Jeitsiera: Lehen espoloiko ohiko jeitsiera jarraituz, bigarren espoloira bidean, ondoren ezkerretara doan bidexka jarraituz, hitoak eta oso markatuta dago jeitsiera.






iruzkinik ez: