2019(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

2019_10_26-Peña Cigal. 170m/6c+ (6a oblig)

Eguraldi ona bilatu nahiean hurbildu giñen Liebenako haranera, bertako harroka beroa eta bertikalean disfrutatzeko asmoagaz, aurretiaz Peña Cigal horma fitxatuta genuen, eta bere ekipamendua eta rapelatzeko aukera edozein bilgunetik erosoa egiten zitzaigun aurreko astean izandako euri kantitatea zela eta. Caloca-ko Peña Cigal horma hego orientazioa duen kare harrizko horma paregabea da, 5-6 luzeetan ebazten dena, orain dela hamar urte bertan eskalada bide gitxi zeuden arren, azken urteetan kirol eskaladako bide ugari zabaldu dituzte. Ohikoenak Greim, Amigos, Revorbal, Quimera eta Shilbata dira.

Lekua oso bakartia ta lasaia iruditu zitzaigun, eta ekipamendu bikaina duena, arrokaren kalitatea ona da orokorrean, hala ere pasarte batzuk begetazioarekin daude. Leku gomendagarria.

FITXA TEKNIKOA:
  • Nork ekipatua: Klasikoan Poteseko GREIM taldeagatik eta berrekipatua kirol eskaladarako  José Revuelta eta Antonio. G. Corbalán.
  • Nola heldu: Calocara heldu baino lehenago Apartamentos el Cigaleko parkingean kotxea utzi eta ezkerretara doan pistatik granjara bidean, 30 minutu gutxi gora-behera.
  • Zailtasuna: 6c eta 170m (6a obligatua)
  • Arroka mota: Kalitate ona duen kare harrria, begetazio apur bat izan arren.
  • Ekipamendua: Ekipatuta eta bilguneak argollekin rapelatzeko prestatuta. 14 zinta.
  • Jeitsiera: Rapelatzen 3-4 rapeletan, aukera ezberdinak daude, edota goikaldetik aterata eta vira bat jarraituz, debekatuta viratik jaistea otsailetik irailera.

ERREPORTAIA:

Calocako harana, udazken koloreekin margotuta.


Peña Cigaleko horma.


Aproximazioa arin egiten da, 30 minutu gutxi gora-behera, granjatik gora doan pista hartuz, basoan sartu bezain laster eskumatara bidexka bat hartu ta errekatxo bat pasata hormarantza malda igotzen goaz.


L1 (6a+/30). Lehen luzea nahiko bertikala da ta inongo pausurik izan arren finoa da, bilgunera heltzeko sabai txiki bat ilargi-erdi batekin trabesia ederrean.


L2 (6b/20m) plakatik hasten den luze fina, bilgunetik ateratzean deko zailtasuna, ondoren luzea bilgunera heltzeko aflojatzen du, bustita aurkitu genuen.


Errepide lasaia, granja ta kotxea uzten den parkinga.


L3 (6c+/35m edo 6a/A0) irteera eskumatara joan behar da, diedrora sartzeko, hasieran dauka apretoia ta goikaldeko inbertitutan ondo enpotratzekoa, bustita ta erresistentzia eskatzen duena, luze luzea ta bilgunea repisa ederrean.

Selfie hirugarren luzeko bilgunean,


L4 (6a/30m) irteera nahiko kaxkarra ta begetazioagaz, aurrera jarraitzeko animatzen ez duena, hala ere goiko luzea hobeagoa da.


Los Amigos, Revolbedar etab ingurua.


Udazken koloreak Liebenako haranean.


L5 (6a/30m) tirada ederra, bilgunetik ateratzeko apretoitxo bat daukana, 6a baino zerbait gehiago iruditu zitzaidan, ondoren organo tubo batzutatik igotzen da, kalitate ikaragarriko kare harria luze honetan.

L6 (6a/20m) aurrekoarekin enpalmatzeko aukera, ez genuen egin, lau bolt eta gero hormatik ateratzeko luze kaxkarra, bostgarren bilgunetik rapelatu genuen.

Bidea primeran rapelatzen da, lau rapeletan egin genuen, baia hiru rapeletan egiteko aukera ere badago. R5 → R4 ; R4 → R3 ; R3 → R2 ; R2 →  Zorura.



Peña Cigal haitza bazkari-merienda prestatzen dugun bitartean.


Gomendagarria lekua.

iruzkinik ez: