2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena

2019_08_31-Chemin de la mature. Asterix (7a+/6b oblig/185m)

Bilboko jaiak pasa ta gero, juerga sasoi batez aparkatuta uzteko intentzioarekin etxetik ihes egin ta Pirinioko inguru honetara joan giñan, ezezaguna zena guretzako, askotan ibiliak giñen Valle de Aragon/Canfranc inguruan, baia Somportetik behera jeisterakoan inoiz ez giñan fijatu kare harriko franja horizontal honetan, krokisak ikusten, bere ekipazioa eta distantzia atentzioa deitu zigun ta pendiente genuen bisita egitera jeitsi giñen.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera:   
  • Nola heldu: Parkingetik oso eroso eta arin egiten da (15min) GR jarraituz.
  • Zailtasuna: 7a+ (6b oblig) /185m, aukera deko Obelixera pasatzeko luze zaila ekiditzeko.
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria.
  • Materiala:  Friend joko bat, fisureroak eta zinta luzeak hormatik atara ahal izateko.
  • Jeitsiera: Rapelatzen bidetik, argollak.
Resultado de imagen de chemin de la mature asterix

ERREPORTAIA:

Chemin de la matureko kañoia goizeko lehen argiekaz, aproximazioa parkingetik oso eroso eta arin egiten da.


L1 (V+/45m) luze polita, hasiera arrakal ebidente batetik hasten da lehen bolt bat txapatzeko, ondoren arrakalak eta pitzadurak modu ederrean ebazten ditu bilgunera heltzeko, ekipamendu finko ugari, bilgunea sabaitxo baten azpian, erosoa. Luze ederra ta tirada luzea, gozatzekoa.


Lehen luzearen lehen metroak.


L1-eko bilgunetik


Ingurua eta fortifikazioa.


L2 (V+/30m) irteera erraza, ondoren babaresa ta arrakal bi igaroz bilgunera heltzeko, polita.


Bigarren luzea lehen bilgunetik ikusita.


L3 (6a+/45m) luze ederra, irteera desplometxo bat modu politean ebazten du, plaka tarte bat pasatzeko, ondoren bi arrakalekin bertikaltasuna hartzen doa, hankak fin mugitzekoa, itsasgarritasuna eskatzen duena ta plakan fino ibiltzea...



L4 (6a+/25m) desplome bat pasatzen du, ondo txapatua, ondoren inguru errezetik repisa antzeko batera heltzeko.

L5 (7a+/30m/6b oblig) hiru txapa fin ondoren sabai batera sartzeko, Mikelek eman zion, ta ez zuen atera, ni sartzera bez ez nintzen ausartu, aukera badago luze kutre bat egiteko eskumatara, Obelixeko azken luzeagaz enpalmatzeko (6b+) trantzisio luzea nahiko kutrea.

Rapelatzeko, bilgune guztiak ekipatuak argollekin ta boltekin.


Gauzak batu ta arrastirako iragarrita zegoen txingorra hasi baino lehen kotxerantza goaz,

Leku ederra, autoproteziorako ederra, beharrezko puntuetan ondo babestua elementu finkoekin ta edozein momentutan rapelatzen jeisten usten duena, bostgarren luzea ez bukatu izana pena, hurrengo bisitarako Obelix fitxatu genuen, itxura ona ere daukana.


iruzkinik ez: