2018(e)ko azaroaren 15(a), osteguna

2018_11_03-Pic Estremere.Corredor Ejecutivo (200m/PD)

SARRERA:

Zubia aprobetxetan, barikuan elurte polita bota zuen Tena inguruan, ta zapatuan korredore honetara hurbildu giñan goiza pasatzeko,  asko iratzarri gabe, Portaleteko mugatik oso gertu dago oinez, korredorea erraza izan arren, lagunekin egiteko ta apur bat elurraren mundu honetan sakontzeko asko gustatu zitzaien, korredorearen irteratik tontorrera paseotxo bat, ta bertoko parajea ezin hobea, Tena bailarako 360º gradutako behatoki aparta.

ERREPORTAIA:

Kotxea Portaleteko dendatxoen aurrean dagoen parkingean utzi genuen, bertatik korridorera 20-30 minututako paseotxoa dago, Aguja del Portaleteko Arista pirenaica (V+) ta Pirineos con frontera (280m/6c) bideetara daramaten hitoak jarraituz.


Lehen zatia, ondoren eskumatara biratzen du.


Bilguneak egiten joan giñan, korridorean ez dago ezer, baia aukera asko ematen ditu.


Korridorearen azken zatia, etzana, ateratzeko bi aukera, ezkerra ta eskuma.




Ertzera ateratzen




Midi eta bere Fourche korridorea


Egun polita, eskerrikasko hirukote.



Argazki batzuk begorenak dira, eskerrikasko!

iruzkinik ez: