Udazkena hastear dagoela Piriniotan, Mikelekin jeisten naiz Anso-Isaba aldean asteburuan eskalatzeko gogoakaz, zapatuan Achar de Alanoko lehen orratzean Mengual-Picazoa egin ondoren, domekarako zerbait arinagoa eta laburragoa aukeratu nahi genuen.
Ekainean Esminu bidea egin genuen eta ingurua asko gustatu zitzaigun eta bere ondoko Estel bidea aukeratu genuen domeka goiza ondo pasatzeko ta horrela laster bueltatzeko etxera, gainera bere ekialde orientazioagaitik goizetik eguzkiak ematen dio, aproposa arropa gabe joateko ta aproximazio laburretik kotxetik arnesagaz ateratzeko.
Ekainean Esminu bidea egin genuen eta ingurua asko gustatu zitzaigun eta bere ondoko Estel bidea aukeratu genuen domeka goiza ondo pasatzeko ta horrela laster bueltatzeko etxera, gainera bere ekialde orientazioagaitik goizetik eguzkiak ematen dio, aproposa arropa gabe joateko ta aproximazio laburretik kotxetik arnesagaz ateratzeko.
Bidea, parajea, harriaren kalitatea eta giroa ikaragarriak, bide oso ona ta gomendagarria.
FITXA TEKNIKOA:
Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua (saretik leku askotan ikusi dudanez jartzen dut, ondo kokatzeko). Circo Rocoso/Espolon de los pastores moduan agertzen da. Liburua Antonio Garcia Picazorena da, neuk erosia daukat eta oso ondo dago, gomendagarria da, azkeneko bideak falta dira baia oso ondo dago, historioa kontatzen du ta krokis zaharrak izan arren oso onak dira.
Krokisa:
- Nork ekipatua: A.García Picazo, Juan Aguilar, Victor Tardio eta Manolo de la Sierra 2008ean.
- Nola heldu:Argibiletako parkingean kotxea utzi ta GRa jarraituz ertzera eramaten gaituen hitoa aurkitu arte, hemendik ertza albo batera utzi ta hitoak jarraituz balkoitxoa jarraituz Estel bidea ikusiko dugu, aurretik beste bat, ta bigarren luzeko babaresa ikusten da, bilgunea ta txapa bat.
- Zailtasuna: 6b eta 125m. (v+ oblig gida batzuetan A1 estriboagaz pasatzeko jartzen dute)
- Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria.
- Ekipamendua: Oso ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
- Jeitsiera: Bide guztia rapelatzeko aukera dago, bilguneak malloi edo anillekin ekipatua dago, hala ere goitik atera ezkero, gomendagarriena oinez jeistea da, ertzetik jeisteko aukera eta rapelatzeko zuhaitzak eta bilguneak.
ERREPORTAIA
GR bidea hartzen dugu, gerizpetan hito handi bat topatu arte ezkerretan ta bide normala albo batera uzten dogu ertzera eta Ezkaurreko hormara eramaten gaituena.
Aurretik daaukagun koordada lehen luzea eskalatzen, tirada luze baten egin daiteke, 55 metro edo bi tiradetan, errepisa eroso batean dagoen bilgunean.
Tozal, Espelunga, Solitario, Aguja del Italiano eta Pared de Ur.
Lehen bilgunera heltzen, V+/6a.
Mikel lehen bilgunean.
Arrokaren kalitatea oso ona da.
Zuriza aldea.
L2, off witdh pasua duen luzea, txapa ugari ditu, ondoren erlaxatzen du luzea.
Goiko bilgunetik ateratako argazkia
Selfie.
Pared de buitreras.
R3etik ateratako luzea, luze hau 30-35 metro ditu ta V+/6a graduan mugitzen da.
Bilgunera heltzen
L4, 6b inguruan mugitzen den luzea, txapa ugari dituena, ertzera ateratzeko IV amaierakoa.
Ur tragozka ertzean, sokak batu eta ertzetik jeisten gara basorantza,
Bide ikaragarri ona, expo gutxi dekona ta leku ezin hobean, gradu politarekin eta Pirinioaren bista ikaragarriakaz, %100an gomendagarria!!!!
Probatzera animatu, ez baizaituzte damutuko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina