2018(e)ko apirilaren 14(a), larunbata

2018_04_01-La Cabrera. Piloto. (160m/6a)

SARRERA:

Aste Santuko oporren amaiera heltzen da, Gredos aldetik ibili ta gero atseden aktiborako egun bat hartzen dugu Patoneseko Ponton de la Olivan kirol eskalada iten eta hortik La Cabrerara hurbiltzen gara, bertan lo iteko ta hurrengo egunean zerbait arina eskalatzeko.

Bigarren aldia La Cabreran, granito oso ona ta pitzadura ta arrakal ikaragarriak dituen lekua, baia gure eskalada estilo ezberdinekoa. Oso leku erosoa da, apromaxio oso laburrekoa, rapelatzeko aukera duena, jeitsiera erraza ta arina, tenperatura ona ta arroka ikaragarria, lehen aldia izan da baina ez azkena.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera:Francisco Brasas eta Antonio Hueca 1977ean.
  • Nola heldu: Gasolindegian kotxea utziz, bidezka jarraituz 15 minututan bidearen basera heltzen gara, ez dauka galbiderik, oso zapaldua eta hitoekin markatuta.
  • Zailtasuna: 6a/160m.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero joko bat ta zinta luzeak. 
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen granitoa, granu potolokoa, eta itsasgarritasun handikoa.
  • Ekipamendua: Bilguneak ekipatuta, fisura oso onak eta babesteko aukera asko ditu.
  • Jeitsiera: Bide guztia rapelatzeko aukera dago, bilguneak malloi edo anillekin ekipatua dago, hala ere goitik atera ezkero, gomendagarriena oinez jeistea da, tontorretik eskumatara gelditzen dan kallejoitiik, destrepe txiki bat eginez edo rapel txiki bat.


ERREPORTAIA:

Lehen argiak Pico de la Miel


L1 + L2, IV+ bi luzeak enpalmatzen ditugu, errazak, bilgunea egiteko aukera zuhaizketan, eta bi luzeetan ebazteko.



Bigarren bilgunean


L3, 15-20 metro, IV+eko pitzadura polita, blokea igotzea polita da.



L4, 30m, 6a, lehenengo zatia paraboltakaz, itsasgarritasunagaz jolasteko plaka ta ondoren kanto asko duen arrakal zabala.


El cancho del Aguila


L5, beste tirada bat, 30 metro, erraza goikaldeko pitzadurak bukatuz tontorrera heltzeko.

Pico de la Miel.


Handik etxera buelta hasten dugu ta Arnedillorantza goaz, bainutxu bat hartzera termetan ta hurrengo eguna hango hormetan kirol eskalada egiteko.


iruzkinik ez: