2018(e)ko apirilaren 9(a), astelehena

2018_02_11-Ceillac.Holiday on ice.Y gauche. (250m/II/3+)

SARRERA:


Bidai express honen azken egunean, kaña bastante sartuta aurreko egunetatik, azken eguna errepidetik bueltatzeko nahi genuen, baia indar pixka bat geneukanez, goizeko 4tan gosaltzen hasi giñan ta hostalean geneukan gauza guztiak kotxean sartu genituen, dana prestatuta ta Ceillackera heldu giñan goizeko 6tan, apur bat itxaroten egon da gero, lehen argiekin Holiday on ice, gauche egiteko tirada express bat egin genuen.

Ie ie korriketan, ordu batean kotxerantza bueltatzen dan bidetik jeisten giñan, kaskadatxoak in da gero gosaldu ta etxerantza buelta.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: Coccoz, J. Perrier eta JM. Troussier 1980an.
  • Nola heldu: Kotxea ski pistetako parkingean utzi, zubia pasa ta PRa jarraituz, oso ondo ikusten dira parkingetik. 10 minutu.
  • Zailtasuna: II/3+ eta 250 metroko luzera
  • Ekipamendua: Bilguneak ekipatuta paraboltekin, baina zuhaizka asko baita bilguneak iteko nonnahi.
  • Materiala: Zinta luzeak,fisurero batzuk badazpada,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Jeitsiera: Goikoaldean basotik jeisten den bidezka hartu, oso ondo markatuta dago. Rapelatzeko aukera ere badago, baina askoz gomendagarriagoa jeistea basotik.
ERREPORTAIA:

L1, hasierako kaskada enkordatu gabe egiten dugu txurro bertikalera heldu arte, 10 metro ingurukoa, ondoren dena etzana, bilgunea goiko kaskadetan


L2, Mikel tiro bat bezala heltzen da ta gorantza jarraitzne du, kaskada txikia, bi torloju ta kaskada azpira hurbiltzen naiz goikaldetik soka gehio izateko, ensanblean jarraituz.


L3, azken kaskadatxoa, Mikel ezkerreko bilguenean, hamar metro inguruko hormatxoa, oso ondo igotzen dana, tallatuta hanka asko.





Bilgunea goikaldeko zuhaitzean egiten dut, soka hil arte, mikel atoan dator.


1h 5min, sokak batu ta kotxerantza korriketan, bidai luzea daukagula, bueltako egunean egindako kaskada izan arren, gozatu duguna.


Karretera eta garrote, redbulla ta turnoak iten, hurrengo egunean lanera joan behar dala.


Hurrengoan pentsetan.

iruzkinik ez: