2017(e)ko abuztuaren 17(a), osteguna

2017_08_13-Gabarra galactica (6b/200m) (Ranero)

Lan egitea tokatu jakun asteburua, zapatu arrastian gelditan naz Mikelegaz Alonsotegin ta Karrantza aldera goaz bere furgoagaz, garagardotxu bet hartu, zerbait afaldu ta arineketan goaz ogera, hurrengo egunean Gabarra galactica asmoagaz gauz eta, goizetik hasi nahi dogu, eguneko lehen zatia gerizpetan egiteko eta eguzkiak bakarrik goikaldeko luzeetan harrapatzeko

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 200m/6b 
  • Denbora: 30 min hurbilketa; 4/5 ordu eskalada;1h rapelatzea eta 30 min kotxera.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
  • Nola heldu: Gibajara doan errepidea jarraituz, C150, trenbideko pasora heldu baino lehen, eskumatara doan errepidetxoa hartu ta goikaldean dauden baserrietan utzi, traktoreen pasoa posible utziz. Hemendik zuhaitz artean doan pista forestal bat igoz horma aurrez aurre dekogularik bidea oso ebidentea da.
  • Bibliografia:Mendiak eta eskalada webgunean oso aktualizatuta dago Ranero inguruan ematen den eskaladak.

Krokisa "Guias de Picos" iturritik ateratakoa

ERREPORTAIA:

Gabarrara bidean,oso ondo ikusten da nondik doan bidea, eta ezkerretan ondoren rapelatzeko erabiliko duguna.


L1 (6a): Arroka zubi bat txapatu eta ondoren pitzadura bat jarraituz hurrengo arroka zubi bat aurkitzen dugu, ondoren iltze bat eta bizpahiru parabolt txapatu eta gero eskumatara joateko tendentziarekin bilgunera heltzen gara, bi parabolt.


L2 (6a): Beste trabesia bat eskumatara joaten, pare bat iltze txapatu behar dira, eta ondoren trabesia polit bat egiten, apur bat destrepatuz hurrengo bilgunera heltzen gara, bilgunea bloke batean friend batzuekin berrindartzera.


Trabesia egiten, argazkitzar tipikoa ateratzen dozta, arrokaren kalitatea ikaragarria.


L3 (6b): Hirugarren luzea zailena da, desplomea duen luzea, 4 parabolt eta 2 iltze dituna, luze honetan ez genuen ezer sartu babesteko, helduleku asko dauka, hankak ondo igo beharrekoa.


Mikel hirugarren bilgunean, bi paraboltekin.


Neu hirugarren bilgunera heltzen, trabesia erraza baina patio eta giro asko duena.


L4 (V/V+): Ezkerretara trabesia, bilgunetik ikusten dan parabolt bat txapatzeko, ondoren ezkerretara iltze baten bila ta hemendik desplome kantodun bat igoz, babesteko aukera asko duena, bidearen erdialdean dagoen terrazara heltzeko, bloketan bilgunea edo hainbat arroka zuibi dauden edo zuhaizka batzuk.

L5 (II): Oinez egiten dugun ibilbide, bi aukera, edo Mar de tiempoko paraboltadun bilgunean hastea edo lazatuta dagoen zuhaitzean.

Oharra: Ezkerretik Mar de tiempoko bidea daukagu, nahiko txapatuta dagoena, erdialdetik Gabarra galactica eta eskumatik diedro/fisura bat jarraituz Gautxori bidea (6b).

L6 (V+); "FLOW y PACIENCIA" "oreka galduz"-eko blogean hau esaten zuten, ta grazia egin  zidan, babesteko aukera asko duten pitzadurak eta arrakalak, lasaitasunez eskalatzeko eta ondo mugitu beharrekoak, metroka metroka bilgunera heltzen dena, bi iltze luzean zehar, bilgunea, parabolt eta iltze batekin, aukera dago friend batekin berrindartzeko.


L7 (V+): Aurreko luzearen tonika berdina, aurrekoa baino gehiago gustatu zitzaidan, pausu tonto bat dauka pitzadura batean, ondoren gune errezago batera heltzen gara, bilgunea goikaldeko blokeetan.

Jeitsiera: Ezkerretarantza jeisten gara, deskargaderora bidean, bi rapeletan zoruan gaude, lehengo bat 55 metro ingurukoa, kate bat dago bigarren rapela egiteko, 30 metrotan zorura heltzeko.


Asko gustatu zaigun bidea, pitzadura pilo batekin, kanto askorekin eta babesteko aukera asko dituena, bi zatitan bananduta dago bidea, lehen zati bat nahiko klabatuta ta "deportibagoa" eta bigarren zati bat, azkeneko luzeak, nabegatzeko eta mugitzea eskatzen duena, OSO GOMENDAGARRIA.

iruzkinik ez: