2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

2017_05_21-Ihurbain pitzaduratik eta Beriain Kilometro Bertikaletik

Eskua hobetzen doan heinean, domeka batean goizetik ateratzen naiz Ibanekin Donostitik, Unanuan Mikelelkin batzeko, idea Unanuatik Ihurbain mendira igotzea bere pitzadura famatutik, eta bertatik Beriain mendira dagoen lautada zeharkatzea Uhartera jeitsi eta Kilometro bertikaletik igoz Beriaineko tontorra berriro irabaztea, horrela udan Alpeetara egin nahi dugun bidairako fisikoa apur bat entrenazeko eta 1500-2000 metroko desnibela duen ibilaldi hau aprobetxatuz, ezezaguna zen inguru hau ezagutzea.

Ibilbidea: Unanua-Ihurbaineko pitzadurara heltzeko basoa-Pitzadura-Ihurbain-Berian-Uharte-Kilometro Bertikala-Beriain-Unanua.



Krokisa, www.mendiak.net-etik aterata


ERREPORTAIA:




Pitzadurara sartzeko zorian







 Ihurbaineko tontorrean, pitzaduratik atera eta gero.
 

Tontorrean, ur tragozka bat hartu eta Uhartera doan bidea hartzen dugu.


Basoa behin igaro eta gero, behekaldean dagoen lautadatxoan apur bat arnasa hartu eta Beriaineko tontorrera igotzen gara bigarren aldiz, oraingoan Kilometro bertikaletik

  

Behin Unanuara iritsi eta gero, Etxarri Aranazera joan giñan merezitako aurratza eta txistorra jateko, pare bat garagardogaz batera, mendi egun bat bukatzeko onena duda gabe. Egun polita, merezi dauen mendia eta eskuagaz egunero sentzazio hobeagoakaz.


Hemen dron batek ateratako bideoa, "Dronic Servicios Aereos"-ena

iruzkinik ez: