2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

2017_04-13-15-Mont-Rebei 2- 0 Geu (Hospitalera bisita)

SARRERA

Mont-Rebeiri buruz berba egitea, eskalatzaileentzako, materia oso sentikor bati buruz berba egitea da. Ikaragarria den “eskalada tenplu” honek, kritika eta polemika batzuk izan arren, garai berri hauetan sortu diren “ekipatzaile” moda eta tendentzia guztiak ekiditu ditu, eta bere hormatzarretan oraindik mantentzen da “old-school” zapore hori.

Mont-Rebein eskalatzea, benetako abentura eskalada, konpromisoa eskatzen duena eta burua firme eta tinko izatera behartzen zaituena. Iñor ez da bertatik zapore txar batekin joango, bide “erraza” izanda ere, hormatik ateratzerakoan irrifar handi batekin egingo dugu. Congost-ak dituen bi horma hauetan “eskalada erraza” esatea ez dator bat, bide errezenetan ere, ondo eskalatzea eskatuko digu eta izerdixka on batekin aterako gara bertatik.

Aspalditik Kataluniara eskalatzera joateko gogo handia geneukala, Mont-Rebei, Terradets, Ager, Bagasses etab. Apirilean eman diren tenperatura altuak zirela eta eta Jonan eta Mikel Taillonetik aurreko asteburuan aurkitako baldintza txarrak zirela eta, aurtengo piolet denboraldi bukatutzat eman genuen, eta furgonetan atera giñan eguzkiaren bila.

Lehen geltokia Barrabesetik, bertan Mont-Rebeiko eskalada gida erosteko (24 euro) eta dena primeran dago, bideen krokisak, rappelak, nola heldu hormara, kotxeko parking lekuak etab, Luis Alfonso (Luichy) argitaratutako eta gomendagarria dena.


jesusalmarza.blogspot.com ataratako argazkia (Diedro gris/Gritos y Susurros bidean aurkitzen dana

PARET ARAGON-MARQUITOS (6a+/280m)

Gauez heldu giñan Viacamp-era, bertan autokarabanentzako dagoen parkingean gaua pasa eta hurrengo goizean Paret-Aragonera hurbildu giñan, pare bat lekutan irakurria geneukan Pilastrako ingurua zela politena eta lehen aldirako pare bat lekutan “Markitos” bidea gomendatzen zutenez bertara hurbildu giñen.

Lehenik eta behin, eta parking egokia aurkitzeko emandako buelta batzuk emanda gero, arnesak jarri eta pistatik jarraitu genuen hormaren tontorrera heldu arte, bertatik beherantz jarraitu hito handi bat aurkitu arte, eta hitoak jarraituz rappel instalazio bat topatu arte.


Lo Glallereko tontorra, Paret de Aragon gainean (1375m).

Rapel batzuk egin da gero (soka fijotik jaitsi giñan) baie instalazioak prest daude, Paret Aragoneko behealdeko “feixa”-ra hurbidu giñan. 

Lehen luzeak politak, apurka ikusi genuen Mont-Rebeiren fama hori zergatik den, fino-fino eskalatzea eskatzen duten "V" graduko plakak, marraz beterikoak eta babesteko zailtasunekin, aukera izan ezkero, hobe zerbaitekin babestea, ze apur bat gorago aukerarik ez izatearekin aurki gaitezke.


Paret de Catalunya ikaragarria, biger bertara goaz. Oraindik ez genuen gainean etorri behar zitzaiguna.




Paret de Catalunya behin bidetik atera eta gero.


























 Selfie tontorrean



Eguneko izerdia kentzeko, Viacampen dagoen mangeratxoarekin dutxa "Checa" bat ematen.



Afari ona prestatu, makarroi baldekada ona jan genuen, garagardo batzuekin, laranjak, txokolate, betekada on batekin joan ginan lo zakura.

PARET CATALUNYA_ISTRIPUA

Aurreko egunean ikusitako gradu/esposizioa eta eskalada estiloa ikusita, Ager-era hurbildu ginen, bertan "Paraisos Fiscales" bidea eskalatzeko, Mont-Rebei baino konpromiso gutxiagokoa, (220m/6b) nahiko erakargarria eta ondoan eskalada deportiboko eskola bat duena.


Goiz esnatu, ondo gosaldu, eta hemen hasi zen akatsen jarraipena. Terradets-Bagasess hormaren ondotik pasa ginan eta bertan eskalada errazagoa dela jakinda ez ginan konturatu. Ager-ren galdetu genuen eskalada hormaren kokapena eta beraien intentzio onenarekin "Paret de Catalunyara" bidali ziguten.

Bidean ginela, eskalatu nahi genuen horma ingurua ikusi genuen baina hainbeste kotxe eskalatzaileekin beste bidetik zihoazenez haiei jarraitu eta azkenean Mont-Rebeiko Paret de Catalunyara heldu giñan.Gradu oso altua ez zuen bide bat nahi genuenez, gradua ikusi eta bidearen izena emango ez dudan arren, baten bat animatzen bada bertara ez heltzeko ta guri gertatutako ez izateko.

Bidearen itxura behealdetik txarra bazen ere, R0-ra heldu ginen, bidexka bilatu nahian pare bat alditan galdu ta gero. Bide "guarrilloak" eskalatzeko arazo gutxi izan arren, hasieratik honetan ez sartzeko argi ikusi nuen, hala ere sokak lotu ta gorantza hasi nintzan.

Metroak irabazten nioan bitartean, pare bat friend sartu nituen, blokeko pausu batera heldu arte, beste friend batekin babestu nuen.Pausua ez zen bape zaila, baina arrokaren kalitatea oso txarra zen, dena apurtuta zegoen, begetazio ugariarekin eta golpe txar batekin bukatuko nuenaren sentsazioa neukan, Mikeli oihu bat bota nion, 10-12 metro goragotik.

Itxura onena zuen bloke handi bateri, arrokatik ateratzen zen "adar" batean eraztun bat jarri eta bidea desmuntatuko nuela, eta eranstunetik deskolgatzeko.Camalotak errekuperatu eta berarekin berbaz nioan bitartean eranstuna eta blokea nire gainera jausi ziren, Mikelen gainetik jauziz eta momentu batean gertatu zena, luzeegia iruditu zitzaidana.

Zoruraino erori nintzen, arrokak eskumuturra puskatu zidatela zirudien, klabikula guztia odolarekin eta gorputz guztitik mina sentitzen nuen. Harria zorura erortzean Mikeli saihetsetan eman zion eta kolpeaz "zuri" gelditu zen minutu batzuk.

Gure bidetik gertu zeunden eskalatzaileak helikoptero bat edo erreskate bat eskatzeko esaten ziguten, egia esan gutxi lagundu ziguten, beraien lehen bilgunean zeuden, eta jaitsi beharrean laguntzeko erreskatea eskatzeko agobiatu ziguten. Kanpokoa izan arren, alderantziko egoera balitz, bertatik jaitsi eta haiei laguntza guztia emango nien, nire eskumuturrarekin sokak jasotzea lan zaila eta mingarria izan zen, kotxera buelta, ahal genuen heinean pedrereratik behera.

Kotxera heldu, zauriak garbitu eta Aquariusi trago onak eman genizkion, mina denbora aurrera joan ahala handiago, adrenalina jaisten zihoan eta Agerrera doan pista hartu genuen hemendik Balaguerrera joateko, anbulatoriora, hemen mediku oso majo batzuk zauriak sendatu zizkiguten eta nire eskumuturraren egoera ikusita, Lleidako ospitalera bidali zidaten, erradiografia batzuk egiteko, badaezpada.

Argazki hau Balaguer-rreko anbulatoriotik ateratzean da

GPS-an helbidea jarri eta gero, eta gure abizenak idazteko arazo batzuk izan eta gero (katalana eta euskararen arteko distantzia), BOX-era sartu ziguten, eta bi ordu eta gero, bertatik atara giñan, besoa kabestrilloan, eta kriston gosearekin arrastiko 7rak ziren eta gosaritik ezer jan gabe geunden.


Huescara bidea hartu genuen, medikuaren hitzetan "Gure eskalada oporrak bukatuak zeuden", Barbastrotik gertu, atseden-leku batean afaria prestatu eta afaria eta gero Mikelek Murillo de Gallegorarte gidatu zuen hurrengo egunean etxera heltzeko distantzia laburragoa izateko.


Sokaren egoera, harria gainean erori eta gero.

KONKLUSIOAK:
  • Lekua ikaragarri polita, arrokaren kalitatea eta konpromisoa, berriz itzultzekoa, eta askotan gainera
  • Gida erosi gabe, lehen egunean ez genuela ondo aurkituko lekua nahiko argi daukat, webgunean begiratu genuenean nahiko erraza ematen zuen baina bertan egonda, TELA!!!
  • Lehen istripu aipagarria eskalatzen, non eta Mont-Rebein, pozik arin errreakzionatu genuelako eta hurrengoetarako ondo etorri ahal zaigulako esperientzia hau.
  • Bidea hasieratik argi ikusten ez bagenuen ere, bertan sartu eta gertatu zitzaiguna ez da ezer izan gertatu ahal zitzaigunarekin.
  • Mont-Rebei, ikaragarria, oso gomendagarria eta lehenengo bidaia izan da, orain aproximazioak eta holakoak jakinda bueltatzeko aukera oso ona.
  • Ondo aukeratu behar dira orientazioak, lehen egunean Paret de Aragon eta ia ia hasieratik eguzkia eman zigun, Catalunyakoan ordea gerizpetan zegoen.
Medikuaren partea: 

  • Egun batzuk besoarekin geldi, eta ondoren Donostian erresonantzia magnetikoa eta ea ze egoeretan aurkitzen diren eskafoidesa eta tendoiak. Medikamentuak, Pancetamol eta garagardo batzuk, pisu apur bat irabazteko ;)

HURRENGOARTE!!!!

iruzkinik ez: