2016(e)ko abuztuaren 16(a), asteartea

2016_06_12-Balaitus Latourreko bretxatik 3.144m (AD-/150m/45º máx)

SARRERA: 

Balaitus (okzitanieraz: Vathleitosa; gaztelaniaz: Balaitus; frantsesez: Balaïtous; aragoieraz: Pico Os Moros) Frantzia eta Espainiaren artean dagoen mendia da, Erdialdeko Piriniotan kokatutakoa eta 3.144 metroko altuera dituena. Zehazki, Val d'Azun (Pirinio Garaiak) eta Tenako ibarra (Huesca) haranen artean dago.

Aurreko egunean Frondielletatik ibili eta gero, Respomusoko aterpera bueltatu giñan, eta arin afaldu genuen, goizetik joateko lo sakura eta hórrela hurrengo egunean, aterpean zegoen jende guztia igotzen zen bitartean geu jeisteko, bide luzea genuekala La Sarrako urtegiraino.

Frondielletako erreportaia HEMEN

NOLA HELDU:
Hemen, posible daukazue, La Sarrako urtegitik Respomusoko aterpera eginiko bidearen AZALPENA

IBILBIDEA:
Respomusoko aterpea (2200m)-Frondiella eta Balaitus arteko lepoa-Latourreko bretxa- Balaitus (3.144m)-Respomuso-La Sarrako aterpea

FITXA TEKNIKOA
·         Zailtasuna: AD-/150 m/50º máx/III, zailtasun hau Latourreko bretxan ematen da.
·         Desnibela: 1000 metro (+/-), bretxak 150metro (+/-) inguru.
·         Distantzia aterpetik: 7,4 km.
·         Beharrezko materiala: Neguko ekipazio basikoa, 2 piolet oso gomendagarria, kaskoa, arnesa, aseeguratzeko bakarkako materiala, 60 metrotako soka bat eraman genuen, rapelen luzera 20 metrokoa baita.

Sarita y Mane blogetik ateratako linka , bertan, aterpetik Balaituseko tontorrera dagoen bidea ikus daiteke


ERREPORTAIA:

Goizeko 4tan esnatuten gara eta arin baten gosaltan dogu, aurreko egunetik prest utzi giñuzan motxilak, ahalik eta arinen atetako tontorrerantza.


Cresta del Diablo, goizeko lehen argiekin


Apurka metroak irabazten goaz, atzean Gran Facha mendia daukagularik



Negu sasoian, beheko barranko hortatik joan giñan aurrekoan, ibon txikiaren ondotik.


Bideak ez deko inongo galbiderik, zirkoa gorantza jarraitu, Latourreko bretxak sortzen duen txokora heldu arte.



Aurreko egunean esan ziguten Latourreko bretxa oso baldintza onetan zegoela, eta ur trago bat bota genuen, soka atera eta hórrela bizkarretik pisu apur bat kendu, arnesak eta pioletak atera eta astiro-astiro gorantza hasi giñan.


Tontorrean lo egin zuten kordada batek, rapelatzen zuten bitartean argazkitzar hauek atera zizkuguten, bilgunetik zintzilik, angelu ikaragarria zeukaten, milesker argazkiengaitik benetan ;)


Mikel, blokearen aurkitzen den ingurutik, hankak topera ta gorantza expreso bat moduan



Azpitik ataratako argazkia


Mikel, pioletak primeran sartzen ziren



Neu


Korredorea gorarte jarraituz gero, bilgune batera heltzen gara, bi paraboltekin, aseguratu luze hau ta goiko aldera inongo arazo Gabe ateratzen da.


Hementxe soka eta motxilak uzten ditugu, eta azken pala igotzea besterik ez zaigu falta.


Hortik gatoz


Balaituseko tontorra (3.144m)


Lainoak apurka datoz


Tontorrean dagoen triangelua apurtuta zegoen



Selfie


Tontorretik Latourreko bretxara bueltatzen, rapela egiteko.




Rapelatzen


Lau rapel egin genituen, eta azkenekoarekin elur repisa bateraino heltzen da
Latourreko bretxa eta Balaituseko horma, hemen proiektu asko ditugu ;)


Aterpera heltzen




Hemetik La Sarraraino, bide luze bat, oso astuna egin zitzaiguna, beroa zela eta.


Asteburu oso ona, tontor berriak igotzen, pena borobildu ezin izana Ursiko eskaladarekin, baina baldintzak ez daudenean ezinezkoa da.

Espero gustatu izana, hurrengoarte.

iruzkinik ez: