2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

2015_04_29-Jannu Arista 6a/80m (Leitzaran)

Beste egunean Iñaki Zuzaren bloga ikusten arista honen berri izan nuen, oso gertu gelditzen dena Donostitik eta interesgarria eta ezberdina iruditu jatan. Iñaki Zuzaren bloga hemen.
Iristeko mapa eta ertzaren krokisa blog horretatik hartuta dago.

Arista-ertz honetara iristeko, Andoainetik Leizaranera doan bidea hartu behar dugu Otitako parking-era heldu arte, bertan Leitzako bidea hartu eta Adarra-Mandoegi jartzen duen kartelean ezkerretara joan behar dugu norabide horretan, PR bidea hartuta, 10 minutu inguru igaro eta gero, eskumatara arista ikusiko dugu.


Eskalada bide alpino eta deportiboaren arteko nahasketa interesgarri bat da, lau luze ditu eta ekipatuta dagoen arren, friend, fisurero eta bilguneak egiteko materiala eraman beharko dugu. Bidea polita da, arroka ona eta gradua ondo finkatuta dago. Lau luezetan banatuta dago.



Materiala:
  • 10 mm-ko paraboltez ekipatua
  • 7 zinta
  • Aseguratzeko materiala
  • Baga handi bat azken bilgunerako, ez baitago bigunerik.
  • Aukerazkoa, 2 friend txiki eta fisurero pare bat.
ERTZAREN DESKRIPZIOA:
(Informazioa Iñaki Zuzaren blogetik atarata)
1.go luzea (7 seguru) 20m 
Lehenengo luzea bertikala, bigarren txapan dauka pausutxu bat, hau pasa ondoran elduleku onetatik zoaz 6. segururaino, paretak atzerantz tiratzen du. Plataforma batera iristean eskuinerantz apur bat jo eta gora egitean azken segurua eta bilgunea ikusiko dituzu. Aukeran bertatik laguna aseguratu ondoren, urrengo plataforman montatzen da bilgune aurreratua.1.go luzea (7 seguru) 20m 
Lehenengo luzea bertikala, bigarren txapan dauka pausutxu bat, hau pasa ondoran elduleku onetatik zoaz 6. segururaino, paretak atzerantz tiratzen du. Plataforma batera iristean eskuinerantz apur bat jo eta gora egitean azken segurua eta bilgunea ikusiko dituzu. Aukeran bertatik laguna aseguratu ondoren, urrengo plataforman montatzen da bilgune aurreratua.

2. luzea (6 seguru) 20m 
Lehenengo diedrotxoa igo ondoren (irteerak ez du elduleku oso onik), hertzaren oinarrira eltzen zara, bertan apur bat eskuinera egin eta pinu txiki baten eskuinetik gora egin, 3. segurua txapatu ondoren ezkerretarantz jo. Pixkabat igo eta 4. segurua txapatu ondoren bloke batzuetatik gorantza jo (kontuz bloke hauekin, ahulak dirudite). Desplome baten oinarrira iristean 5. txapa da. Desplometxo hau igo (luzeko pausua), irteeran erromoak, pixkabat aurrerago segurua. Hertzaren gainkaldera iristen zara, bertan bilgunea dago mailoi batekin, bertatik laguna aseguratu eta ondoren mailoia erabiliaz mozketarantz jeitsi. Mozketan plataformatxo bat dago bilgunea eratzeko. Nahi izan ezkero, friend txiki pare batekin, fisuratxoan bilgune aurreratua monta liteke.

3. luzea: (5 seguru) 25m 
Denetan luzerik etzanena. Lehenengo segurua txapatu ondoren, lehenengo hormatxotik irteteko txilar landare handi bat dago oztopatzen. Kontuz, lehenengo horman dagoen blokearekin. Urrengo lasaigunean eskuinerantz jo, seguruak ikusten diren gunerantz eta desplometxo txiki bat igaro, helduleku bereziak dituen hertzan gora. Ertzetik gora egin txilar tartetik urrengo segurua txapatu ondoren, bide errazetik hertzaren gainalderaino iritsi. Bertan eskuinaldean 3. bilgunea dago. Sokak asko rozatzen du, laguna biltzeko orduan.

4. luzea: (6 seguru) 18m  
Azken zatia, hertzetik beharrean hertzaren eskuinaldeko hormatik gora igoko gara. Hasieran eskuinerantz trabesia eta amaierantz gorantz eginez. Bideko luzerik gogorrena.
Azken bilgunerako, baga handi bat eraman, gainaldean dagoen bloke baten inguruan bilgunea eratzeko.

Jeitxiera: 
Amaieratik 3. bilgunerantz oinez jeitsi eta bertan dagoen urkitik rapel bidez jeitsi. 60 metroko sokaz, bigarren luzearen aldameneraino jeisten zara. Kanal hau oinez jeitsi eta oinez lehenengo bilgunearen ondoan dagoen haritzeraino, bertan bigarren rapela montatuaz.

ERREPORTAIA:

Otitatik gora jarraitu beharreko bidea, argazkia igotakoari.


PR marka ikusterakoan, eskumatara jo behar dugu aristaren basera heltzeko.


Ertzaren hasiera



Lehen luzea, polita, hasiera fisurero baten bitartez babestu genuen, V+-eko plaka polit bat goikaldean apur bat etzaten dena, erdialdean helduleku gutxi daude, baina bilatu ezkero arazo gabekoa.

Lehen bilgunea, bertan malloi bat utzi genuen rapela egin ahal izateko


Luze honetan begetazio asko dago, eta arroka apur bat bustia aurkitu genuen, izan ere, itzaletan dago parte asko eta goroldio asko dago arrokan.


Lehen bilgunean ataratako argazkia


Bigarren bilguneko pareta erdian aurkitutako repisa batetik Landerreri ateratako argazkia, bera lehen bigunetik aseguratzen duen bitartean.


Bigarren bilgunea, malloia bertan zegoen. Hemen aukera dago metro batzuk jarraitzeko eta bilgunea apur bat aurreratzeko, baina geuk hemen egin genuen, izan ere, hurrengo txapan gerizpea zegoen, eta eguzkiaren beroa beti ezkertzen da.

BIgarren luze hau oso polita iruditu zitzaidan, sabaitxo bat duena, eta helduleku onak, azken metroak aristatik oso politak dira. V+ gradua emango nioke.

Lander bilgunera iristen


Lander bigarren bilgunean, jeitsiera txiki bat dauka, lau metro ingurukoa, baina oso bustia, zinta eta fisurero baten bitartez babestu genuen badazpada.


Neu hirugarren luzean Landerreri ateratako argazkia, apurka altuera irabazten goaz.



Jannu ertza, hirugarren luzea ere oso polita eta erraza, IV+ ingurukoa, aseguratzeko txapa egokiekin eta beraien artean oso ondo kokatuta daudenak.


Laugarren luzea, ertzetik apur bat ihes egiten du,eta eskumatara dago, trabesia horizontal bat egiten du, eta gero pitzadura batetik gora dijoa, 18 metro ingurukoa, 6a graduaziokoa. Helduleku onak ditu eta oso polita da, goikaldean bilgunea egiteko, zinta handi bat eraman (150 zm ingurukoa), friend edo fisureroren bat sartzeko ere pitzaduraren bat dago goikaldean bilgunea ondo triangulatzeko.

Goikaldetik ateratako panoramika


Jeitsiera oinez egin daiteke edo rapel bidez, 15 minutuko jeitsiera R0-raino.
Egun polita, eguraldi ona eta konpainia hobeagoa, oso pozik bueltatu giñen etxera.

iruzkinik ez: