Aurreko egunean, Urkulu eta Astobizkar ingurutik ibili eta gero, Linka hemen
Lasai esnatu, ondo gosaldu, eta Otsagabiako bidea hartzen dugu, Larraineko portua igotzeko, eta bertatik, lasai lasai Ori mendia igotzeko.
Orhi mendia (2.017 m), mendebaldetik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Piriniotako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago, Iratiko oihanaren ekialdean.
Nola heldu: Otsagabitik hasita, mendateak 19,3 kilometroko luzera eta 100 metroko tunela ditu tontorretik gertu. Alde horretatik, NA-2011 errepidetik, 815 metro igotzen dira (batez besteko %4,2a), gehiengoa %8a izanda.
Wikilocketik-Delrio792 erabiltzailearen fitxatik hartutako track-a. Wikilokera linka
- Ura: Ez dago urik igoeran
- Zailtasuna: Erraza, bide oso ebidentea, eta oso ibilia, ez dauka galbiderik
- Denbora: 1:40 igo eta jeitsi (atsedenak kenduta)
- Desnibela: 440 metro bai positibo bai negatibo
- Distantzia: 4.6 kilometro joan etorria
Erreportaia:
Larraineko tunela
Bide oso trallatua
Aldatza gogorra hasi baino lehen, taldeko argazkia
Aurrera jarraituz
Atzera begirada bat, hitoakaz oso markatuta
Iratiko basoa
Oriko azken aldapak
Tontorra, Ori 2017metro
Pirinioak, Anie, Añelarra, Hiru erregeen mahaia, Petretxema...
Tontorrreko argazkia, aupa ekipo
Larrauko portura jeisten
Abodiko eski estazio ingurutik ateratako argazkia
Hurrengoarte Ori, hurrengoa elurtuta ;)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina