2025(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

2024_12_12-"King Line" Lunadan

 Abenduan heldu zen hainbeste espero genuen elurte potoloa eta Lunada aldean kota oso bajutan bota zuen, hori zela eta, Txufik, Lunadan dagoen "eski King Line" bat egiteko proposatu zidan.

Estacasetik aterata fokeatzen, Capia igo, Castrora ondoren Tubotik jeisteko Bernachora, fokeo on bat Curro-ra igotzeko, eta handik Viduelo-Cubada inguruko bailarara jeisteko eta azken igoera bat egiteko Maz/Cubada arteko lepora igotzeko, Estacasera beste jeitsiera on bat disfrutatuz.

Ibilbide oso polita, ruta ezagunetatik ihes egiten (Miel-Bernacho ingurua) ta beste inguru hain ez ezagun batzutatik igaroz, oso-oso gomendagarria, hori bai, beharrezkoa elurra bota izana, kota baxuetatik igarotzen baita.

 

Powered by Wikiloc

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1/E2 baldintzen arabera
  • Desnibela: 1400/1500 metro aprox (fokeoaren arabera ta elurraren arabera)
  • Luzera: 16-18 km gutxi gora-behera (wikiloc-en margotuta plano gainean, erlojuan 18km atera ziren)


ARGAZKIAK:

Estacas de Truebatik gora, La Capiara bidean.


Capiako tontorrera iristen.


La Capia-Peña Negrako tontorrean. 1495m.


Paraje ederra, fokak kendu eta Cubada-Castro arteko lepora jeitsiera arina.


Castro Valnerako bidezkatik gora, elur kantitate askorekin, eskiak kendu gabe pasatzeko aukera.


Castro Valnerako tontor ingurua.


Castro Valnera 1.717m.


Castro Valnerako anteciman, fokak kentzen tubotik jeisteko prest.



Jeitsierako krokisa.


Inguru honetan dauden jeitsierarik trantsitatuena, seguru asko.


Bernacho.


El Currorantza bidean, etxola pasa bezain laster, eskumatara hartzen da igoera.


La Maza ezkerrean eta Cubada handia eskuman, beraien arteko Vidueloko bordetara jeitsi giñen ondoren bailara remontatzeko basotik.


Pantxo, lasai asko zetorren jeitsierarako prest.



Curro eta Cubada arteko lepotik jeitsitako palan ikusten dira utzitako bidea.


Cubada eta Maza/Horadada inguruko lepora heltzen.



Azken aldapak, jadanik hankak sutan, denboraldiko lehena ta ohitura falta nabaritzen.


Estacas ingurura jeitsiera arina, elurra oso baldintza onetan, asko disfrutatu genuen.



Hemen atarako ibilbidea eta perfila, igoerak eta jeitsierak markatuta.


Esandakoa, oso ibilbide gomendagarria ta oso inguru ezezaguna, merezi duena.

Ea aurtengo negua elur asko ekartzen digun.

2025(e)ko urriaren 23(a), osteguna

2024_03_19-Castro Valnera El Tubo (Lunada)

Aurreko astean, borraska ihes egin eta gero ikaragarrizko jarduera bota genuen Castro Valnerako tuboa eskiatzeko eta martxoan murgilduta egon arren, eta beroa barneratuta egon arren, botatako elurra egon bazegoen, eta azken enbite bat bota genion Lunadari denboraldia luzatzeko, hori bai, manga laburrean.

Pasadan denboraldiko argazki batzuk, aurtengo gogoak berpizteko.

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1/E2 baldintzen arabera
  • Desnibela: 700 metro aprox 
  • Luzera: 10km gutxi gora-behera




ARGAZKI BATZUK

Lepora heltzen, pasadan udako sutearen kiskaltzea nabaritzen delarik.



Goikaldean elurra guztiz fokeatzeko, leporaino, tarteka gerizpetatik bilatzen bidea


Castro Valnera, 1718m.



Oraingo honetan, sprint bertsioan, tontorra zapaldu gabe.



Tuboa hartzeko lehen biraketak, elurra ya pastoso.






Bernacho


Bernachoko bordetan.


Hurrengoarte

2025(e)ko urriaren 21(a), asteartea

2025_10_05-XXXV Orozko Harana

 Urriaren 5ean ospatu zan Orozko Haraneko XXXV edizioa, eguraldi nahiko txarra izan arren, goiz polita pasa genuen kuadrillan eta bazkari ona bota, ezin gehiago eskatu.


Hemen argazki batzuk (argazkilariak, Iban Agote eta Jon Filgueiras eta Itxinape MT)