2019(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala

2018_12_28-Taillon. Mendebaldeko aurpegia. Goullote Quintana (250m IV-AI3+/75º/D+/M4)

SARRERA

Azken aldian, elur eta izotz falta handia zenez haranetan, goikaldera izotza bilatzera igotzen ari zan jendea, ta bagenekien Tallon mendiko mendebaldeko aurpegiko hiru korridoreak baldintza ezin hobeetan zeundela.

Gabonetako oportxoak aprobetxatuz, ostegunean bertara hurbildu giñan, Gavarnieko eski estazioko parkingean gaua pasatzeko, parkinga furgoz beteta zegoen, jende guztia ideia berdinarekin.

Goizeko hiruretan esnatu giñan ta lasai lasai gosaldu ondoren, Col de Tenteseko bidea hartu genuen, Bujaruelorantza doan bidetik gora.

Bidean jende pilo zegoen baia ritmo onean Quintanara lehenak heltzeko zortea izan genuen, argia egiten zen bitartean te bero bat hartu ta goullote ikaragarri honegaz gozatzeko aukera izan genuen,
izotzeko bi kaskada dituena, ondoren pare bat zabalgune mixto bi pasatzeko goikaldeko kornisetara ateratzeko.

Bidea ikaragarria iruditu zitzaigun, uste genuenan baino errazagoa, lehen bi luzeak oso erraz egin genituen, ta goiko mixtoak oso ondo pasa genituen, tontorrera heltzean ezagunak aurkitu genituen trikordada (Ondarroa-Donosti) plazerra beti bezala, ta Ecrinsetan aurkitu genituen katalan tridenteko Jordi jatorra, plazerra ;)

FITXA TEKNIKOA


  • Zailtasuna: D+/250 metro/IV/AI3+75º/M4
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1400 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 250 metro.
  • Ibilbidea: Col Tentes-Col Bujaruelo- Plato Gabietos -Tallon tontorra-Col Gabietos jeitsiera platora ta Collado Bujaruelo-Tentes.
  • Iraupena: 10 ordu ekintza guztia (2-3 ordu korredorean, dagoen jendearen arabera gehiago edo gutxiago). Korridorera hurbilketa, hiru ordu inguru dira.


ERREPORTAIA:

Lehengoak heltzen gara korridorearen hasierara ta lehen argiekaz, te bero bat hartu ta gero hasten gara eskalatzen lehen kaskadatxoa.


Lehen bi tiradak soka hil arte egiten ditut, 60m, bi kaskadatxo zati igaroz, eta bilgunea bigarren kaskadatxo horma potoloaren azpian eginez, bi friend eta iltze bat.


Mikel gure bigarren luzeari ematen, bi kaskadatxo eta goikaldeko kanpetara heldu arte, 60m, bilgunea bi friendekin.


Bilgunea, totem power!


Atzetik zetorren Urretxuko kordada lehen luzea eskalatzen, hauek lehen tirada bi luzeetan egin zuten.


Izotz ona eta lodia, eskalatzeko ona.


Mikel goikaldean egindako bigarren biilgunean.


Hirugarren luzea, mixto eta erresalteekin iltze eta spit bategaz egindako bilguneraino.


Bilgunea.


Gabietos mendia.


Laugarren luzea, kaskadatxo polit bat du, bilgunetik trabesia horizontal bat egin da gero, goikaldean dauden pitzadura eta blokeetan bilgunea friendekin egiteko.


Beste kanpatxo bat igaro ta gero, M4 pausura heltzen gara, nahiko erraza iruditu zitzaigun, iltze bat sartuta deko, babesteko erraza ta bi pausutan ateratzen gara bertatik, bilgunea egiteko ezkerraldeko lajetan friendekin.


Azken luzea, kanpatxo erraza goiko kornisera heltzeko.


Mikel bilgunean.


Mikel taloitxo bat sartzen kornisara ateratzerakoan, betikolez tontoana iten =)


Tontorrean, Tallon 3.144m


JEITSIERA

Tontorretik Gabietosera doan bidea hartu ta lepoan Bujaruelorantza doan bidea hartzen dugu, Goullote Quintanan utzia geneukan motxila batu ta platorantza jeisten gara eguzkia ahalik eta arin bilatu gurean.



Gavarnie ingurua


Ordesa eta bere hormak.


Gavarnieko eski estazioko parkingera atera ta hamamika ordutara heldu giñan, egindako bideaz pozik eta hurrengo egunean Tromousera joateko asmoagaz trabesia apur bat iteko asmoagaz.

Hurrengoarte!

iruzkinik ez: