2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

2016_07_23-Hulk Verdon

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:

Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.


Barrabeseko blogetik ateratako artikulua, neuk baino hobeto deskribatzen duena:
“ A la altura de numerosos sitios del mundo, podemos fácilmente cualificar el Verdon de un sitio excepcional. ¿Por dónde empezar cuando nos es confiada la difícil tarea de presentar un sitio importante con más de un millar de vías de escalada? Empezamos por situarlo, e intentamos de describir la sensación una vez que se ha estado en este lugar, de contarlo, porque el Verdon no puede ser apreciado sin conocer algunos trozos de su historia...

Lehen eguna zen, eta goizean zehar euri apur bat egin zigun, campingeko informazio puntuan komentatu ziguten bazegoela toki bat euritik babestua, eskalatzeko oso ona baina gradu oso altukoa, Hulk sektorea, lekua ikaragarria zela, bertara heltzeko Couloir Samsonetik joan behar zala, erreka tirolinaz zeharkatu eta ondoren, ferrata batetik gora, seskalada puntura iritsi arte.

Lekua ikaragarria da, eskalatzeko oso fuerte egon beharrekoa, 7 eta 8ak gehien bat, txorrera estilokoak eta denbora guztian desplomatua eta sabaiak, baina Verdonen tximistak egotea eta euri zaparrada ta kamiseta gabe eskalatzen egotea arkoirisa atzean dekozularik ez deko preziorik.


FITXA TEKNIKOA_ HULK SEKTOREA

·        Zailtasuna: V+/8c+
·        Luzera: 35 metro, badaude batzuk luzeagoak.
·        Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta mosketoiak deskolgatzeko.
·         Nola heldu: Le Palud Sur-eko herritik, Castellaneko herrira doan bidea hartu, bertara bidean, Couloir Samson-era joateko errepidea hartu eskumara, eta kilometro bat jeitsi ondoren errepidea, kotxea utzi behekaldean, rotonda txiki bat dago biratzeko.
·         Bibliografia:  Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas (Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko aukera dago)




ERREPORTAIA:

Campingean goiz euritsua izan genuen.


Couloir Samsom-eko paretatzarrak


Erreka pasatzeko egin beharreko tirolina


Igaro beharreko ferrata


Inguru ikaragarri polita


Zaparrada ta geu guztiz babestuta


Les Poils du Hulk (7b+), Mikelek zabaldu zuen bidea ta bigarrenez eman nion, oso gogorra, chorreron del bueno.



Bueltan tirolina zeharkatzen




Georges du Verdon, derrigorrezko bisita!!


Azken izpiak



Hemen hurrengo egunean MONTAGNE DES RUSSES (6b/200m)

Hemen hurrengo egunean LES DALLES GRISES BIDEA (V+/175m)

2016(e)ko urriaren 2(a), igandea

2016_07_24-Les Montagne Russses (6a+/6b/200m)

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:

Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.

Barrabeseko blogetik ateratako artikulua, neuk baino hobeto deskribatzen duena:
“ A la altura de numerosos sitios del mundo, podemos fácilmente cualificar el Verdon de un sitio excepcional. ¿Por dónde empezar cuando nos es confiada la difícil tarea de presentar un sitio importante con más de un millar de vías de escalada? Empezamos por situarlo, e intentamos de describir la sensación una vez que se ha estado en este lugar, de contarlo, porque el Verdon no puede ser apreciado sin conocer algunos trozos de su historia...

LES MONTAGNE RUSSES BIDEA



·         L1 (6ª+/40m) Bloke pausu bat erdian, eta itsasgarritasunezko pausu finak.
·         L1 bis (III+/50m) Lehen bilgunetik ezkerrera jarraitu, eta hitoak jarraituz hurrengo bilgunera heldu. Guek soka gabe egin genuen, ez dauka arrisku handirik.
·         L2 (6b/35m) Ezkerretara trabesia bat, bloke pausu batzuk eta gero altuera irabazi.
·         L2 bis (II+/30m) Ezkerretara jarraitu eta beste bilgune bat.
·         L3 (6a+/35m) Diedro batetik atera eta eskumara bota, hemetik berriro igo eta trabesia bat, kontuz ibili, apur bat jeisten baita, bigarrenari soka batzean ez botatzeko.
·         L4 (6a/40m) Orratz txiki bat, ondo txapatuta eta ondoren kresta batera ateratzen da, rapelatzen da.
·         L5 (6a+/35m) Arrakal bat jarraitu, eta goikaldea ezkerrera jarraitu bilgunera heltzeko.
·         L6 (6a//30m) Diedrotxo bat eta plaka bat.
·         L7 (6a+/30m) Arrakal bat erdian eta diedro txiki bat, arroka fina eta bilgune erosoa.

Info gehiago HEMEN

FITXA TEKNIKOA:
·        Zailtasuna: 6a+/6b
·        Luzera: 200 metro
·        Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·         Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Soka simplea, baina kontuz rapelekin.
·         Nola heldu: Bastionera joateko errepidea hartu, lehen kurbetara heltzean, lehen parking bat aurkitzen dugu. Bertan aparkatu eta  Main Morteko barrankoa jarraitu, behekaldera heldu arte, bertan hitoak segidu eta lehen txapak aurkituko ditugu, THT eta beste eskalada  horiek alde batera utziz.
·         Bibliografia:  Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas (Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko aukera dago)

ERREPORTAIA:

Campingean goizetik esnatu ta ondo gosaldu


Main Morte ingurua


6ª+/6b-ko plaka fin batean, ur tantak eta arrakal txikiak.


Bilgunea erlaitz on batean


Atseden txiki bat eta ur trago bat, bero asko egiten duen horma bat, gomendagarria goizetik ahaztea.


Plaka asko eta trabesia asko, ez zitzaigun asko gustatu, eskalada hau, gehiago gustatu zitzaigun Escaleseko bertikaltasuna.


40 metrotako tirada polit bat, arrokaren kalitatea ikaragarria.


“Georges du Verdon” leku ikaragarria


Leku polita, baina bidea ez zitzaigun asko gustatu, Eginoko eskaladaz gogoratu giñan, bertikaltasuna baia erlaitz askorekin, luzeen artean ibili beharra, baina hortik datorkio “Montagne Russes” bidea.

Hemen hurrengo egunean LES DALLES GRISES BIDEA (V+/175m)


2016(e)ko urriaren 1(a), larunbata

2016_07_25-Les dalles grises (V+/175m) Georges du Verdon

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:

Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.

Barrabeseko blogetik ateratako artikulua, neuk baino hobeto deskribatzen duena:
“ A la altura de numerosos sitios del mundo, podemos fácilmente cualificar el Verdon de un sitio excepcional. ¿Por dónde empezar cuando nos es confiada la difícil tarea de presentar un sitio importante con más de un millar de vías de escalada? Empezamos por situarlo, e intentamos de describir la sensación una vez que se ha estado en este lugar, de contarlo, porque el Verdon no puede ser apreciado sin conocer algunos trozos de su historia...

LES DALLES GRISES BIDEA



  • L1 (V+/30m) Arrakal bertikalak eta diedro txikiak, hasiera apur bat labainkor, luzearen erdialdean, edo eskumatik edo ezkerretik joateko aukera, gero trabesia Cocoluchera ez sartzeko.
  • L2 (V+/35m) Fisura txikiak eta ur tantak, oso mugimendu politak eta txapaje ona.
  •  L3 (IV+/25m) Cocoluchetik urruntzen gara eta ezkerretik doan diedro batetik igo arazo gabe.
  • L4 (V+/35m) Plaka fina, baina arrakal eta buzoi onak dituena, arrokaren kalitatea hobea, eta plaka grisa gozatzekoa.
  • L5(V+/35m) Aurrekoaren tonika berdina, baina sabai txikiren bat, kantu asko duena eta hankak edonon.
  • L6(V/20m) Azken luzea, guk aurrekoagaz enpalmatu genuen, aurrekoaren tonika baina apur bat zapalduagoa,  oso polita baita.

FITXA TEKNIKOA:
  • ·        Zailtasuna: V+ edo 5c+
  • ·        Luzera: 175 metro
  • ·        Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
  • ·         Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen eta sinplearekin rapelatzeko orduan jaleoa izan daiteke.
  • ·         Belverede de Carelleko begiratokietara iritsi behar gara. Bidetik 100 metrotara bloke handi bat dago, bertan rapel instalazio oso on bat dagoena, eta arrokan “Les dalles grises” jartzen du. Horma rapelatu behar da ta ondoren berriro igo, instalazio berdinera heltzen gara.
  • ·         Bibliografia:  Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas (Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko aukera dago)
ERREPORTAIA:


Bertikaltasuna


Rapel instalazioa, oso ondo markatuta


Rapelatzen


Arrokaren kalitatea ikaragarria da, oso ondo txapatuta dagoena eta mugimendu atletikoak eskatzen duena, baina oso eskalada mota polita.


Cocoluche


Ingurua ikaragarria da, “escalada de ambiente y patio 100%”. Les dalles grises frantzesez, plaka grisak esan nahi du, arrakalak eta ur tantak, bide erraza eta oso gomendagarria.


Gustora, bilgune guztiak oso erosoak dira.


Azken egunetan jausitako euriengaitik, erreka apur bat zikin zijoan.


Azken hiru luzeak apur bat luzatu genituen eta bi luzetan egin genituen.



 Mikel azken bilgunean, rapelatzeko erabili dugun berdina.
Verdon!!! Pasote! Eskalatu beharreko leku bat.


Goikaldean, sokak batu eta heroiak izango bagina moduan turisten artean paseatu kotxeraino, extralurtarrak izango bagina begiratzen gintuzten.




Parkingean, aulkiak atera eta garbantzu batzuk prestatu genituen, espinaka batzuekin, eta eguraldia hurrengo egunerako txarra zetorrenez, ba furgoneta ta 400 kilometro Les Calenquesera, hurrengo egunean “Le Candele” (180m/6b)  eskalatzeko asmoa geneukala.

2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

2016_09_04-Murcielagos ertza Aspe (IV/D) (2.646m)

Aspe mendia, mendebaldeko Piriniotako mendirik ikaragarrienetakoa da, hortaz aparte inguru honetako mendi garrantsitzu bat ere bada, Pico Lecherinesekin batera,  Candanchuko eski estazioa aurkitzen den zeaiak harresi kartstiko batez mozten du.

Bere altuera 3000 metrotara iritsi ez arren, bere aurpegi basatietan mendi ekintza oso politak aurkitu ditzakegu, haien artean aipagarrienak Edil bidea ipar aurpegian (Rabada-Navarrok) zabaldua eta bere garaian pirinioko negu ekintza zailena zena (M6 gradukoa), bere ipar korredore klasikoa, Mikelekin neguan egin genuena ta oso zapore ona utzi ziguna, eskalatzeko ere aukera asko ditu, aipagarriena “Subterranea S.L.” bidea da (300m/6b) eta nola ez, Murcielagos ertza.


MURCIELAGOS ERTZA (400m eta IV/IV+)
Azken hau, 1962.urtean zabaldua, Alberto Rabada buru zela, Aisako bretxan hasten da (2.325m)  eta ertza jarraituz Aspeko tontorrera iristen da, 400 metrotako ertza  IV-IV+ graduko eskalada oso polit bat jarraituz. Arrokaren kalitatea ez da hoberena, eta tarte batzuetan arroka apurtua aurkitu dezakegu, hala ere pena merezi duen aktibitate bat dela esango nuke.

Aisako bretxatik gora, lehen luze bat dago, iltze bat ikusten da, eta arrakal bat jarraituz, zerbaitekin babestu ta beste hiru iltze, goikaldean eraztunekin egindako bilgune bat dago, hemen soka batu eta leku errezetik goaz “Dondeestastu” orratzera, bilgune bat dago behekaldean, tximinia erreza, bi aukera, edo eskumatik edo ezkerretik, III graduko tximinia erraza eta bilgune bat repisa batean.


Beste luze bat, IV gradukoa, iltze asko dituena, eta oso polita, patio asko dauka eta “Dondeestanestos” orratzara heltzen gara, hemetik ensamblean jarraitu rapel bilgune batera iritsi arte, 20 metrotako rapela egin ta azken tartea gelditzen zaigu, hiru luzetan egin daitekena lasai asko.

Lehenik eta behin bloke bat, nahiko erraza, iltze batzuekin eta bilgune bat goian ezkerretarantza joz. Ondoren tripatxo bat igaro behar da, arroka ona duena eta babestu beharreko gune bat jarraituz hurrengo bilgunea aurkitu arte. Azken luzea jarraitu eta ezkerrera jarraitu beharrean eskumara bidezka erraz bat ikusten da parabolt zahar batekin, geu ez genuen ikusi ta ezkerretik jarraitu genuen, tontor aurrera iritsi arte, blokeak nonnahi bilguneak egiteko, hemetik Aspeko tontorrera ertz zabal batetik jarraitu beharreko bidezka.

FITXA TEKNIKOA:





  • Nola heldu: Candanchuko eski estazioko parkingean (1550m) uzten dugu kotxea eta bertatik eski pistak jarraituz Tortiellaseko lepora heltzen gara. Tortiellaseko lepotik Aspeko ipar aurpegia ikusten dugu, hemen daukagun lautada txikia jarraituz, eski pistak atzean utziz, eta ipar-ekialdeko zirkuan sartuz, hemetik Aisako bretxa ezkerrean gelditzen zaigu.
  • Denbora: Hurbilketa 2 ordu, ertza 4 ordu eta jeitsiera ordu bat eta erdi.
  • Zailtasuna: IVº-tik ez gara igoko, eta pausu zailenak paraboltekin edo iltzeekin babestuta ditu, ertz oso erraza, galtzeko aukerarik ez dituena, eta bertatik ihes egiteko aukera asko dituena.
  •  Materiala: BIlguneetarako eranztunak, segurtasun mosketoiak, 6 expres zinta, friend batzuk (0.5 eta 1 artekoak oso ondo doaz) eta fisurero batzuk. Horretaz aparte erastun batzuk zubi arrokentzako eta 60 metrotako soka fina (8.6mm).
  • Nola jeitsi: Ertz guztia egiterakoan, tontorrera ateratzen gara, bertatik hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten gara, eta Candanchutik datorren bide normala jarraituz berriro ere bueltatzen gara leku berdinetik.

ERREPORTAIA:

Tortiellaseko lepora heltzen


Pico de la garganta inguruko zirkua


Apurka Candanchuko eski pistak albo batera uzten ditugu eta mendian murgiltzen gara


Aspe mendia, ezkerrean Aisako bretxa eta bertatik tontorrera doan Murcielagos ertza.



Lasai asko


Ertzaren lehen luzera heltzeko azken metroak, 


Mikel lehen luze honetan (IV) luze hau nahiko “pikantea” iruditu zitzaidan, besteak baino zailagoa, txapajea egiteko arrokak ez zuen konfidantza askorik ematen eta repisa batzuetara jausteko aukera.


Goiko bilgunetik Mikelek atereatako argazkia


Aurretik daukaguna



Jonan eta neu, atzetik.



“Dondeestastu” orratzaren bilgunean


Paraje ezin hobea, eta eguraldi oso ona


“Dondeestanestos” orratzara igaro beharreko luzea, oso polita, eta iltze askorekin.


Bi orratzen artean gelditzen den bilgunea eta atzean eskalatzen patio ikaragarri batekin.




Titanica!!!


Eta hemen flojete bat orratzaren goikaldera heltzen


Orratzetik aurrera, ertz erraz bat jarraitu behar da



Aspeko tontorrera heltzeko igaro beharreko diedrotxo bat


Giro handiko eskalada



Azken metroak tontorrera heltzeko






Aspeko tontorra


Pozik


Jeitsiera lasaia bide normaletik, kotxean zerbait jan eta etxera buelta bidea hartu genuen.

Hauxe da dana, espero gozatu izana.