Zapatuan Donostian gelditzen naiz klasekide batzuekin goizetik ateratzeko Larraitz aldera eta ezezagun daukaten Larrunarri igotzeko asmoarekin. Azken aldian jauzitako euri kantitateak direla eta elur kota baxu egon denez badakigu elur gutxi aurkitu arren zerbait topatuko dugula.
Zapatu goizean goizeko 8tan Donostiako Matia kalean batzen naiz hauekin, eta nazionala hartzen dugu, Zaldibiraino, bertan ogi barra pare bat erosi eta kafe bat hartu ondoren Larraitzera heltzen gara, estiramendu labur batzuk egin eta gero, beti ahazten zaizkigu. Ohitura hori hartzea ze ondo etorriko zitzaigun ateratzen garen bakoitzean.
IBILBIDEA:
Larraitz-Oria Iturri-Tximist bidea-Larrunarriko tontorra-Egurral-Zirigate-Oria iturri-Larraitz
ERREPORTAIA:
Ibilbidearen krokisa, berdez tximist-bidetik egindako igoera.
Larraitzetik, Txindokiko ertza
Lehen metroak
Atsedenalditxo bat, ertzaren bidea eta bide normala banatzen dituen langaren parean, gaur prisa gabe goaz eta.
Asier, igoera aztertzen, atzean Ausa Gaztelu duelarik.
Tximist bidean murgilduta egonik, argazki bat
Tximista bidetik ateratzean Egurraleko lepotik datorren bide normalarekin aurkitzen gara, jada elur dezente.
Goiko ertzean azken metroak
Txindokiko tontorrean, 1346 metro
Ahuntzetapiku Bala Taldeak beste tontor bat konkistatuta
Eta jeitsiera arin bat egin, parking-ean arropak aldatu eta salda bero bat eta pintxo bat hartzera joan giñan.
Abaltzisketa!!!!! Aupa Zaldunak!!
Berriro errepikatu beharko da!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina