2023(e)ko irailaren 29(a), ostirala

2023_02_19-Alto de las Corvas eta Pico la Miel (Lunada)

 Zapatu goiz bat aprobetxatuz Lunadara hurbiltzen naiz Iban-egaz Corvas-Miel arin bat egiteko, ta egunaren lehen argiekaz bi jeitsiera arin egiteko ta arin baten etxera bueltatzeko.

Elurra aterpetik aurktzen zen eta bigarren jeitsiera luze bat egiteko aukera eman zigun.

Denboraldi ederra 2022-2023koa Lunada inguruan.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1 (baldintzen arabera)
  • Desnibela: 600 metro aprox 
  • Luzera: 8km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera.
  • Ibilbidea: Refugio Castro Valnera-Estacion-Alto Corvas-Estacion-Pico Miel-Refugio Castro Valnera

  • Kotxetik kotxera 2-3 lrdu.


Argazki batzuk


Corvas.






Pico la Miel, atzean Castro Valnera eta bere tubo ederra.




2023(e)ko ekainaren 10(a), larunbata

2023_02_18-Lunada. Imunia y Tramasquera

Barikuan triplete bat sartu ta gero ingurutik, zapatuan arin baten arrasti partean bueltatzen naz Lunadara bertan zeuden baldintza onak aprobetxatuz. Denboraz justu nenbilenez, bi igoera arin Inmunia ta Tramasquera inguruan, arrastiz jotzen duen eguzkiak transformatutako maldetatik gozatzeko.


 FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.2-3.1/E1
  • Desnibela: 650 metro aprox 
  • Luzera: 6-7 km gutxi gora-behera.
  • Ibilbidea: Parking-Inmunia-Parking-Tramasquera-Parking 
  • Kotxetik kotxera 2.30 ordu.

Luismi-ren blogetik hartutako krokisa, bertan Inmuniako hiru jeitsiera aipagarrienak ikusten dira:



ERREPORTAIA:

Eskiatzaile batzuk, kotxe ingurura jeisten Inmuniako basoa atzean duelarik.


Basora igotzen, tenperatura ederra.



Inmunia inguruko aitzartea.


Inmunia ingurua eguzkia jotzen dion bitartean.



La MIel, Mota, Picon Fraile, Peña Lusa eta Tramasquera.


Peña Lusa gertuago.


Inmunia Tramasqueratik.


Selfie


Jeitsiera arina parkingerate, fokak jartzen eta Tramasquera igotzen naz arin baten.


Lunada, eskirako paradisu txikia etxetik ordu batera.



2023(e)ko apirilaren 22(a), larunbata

2023_02_17-Imunia, Peña Lusa eta Tramasquera (Lunada)

Otsaileko paketoia aprobetxatuz, bariku arrasti baten Espinosara hurbiltzen naiz arrastie aprobetxatu gurean, eguraldi oso ona ta tenperatura onak aprobetxatuz, elur kota batxu dagoela aprobetxatuz, Inmunia-Lusa inguruan hiru igoera arin egiteko aprobetxetan dot.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.2-3.1/E1
  • Desnibela: 1000 metro aprox 
  • Luzera: 9km gutxi gora-behera.
  • Ibilbidea: Parking-Inmunia-Parking- Peña Lusa-Parking-Tramasquera-Parking (hiru igoera, hiru jeitsiera totalean).
  • Kotxetik kotxera 3-4 ordu.


ARGAZKIAK

Inmuniara bidean, Tramasquerara doan basotik gora, ondoren eskumatara igotzeko.


Inmunia inguruan, arroka molean biratzen, hego mendebaldeko orientazioa aprobetxatuz arrastiz.


Atzerantza begiradatxo bat.


Pico de la Miel eta Castro Valnera ingurua.


Inmuniako tontorrera azken metroak.


Inmunia, 1520m.



Valle de la Soba ingurua


Jeitsierako lehen metroak, pala leunak ondoren pala oso zabal eta inklinatuagoetan sartzeko.



Berriz parkingean.


Peña Lusara bidean, malda asko igo behar da, Z asko egiten.



Lepotik, ezkerretara Peña Lusa-ko tontorra.


Peña Lusa, 1575m.


Igotako bidea, atzean, Tramasquera eta Inmunia.


Ilunabarra Castro Valnera gainean jartzen.


Berriz jeitsiera arin ta zuzen bat basotik parkingera, ondoren Tramasquerara igotzeko



Parkingean, egun ikaragarria Lunada inguruan.
 


2023(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

2023_02_04-Castro Valnera (el Tubo) eta Pico la Miel (Lunada)

Kuadrilla ederra batzen gara barikuan goiz erdian, Castro Valnera eta Miel arin bat egiteko, Ibilbide oso polita egin genuen, Lunada inguruko bide klasikoena, bertako bi mendi esan guratzuenetatik pasatuz, Miel eta Castro Valnera.

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1 (baldintzen arabera)
  • Desnibela: 1300 metro aprox 
  • Luzera: 15km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera.
  • Ibilbidea: Refugio Castro Valnera-Cabaña Susana-Bernacho-Subida Balmaesqui-Castro Valnera-Tubo-Bernacho-Pico Miel-Refugio Casto Valnera

  • Kotxetik kotxera 4-5 ordu.



Powered by Wikiloc LUISMI-ren ibilbidea, egun honetan Txanpi-k gidalez egin zigun, eskerrikasko.

ERREPORTAIA:

Cabaña Susanara bidean, Miel ingurua alde batera uzten.



Hemendik jeitsiera arin bat Bernachora, ondoren BALMAESQUI bariante ederra ta inklinatua hartzeko, eskerrak Txufi ta Txanpi bidea ondo ezagutzen zutela, zuhaitzetan markak aurkitu genituen bidea ondo jarraitzeko.


Castro Valnera ingurura heltzen.



Tontorrean Txufi arineketan alde egin behar izan zuen ta tontorrean Efren aurkitu genuen.


Tontorrean denbora bat egon da gero, Castro aurre-tontorrera hurbildu giñen, Tubotik jeisteko.


Lehen malda ikaragarria.


Tubo ingurua elurra apur bat gogorra zegoen.


Markel gertu eta aurrerago Ima ta Txanpi.


Tuboko goikaldea, eguzki ta gerizpe artean.


Bernachon berriz fokak jarri genituen ta Pico de La Miel ingurura igotzen hasi giñen, eguzkiak gogor jotzen zuen.


Pico la Miel ingurura heltzen, ezkerrean Castro Valnera.



Castro Valnera eta ber TUBO famatua, jeitsiera oso gomendagarria.


Pico de la Mielen, fokak kentzen jeitsiera arin bat egiteko aterperarte, garagardoa zain zegoela, plazer bat mutilak.