Mikelekin, Covid sasoain, goikaldeko zatia egin genuen, debekuak betez, pendiente geneukan behetik gora egitea, ta aurtengo udazkenean, Ogoñorantza gindoazela, pendiente genuen hau egitea erabaki genuen.
Errausketarik ez bide oso polita eta modernoa da ekipamendu aldetik
Hormaren ezker aldean zehar doa. Ogoñoko biderik luzeenetakoa da; pasarte zailak ondo aseguratuta daude, eta eremu errazagoetan aseguramenduak urrunago daude. Ez da bide oso konprometitua edo zaila ezta jarraitua ere, nahiz eta 6a mailako pasarteak benetan eskalatu beharrekoak diren. 6b+ zeharkaldia laburra baina bortitza da: 5 metro inguru besterik ez, oso ondo babestuta
Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmuturra da, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu ipar kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia bat aurkitzea. Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.
- Zailtasuna: 6b+ / 200m
- Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
- Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
- Materiala: 14 expres.
ARGAZKIAK
Lagako hondatza.
2. luzea, 6b+: Ezkerrerako zeharkaldia erregletekin. Luze bikaina baina oso laburra. Bilera oso erosoa.
3. luzea, V+: Luze erraza da, hormako erlaitz nagusira irteteko helburua duena, «Las Gaviotas» bidearekin bilera partekatuz (hiru kimikoz osatutako R). Diedro oso nabarmen baten bila irteten da; jarraian, beti eskuinerantz joera mantenduz eskalatzen da. Aseguruak urrundu egiten dira eta harkaitzaren kalitatea pixka bat okertzen da.
Guk bigarren ta hirugarren luzeak tirada bakar batean egin genituen.
Holan bai!!!











