2019(e)ko apirilaren 19(a), ostirala

2018_07_12-Eguzkiarre. La de todos (6b+/150m)

SARRERA:

Lanetik korrika atera ta Mikelegaz Atxartera hurbiltzen gara La de Todos bide klasiko eta polita egitera. Hormako bide ezagunetarikoa, oso ondo ekipatuta dagoena ta lau luzetan ebazten dena.

Lau luze ditu kalitate oso oneko arrokarekin eta oso ondo ekipatuta dagoena.

Hala ere, friend txikiren bat beti ondo etor daiteke Atxarteko txapen arteko distantziak errazteko.

Eguraldi oso ona, apur bat haizea baina eguzkiarekin, arrasti ona pasatzeko modu oso ona, gero eskalatzeko gogo gehiagorekin geldituz gero, Eguzkiarren kirol eskalada egiteko aukera ere badago, bertako Filibusteros, Fisura Blanca, La de Todos, hauek luzeetako bideak, edo Julai de plastilina etab kirol eskaladako luzeak.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6b+/6c edo V/A0 ematen diote batzuk, beste batzuk 6a gradua ematen diote.
  • Bidea zabalduta: J.M Régil eta M. Martínez  1960 urtean beste askorekin batera, hortik bere izena "la de todos-denena".
  • Nola heldu bidearen basera: Atxarteko kanteretako instalazioak dauden parking-ean aparkatu eta eskilarak igoz, harrobirantza jarraituz, ezkerretik igotzen den bidezka jarraitu hito batzuk jarraituz, puntu batean langa eta hesi bat dago, ezkerretik dijoan bidezka bat jarraituz Eguzkiarreko hormaren basera heltzen gara.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta edo bi kimikoen gainean , rapelatu ahal izateko.
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke.. 70 metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Goiko bilgunetik trabesia erraz bat egin ta eskumatara dagoen instalaziotik zorura (25 metrotako rapela), trabesia pare bat boltekin babestuta dago.

Resultado de imagen de atxarte la de todos

Txastimendiak orrialdetik hartutako krokisa.


Labargorriko horma

L1 (6a/40m): Diagonalean hasten gara, beta oso karakteristiko baten bila, zuzenean igotzen dena, plakak bandeja eta laja ugarirekin, goikaldean diedrotxo bat deko sabai baten azpira heltzeko. Polita eta fisikoa/atletikoa.

L2 (V/30m): Irteera plakatxoan ondoren kallejoi entubatu batean sartzeko, pare bat zuhaitz dituena, ondoren tronotxo batera heltzeko luze zailaren azpian.



Astxiki eta Alluitzeko espoloiak arrastiko azken argiekaz.



L3 (6b+ edo V/A0_30m): Irteera nahiko potentea, arroka txulo laranja, nahiko deportiberoa eta oso ondo txapatuta, ondoren beste trono aereo batera heltzeko.

L4 (6a/35m): Hasiera tximina nahiko pulitu batean hasten da, apur bat desplomatua eta oso labainkorra, behin igarota, espoloia aldatzen dugu ta tartekako pausuak egiten goikaldean dauden zuhaitzetara heltzen gara, bertan bilgunea.

Hemendik trabesia erraz bat, boltekin txapatuta bilgunera heltzeko, hemendik zorura (25m inguru)

Kotxera azken argiekaz heltzen gara.


Haraneko klasiko polit bat eginda, oso ona, nahiko pulituta egon arren goiko luzeak giro oso ona daukate eta patio asko hartzen dute, arrokaren kalitatea eta oso ondo txapatuta dago, gomendagarria!

iruzkinik ez: