2018(e)ko irailaren 11(a), asteartea

201_09_01-Midi d´ Ossau. Jolly. (275m/6a+).

SARRERA:

Midi d´Ossau mendia ezaguna geneukan eta bertatik egon garen bakoitzean, bere hormatzarren handitasunarekin liluratuta gelditu giñan, egon giñen azken egunetik bi urte ia pasata ziren, ta gogoak genituen  “Jean Pierre” handiarekin kontaktua berriz izateko.

“Jolly” bidea izan zen aukeratu genuena asteburu honetarako, eskalada labur bat, 7-8 luzeetan banandua eta beste bide batzuetan enbarkatzeko zaila bait ta, gaineara lagun batzuek gomendatu ziguten, goizetik esnatu ta lasai lasai egin genuen aproximazioa, eguraldi ezin hobea, egunaz eta arrokaz gozatzea besteriz ez zitzaigun falta.



FITXA TEKNIKOA:

·         Zailtasuna: 275m/6a+ (6a oblig.)
·         Lehen igoera: Marc y Jean Arnautou, Marcel Jolly eta Paul Limargues 1964an.
·         Denbora: 1.5 ordu hurbilketa; 5 ordu eskalada;1h rapelatzea eta 1.5ordu kotxera.
·         Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·         Nola heldu: Aneouko parkingetik Pombira heldu eta bertatik “Le grande Raillie” jarraituz, Pombiko horma azpitik doazen bideak jarraituz, “Sudeste Clasica”-ko hasieratik hasten da. Ondoren diedro enkajonatua jarraituz.
·         Bibliografia: La Valle d´Osssau (Xavier Buxo eta Luis Alfonso) Gida oso gomendagarria.


Txastimendiak blogeko topoa.


ERREPORTAIA:

Aneuko parkingetik ateratzen gara lasai-lasai eta ordu bat beranduago Pombieko aterpera heltzen gaude, egun polita dator aurretik.


Lehen bil luzeak Sudeste klasikaren berdinak dira, IV/IV+ graduan inguru ibiliko dira, gora beherak dituena, gorantza, ondoren aldapatxo bat jeitsi etab, lehen bilgunea friendekin egitea gomendatzen da errepisa eroso batean.



Hirugarren luzea eta laugarrena, bloke artean nabegazio ona eskatzen dutenak dira, inguru indefinitu batetik,pitoiren bat noiz behinka topatzen dugularik, errepisa on baterarte heldu arte, hementxe bilgunea egin, 3 pitoi, ta hemendik aurrera, diedro enkajonatutik gora igoko gara, tximenea ez da, diedro oso markatua, laja ta espata askorekin.


Ondoren, hiru luze oso txulo datoz, gestualak eta atletikoak, fisura asko dituenak, arrakalak handiak eta txikiak, pitoi dezente daude baia tarte zailenean bakarrik bi aurkitu genituen, eta reseñan agertzen zen alien enpotratua, ez zuen Mikel hegaldia eutsi ta berarekin bat hegaz atara zan, golpe itzela hartu zuen, izan ere repisara jauzi zen, baina burugogorra izatez denez, altxa ta arazo gabe eskalatu zuen.



Afizioa egiten duten off-width famatuak, baina besteentzako, guri ez digute oraindik afizio handirik sortzen, jajaja.


Ondoren beste luze bat III+/IV ingurukoa rapel lerroa topatzeko, lau rapeletan ongi egiten da, guk 5 egin genituen, Superplombseko rapeletatik.



Zorutik, Mikel azken rapela bukatzen.


Pozik behin zorua ikutzean, Midian eskalada ez baita azken luzean bukatzen, zorura heltzean baizik.
Mikel eta neu pozik, trabatuta zegoen Alien horiarekin.


Azken argiak Piriniotan.


Ondo hidratatzen Sallent de Gallego herriko parkingean.


Hurrengo egunean, lasai esnatu, ondo gosaldu, lasai estiratu ta aurreko eguneko golpearen efektuak agertzen ziren heinean etxera bueltatzeko bidea hartu genuen.


Midiak ez du inoiz zapore txarra uzten, dena eman beharreko luzeak, inoiz baino gehiago arrastratu ta apretatu beharrekoa eta ikaragarrizko irribarrea aurpegian.

Bueltatzeko gogoakaz jadanik!
Hurregoarte.

iruzkinik ez: