2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

2018_02_10-L'Argentière-la-Bessée Hielodromoa

SARRERA:

Fresnieresetik berriro alde egin behar eta gero, bigarren aldia, ta bigarren aldia bertan eskalatu ahal ezinik, oraingoan ez zeuden baldintza onak ta lehen luzea mixtoan zegoen, handik Fournelera joan giñan zortea bilatu nahian Hirosima sektorera baia jadanik dena eroria zegoen.

Eguna erdi galduta genuela, aurreko batean L'Argentière-la-Bessée-ko herrizkan dagoen hielodromora hurbildu giñan, Fourneletik jeistean bertatik pasatzen da, ta formatuta zegoela ikusita, bertan eskalatzen gelditu giñan.

Goikaldetik mangeratxo pare bat dituen kaskadatxoa, ta hotzagaitik izozten dena, ez zegoen baldintza onenetan ta azpiko sarea ikusten zan arren, goian top ropean emateko duen instalazioa montatu ta nekatu arte gora ta behera ibili giñan.

Aproximaziorik ez duen kaskada, kotxea uzteko parkinga beheko larrean ta leku polita.
Gradua 3-5 inguruan ibiliko da, baldintzen arabera.


ERREPORTAIA:

Kaskadetatik ikusten den panorama ona.





Selfie




Abalakov pare batetik zintlikatuta.


Kaskadatxoa kotxearen parkingetik.


iruzkinik ez: