2017(e)ko ekaina 19, astelehena

2017_06_02-Aiako harriak (Aritxulegi) Goitik beheraino (5b/200m)

Berez “Behetik goraino” ez da bide bat, bide desberdinen konbinazioz lortzen den ibilbidea baizik. “Eskalatzencas” blogean Aritxulegiko plaka berrietan ekipatu dituzten sektore berrien konbinaketa da, orientazio ona duenez eta egunak asko luzatu duenez, orain dela pare bat aste Victor eta Ibanekin bertara hurbildu giñan, 6.30ak aldera Aritxulegin utzi genuen kotxea eta kirol eskaladako sokagaz luzeak enpalmatuz gero arin baten egin genuen, ondoren kañatxo bat edatera joateko berriz Aritxulegiko aterpera.

Arroka eta ekipamendua luxuzkoak. Eguraldiak lagundu ezkero, kontrastez beteriko paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu. Kantauri itxasotik Pirinioetako mendizerrako gailurrak ikusteko aukeragaz gozatuko dugu. Gustora eskalatzeko eta asko apretatu gabe arrastia pasa arren tokia guztiz gomendagarria da.

FITXA TEKNIKOA: 
Iristeko: Oiartzun herrira joan eta Lesakara daraman GI-3420 errepidea hartuta. Aritxulegiko aterpearen aparkalekuraino.
Hurbiltzeko: Lerro elektrikoaren bigarren dorreraino bidetik igo oinez. Hesia zeharkatu eta bidezidorretik lehenengo plakaraino jaitsi. (10-15min)
Materiala: 12 zinta + bilgunerako materiala. 
Arroka: Granito zaharra.
Orientazio: Hegoaldea.
Nork ekipatua: Cesar Atorrasagasti eta Juanillo Regatos, 2016 urtean  Iñaki, Victor, Alberto eta  Anderren laguntzarekin.

(Iturria: Escalatzencas bloga)

LUZEAK: 

L1-L2+L3: Arroka trinkoz osatutako plaka motz bat, bilgunea txapatu eta segiz sabai bat duen hormatxoa, hemen hurrengo luzearekin enpalmatuz eskuineko ertzetik igotzen da plaka polit batzuetatik bilgunera iritsi arte, apur bat deserosoa, eskumatara erosoagoa den beste bat dago.


Hemen zapatilak arin baten jarri eta hurrengo sektorera oinez, langa bat pasaz.

L4+L5: Plaka bertikal bat eta ondoren  Eskuinera gorantz egiten duen zeharkaldia egin behar da. Erresalte bat gainditu eta gero espoloi motz bat euste leku pilo bat dituena bilgunera heltzeko.


L6_ Lehenengo erdian, plaka bertikala. Gero etzan egiten da. Hobe da bloke handi batean dagoen jaisteko bilgunea pasa eta 5 metro aurrerago, erlaitz belartsu handi batean dagoen 2 kimikoz osatutako bilgunea erabiltzea.


L7+L8_ Lehenengo erdian euste leku onak dituen plaka zimurtsua. Ondoren horma bertikal motz bat eta erraza.Eskuin aldera igo behar den plaka. Bilgunea aurkitzeko laugarren aseguruan norabidez aldatu eta ezker aldera egin behar da, zigzageo asko, kontuz ibili behar da sokak ondo ateraz hormatik, bestela marruskadura asko.

L9_Diedrotik hasi eta lehenengo asegurua txapatu ondoren plakara irten. Plakak badu pasagune finen bat.

Jaitsiera: Oinez Erroilbideko bidetik. (20 minutu)
Argitaratu iruzkina