2019(e)ko apirilaren 20(a), larunbata

2019_04_13.Egino. Elmer (V/220m)


SARRERA

Asteburua etxetik pasatzea toketan zan ya, hainbeste asteburu kanpora ateratzen ibili ta gero, zapatuan Madarigaz gelditu nintzan bientzako erdibidean gelditan dan bide erraz hau eskalatzeko ta ondoren bazkaltzera joatea ta munduaz berba egiteko ajaja.

Bidea, Eginon aurki ahal diren guztien antzekoa, nahiko begetazioa izan arren lehen luzeak ondorengo hiru luzeak gustatu zitzaizkidan, goikaldean kanpa handia pasa ta beste luze bat goikaldera ateratzeko, erosoa eta arina.

FITXA TEKNIKOA

Materiala: 12 zinta + bilgunetarako materiala.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hegoa
Garaia: Urte osoa (arrokari lehortzeko denbora ematen baldin badiogu).
Ekipatzailea: Antxon Gorrotxategi eta konpañia.



L1 (45m, 4c). Lurrez jantzitako kanala. Ondoren hormatxo bat. Gero plaka etzanagoetatik jarraitzen du luzeak bilguneraino. Hasierako kanalaren amaieran eskuineko parabol lerroa jarraitu behar da. Ezkerrean ikusten direnak beste bide batenak dira. 
L2 (40m, 5b). Bilgunetik irten eta lehenengo asegurura iristeko plaka oso etzan batetatik (zati erraza) 15 metro inguru igo. Plaka bertikal bat hasieran nahiko zimurtsua, ur-tantekin osatutakoa. Jarraian beste plaka bat aurrekoa baino bertikalagoa. Ongi babestutako pasabide fin bat bilgunera iritsi baino lehen. 
L3 (40m, 5a). Arroka delikatua lehenengo 4 metrotan, lehengo aseguru punturaino iritsi arte. Ondoren luzeko pasagune gogorrena duen hormatxo bat. Euste-leku ugariak dituen plaka bertikal batetik jarraitzen du. Bederatzi eta hamargarren aseguruen arteko distantzia apur bat luzea. Zatia erraza da, baina ongi etor lezake friend ertain edo zinta bat. 
L4 (30m, 4c). Bilgunetik irten eta oinez 15 metro inguru egin hurrengo plakaren oinarrira iristeko. Hormaren azpian bilgune berri bat egin daiteke (zuhaitz bat dago zinta batekin). Luzea plaka etzan batzuekin hasten da. Gero horma bertikal bat, baina euste-leku ugariekin. Lehenengo asegurua 5 metro ingurura, baina zatia arroka-zubi edo friend batekin babesteko aukera dago. 

Bilgunetik eskuin aldera 80-100 metro oinez egin bi enbor dituen haritz batetaraino. Bere oinarritik bi parabolt lerro ikusten dira. Gurea eskuinekoa da. 

L5 (60m, 4c). Goiko aldean semiekipatuta dagoen luzea. Lehenengo asegurua urruti, baina zatia erraz babes daiteke arroka-zubi edo friend batekin. Euste-leku oneko plaka bertikal batetik jarraitzen du luzeak. Seigarren eta zazpigarren aseguruen artean ekipatu gabeko 15-20 metro daude, baina friend-ekin, fisureroekin edo arroka-zubiren batekin babesteko nahiko aukerak daude.



2019(e)ko apirilaren 19(a), ostirala

2018_07_12-Labargorri. La de todos (6b+/150m)

SARRERA:

Lanetik korrika atera ta Mikelegaz Atxartera hurbiltzen gara La de Todos bide klasiko eta polita egitera. Hormako bide ezagunetarikoa, oso ondo ekipatuta dagoena ta lau luzetan ebazten dena.

Lau luze ditu kalitate oso oneko arrokarekin eta oso ondo ekipatuta dagoena.

Hala ere, friend txikiren bat beti ondo etor daiteke Atxarteko txapen arteko distantziak errazteko.

Eguraldi oso ona, apur bat haizea baina eguzkiarekin, arrasti ona pasatzeko modu oso ona, gero eskalatzeko gogo gehiagorekin geldituz gero, Eguzkiarren kirol eskalada egiteko aukera ere badago, bertako Filibusteros, Fisura Blanca, La de Todos, hauek luzeetako bideak, edo Julai de plastilina etab kirol eskaladako luzeak.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6b+ edo V/A0 ematen diote batzuk, beste batzuk 6a gradua ematen diote.
  • Bidea zabalduta: "Maria"  J.M Régil eta M. Martínez  1960 urtean beste askorekin batera, hortik bere izena "la de todos-denena".
  • Nola heldu bidearen basera: Atxarteko kanteretako instalazioak dauden parking-ean aparkatu eta eskilarak igoz, harrobirantza jarraituz, ezkerretik igotzen den bidezka jarraitu hito batzuk jarraituz, puntu batean langa eta hesi bat dago, ezkerretik dijoan bidezka bat jarraituz Eguzkiarreko hormaren basera heltzen gara.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta edo bi kimikoen gainean , rapelatu ahal izateko.
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke.. 70 metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Goiko bilgunetik trabesia erraz bat egin ta eskumatara dagoen instalaziotik zorura (25 metrotako rapela), trabesia pare bat boltekin babestuta dago.

Resultado de imagen de atxarte la de todos

Txastimendiak orrialdetik hartutako krokisa.


Labargorriko horma

L1 (6a/40m): Diagonalean hasten gara, beta oso karakteristiko baten bila, zuzenean igotzen dena, plakak bandeja eta laja ugarirekin, goikaldean diedrotxo bat deko sabai baten azpira heltzeko. Polita eta fisikoa/atletikoa.

L2 (V/30m): Irteera plakatxoan ondoren kallejoi entubatu batean sartzeko, pare bat zuhaitz dituena, ondoren tronotxo batera heltzeko luze zailaren azpian.



Astxiki eta Alluitzeko espoloiak arrastiko azken argiekaz.



L3 (6b+ edo V/A0_30m): Irteera nahiko potentea, arroka txulo laranja, nahiko deportiberoa eta oso ondo txapatuta, ondoren beste trono aereo batera heltzeko.

L4 (6a/35m): Hasiera tximina nahiko pulitu batean hasten da, apur bat desplomatua eta oso labainkorra, behin igarota, espoloia aldatzen dugu ta tartekako pausuak egiten goikaldean dauden zuhaitzetara heltzen gara, bertan bilgunea.

Hemendik trabesia erraz bat, boltekin txapatuta bilgunera heltzeko, hemendik zorura (25m inguru)

Kotxera azken argiekaz heltzen gara.


Haraneko klasiko polit bat eginda, oso ona, nahiko pulituta egon arren goiko luzeak giro oso ona daukate eta patio asko hartzen dute, arrokaren kalitatea eta oso ondo txapatuta dago, gomendagarria!

2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

2019_01-Ecrins, egun batzuk zero azpitik (urtero lez)

SARRERA

Azken urteetan bezala, ohitura ona hartu dugu ta urtarrila-otsaila partean Ecrinsetan dauden izotz baldintza onak aprobetxetako bidaitxua egiteko momentua heldu zan, ezin izan giñen nahi genuena bezain beste egon, arinago bueltatu behar izan behar genuen, hala ere egon giñen egunetan primeran pasa genuen.

VALLE DU CHAMBRAN: SEGURAT DU FORAN (III/3+/270m)

Bariku gauean ateratzen gara eta gaba guztia errepidean pasa ondoren, Pelvouxeko herrixkako kafetegi batean kafe bero bat hartzen dugu bizkotxo batekin, tea egiteko ura berotzen digute eta Chambran-era igotzen den errepidea igotzen dugu kotxearekin ahal dugun lekuraino.

Valle du Chambran leku oso lasaia eta basatia da, bakartia, bertan beste kordada bakar bat ikusi genuen zapatua zela kontuan izanda eta jakinda baldintzetan zegoela (Ice-fall), holako bailaretan Ceillac eta holako lekuetan ematen den masifikaziotik ihesi joan giñan eta oso egun polita pasa genuen.

Kaskada erraza izan arren, oso polita da eta tarte bertikalak baditu, etzundutako txanpa batzuekin.

Bailarara sarrera oso ederra da lekua.


Kaskadako tarte ederrena, gerizpetan dago, horrek bere ekialdeko orientazioan eskalatzea ahalbideratzen du, eguzkiak jo arren.





Pelvouxera jeisten, urtarrileko argiak oso arin joaten dira.


Gite txikitxo bat hartu genuen Saint-Martin-de-Queyrières-en, oso gustora egon giñan eta merke, lekua nahiko ondo kokatuta dago, bai Queyras-Ceillac ingurura joateko, bai Fournel-Fresnieeres-Argenterois ingurua oso gertu dauka, bai Pelvoux-Ailefroide, ta La Grave edo Briancon nahiko gertu dekoz.

VALLON DU FOURNEL: FOLIE (II/4/120m)

Hurrengo egunean, Fourneleko goiko parkingera doan pista zabalik zegoela aprobetxatuz, bertara hurbildu giñan, aurreko bisitetan, beti zegoen elurraz topera ta Hirosima sektorean saiatu ta gero beti beste leku batera mugitzera behartzen zigun, oraingoan baldintzak ezin hobeak ziren, eta parking-a kotxez gorarte zegoen.

Bailarara sartzean, beldurra bakarrik ematen du begiratzea Cholosse de Rhodes (V/4+700m; ), Nain de Ravines (IV/4/400m) (hurrengorako fitxatuta gelditu zen), Double Scoth, Martini, Dry Martini, Resurgence, Doby Dobe famatuak eta abar.



Sector Bisonoursera joan giñan, hegoaldeko orientazioko sektoreak baldintza hobeagoak baizituzten.


Palace des glaces


Mikel luzea errekuperatzen


Vallon du Fournel


Bidea rapelatzen jeisten da, sokak batzen.


VALLON DU FOURNEL: INZOGOOD (II/3/60m)

Folie ondoko kaskada erraza ta laburra, baia oso ederra, jarraian sartu giñan elurra eta eguraldi txarra sartzen zitzaigun bitartean.


Bidea bi luzetan egitea gomendagarria da, eta rapel bakar batean jeisten da.


Kotxera bueltan.


HAUT QUERAYS: FILLES DE LA MONTA 
(II/4 edo 4+/300m)

Astelhenean elur pakete ona bota zuen, eta Fresnieres eta Vallon du Founelen eskalatzeaz ahaztu giñan, La Gravera joateko errepidea nahiko txarto zegoela jakinda, garbitzen ari zirela, haranetik behera joan giñan, oingoan ezezaguna zen inguru berri batera, Haut Queraysera.

IceFall-en baldintza oso onetan zegoela ikusita hara hurbildu giñen, aproximazio laburra ta tarte bertikalak dituen izotz kaskada polita, hala ere, bertikaltasun puntu hori falta zaio luze batzuen artean dauden kanpekin apurtzen bait da,  Ceillac-eko Les formes du chaos-en antza hartu nion.



Jeitsiera nahiko luzea iten da, eta gabaz heldu giñan kotxera.


LA GRAVE. LE COLERE DU CIEL (II/3+/300m)

Gure lehen izotz bidaian, bertako errezenak eta klasikoenak egiten hasi giñan, eta haien artean Le colere du Ciel egin gabeko zerrendan gelditu zitzaigun, kilometroengatik eta elur jausi arriskua zela eta, urteak pasa ahala bertan behera gelditzen zen, oraingoan baldintza onetan zegoela komentatu ziguten ta bertara hurbildu giñan, egunaz gozatzera. 

Kaskada oso polita, nahiko tapatuta aurkitu genuen arren.lehen luzeetan arropa dezente busti zitzaigun, eskunarruak gehien bat ta bigarren eskunarru parea goikaldeko resaltetan guztiz busti zitzaizkugun, ur dezente jeisten bait zen, nahiko hotz pasa genuen aurreko egunekin konparatuta, Ecrinsetako derrigorrezko izotz kaskada, bere erraztasuna, bilgune ekipatuak/semiekipatuak eta aproximazioa, bere edertasunarekin batera klasiko batean bihurtzen dute. 

La Grave leku ikaragarria da, oso ederra, hala ere astean zehar joatea gomendagarria da ze asteburuetan topetara egoten da, kaskada oso polta da, bertikala ta mantenitua, oso gomendagarria.

Col du Lautaret pasatzen lehen argiekaz, La Meijeko hormetan egunsentiegaz.



Goiko luzeak politenak dira



Les Freauxeko herrixka




GOZADA BAT, egunerokotasunetik ihes egiteko egun ikaragarri batzuk, milesker laguntxu ;)

2019(e)ko otsailaren 27(a), asteazkena

2018_10-Iceland

Urria hasieran bi astetako bidaitxu bet egin genuen Islandiara beste bi lagunekaz, eguraldi oso ona euki genuen eta irla guztiari bira emateko aukera izan genuen, erlojuen norabiden kontrako bidea jarraituz, irla, parajeak eta bertako jendea ikaragarri gustatu zitzaigun, leku basatia eta naturarekin bat egiteko aukera ematen diguna.

Kaskadak, basoak, fiordoak, aurora borealak, animaliak, kostaldea, mendia, glazaiarrak, herrizkakak, hiriak, termak, hotza, haizea, beroa eta elurra, bi aste ikaragarri bi lagun berezirekin, honako kasuetan pasetan dan bezala, denbora oso arin pasa zan ta enterau orduko aeroportura bueltatzen ari giñan 2000km egin ondoren eta irribarre polit bategaz aurpegian.

Argazki batzuk uzten dizkizuet ideia bat egin ahal izateko.

Lehen argiek Reykavikeko portuan, bertan dacia duster bat alokatu genuen buelta eman ahal izateko irlari.


Gullfoss-eko kaskada, zero azpitiko tenperaturak eta haize asko inguru honetan.
Thingvellir, Geysir y Gullfoss





Gullfoss



Hjálparfoss


Haifoss, kaskada hau ikaragarri altua da eta lekua oso basatia, bertara bidaiatu ezkero galdu ezin denetako bat dela esango nuke.


Seljalandsfoss

Skógafoss-eko kaskada, bi tarte ditu eta eskumaldetik goikaldeko larretara igotzen da, egun honetan blai-blai bukatu genuen.


Vyk ingurua, bere Black Beach (hondartza beltz ikaragarriak, frantziako landak bezala baia hare beltzarekin)




Black beach, oinatsak harearen gainean.


Vyk-eko eliza


Sólheimasandur (guda hotzekoa da)


Fjaðrárgljúfur-eko larreak


Fjaðrárgljúfur-eko bailara eta errekatxoa



Tjaldsvæðið Kleifar


Hegaz =)


Skaftafell eta Hvannadalshnjúkur inguru glaziarra, ederra benetan.



Skaftafell eta Jokurlasson ere beste bisita bat merezi dute.



Seyðisfjörður, herri oso polita fiordoekin.


Mytvaneko mendi ingurua


Husavik-eko portua, baleak ikusteko leku oso gomendagarria.

Hemendik Akureyira joan giñan bertan zegoen lagun bategaz arrastia pasatzera ta bertan gaba pasatzeko, Islandiako bigarren hiri handiena (20000 biztanle), txikia baia oso inguru politan dago.


Keldur ingurua


Laugarbakkira bidean, crater polit bat daukagu errepidetik oso gertu, oso ondo zaindua eta polita.



Laugarbakki eta bere kostalde ingurua


Afaltzen  Snaefellsnes-eko herri batean.


 Snæfellsjökull, Snaefellsnes-eko peninsula eta bere faroa ikusi genuen.


La Hallgrímskirkja (Reykavikeko katedrala, torrera igotzea merezi du, hiri guztia ikusten bait da bertatik)



Reykavikeko kaleak



Bartzelonako aeroportuan K.O. Bilbora joateko hegaldia itxaroten.


Gutxi gora behera egindako bira, behekaldetik hasi giñan erlojuaren orratzaren kontrakoan.


National geographykeko linka islandiako argazki ederrenekin, ikusi ahal izateko bere edertasuna: