2022(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

2022_10_22-Ogoño. Josu Gartzia (6c/175m) y Egunkari libre (7a) irteera

 Zapatuan Ima ta Mikelegaz hurbiltan naz Ogoñora, egun oso ona atara jakun, jendez gainezka egon arren Ogoño, egun polita atera zitzaigun, haizea bare zegoen eta tenperatura ona izan genuen, Ogoñoko egun ikaragarri batekin disfrutatzeko.

Bidea ikaragarri gustau jatan, arrokaren kalitate oso ona eta luze oso estetikoak dituena, luze bakar bat ez da txarra ta hirugarren luzearen irteera, 6C graduko sabaitxoa ta ondoren datorren diedroa asko gustau jatazan, brotxea jartzeko, Mikel Egunkari libreko azken luzetik zuzen egin zuen, tirada ikaragarria, zorte bat holako jendeagaz egotea ta luze eder hauetatik gora igotzera animatzea.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6C/175m (egunkari libreko azken luzea 7a)
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, ezkerretik jeisten den bidexka hartzen, korda fijotik jeitsiz, Gaviotas bidearen hasierararte, bertatik 60 metrotako rapel batean basera heltzeko edo 30mX2 eginez.
  • Ekipamendua: Paraboltekin ekipatua
  • Materiala: 12 expres.

ERREPORTAIA:

L1 /6a/30m) hiru lerro ateratzen dira, zuzen dijoana da, tarte batzuk begetazioagaz ta bilgunea zintzillik dekona.
L2 (6b/30m)  aurrekoa baino bertikalagoa eta arrakal batetik gora dijoana erdiguneko terrazara heltzeko, bilgunea aurrez aurreko bi kimikoetan edo rapel bilgunean.





Erdiguneko bilgunean.


L3 (6c/40m) Kaiokume eta Amodio Konfidentziala artetik dijoan sabai diedrotik gora doa, kantu asko ematen duen luzea lehenengo bost txapetan, ondoren bigarren sekzio tekniko eta finagoa den inguru batetik igotzen doana, X estiloan eskalatzera eskatzen diguna ondoren inguru erraz batetik Kaiokumeko L1-eko zuhaitzean bilgunea egiteko.



Mikel, hankak mugitzen ta desplometik gora.

L4 (6a+/35m) Kaiokume bidea ezkerretara doa, gu eskumatik doan diedrotxoa hartzen dugu, mugimendu eder batzuetan pitzadurak eta inguru plakadun bat ebatziz goikaldeko terrazara heltzeko.

L5 (7a/40m) Bilgunetik zuzen dijoazen boltak jarraituz, Jai Egin/Independentzia ingurua eskumatik dijoa, Egunkari librea goikaldeko desplometik dijoa, lehen zati erraz batean (6a+/b) graduaren bueltan egongo dala, ondoren hanketako mugimendu fin batzuetan (6-7 bolta) pintza, txorrera eta monodedo bloke oso fin bat ebaztea eskatuko diguna ondoren desplometik jarraituz baia kantu askorekin inguru errazetik bilgunera, Largazo!!!!! oso gomendagarrie!!!


Mikel, blokea eta luzea bistan ebazten, mugimendu ikaragarriak sekzio horietan.


Ima eta Mikelegaz tontorrean, milesker bikote, plazer bat.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina