2022(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

2022_10_22-Ogoño. Kitolis (60m/6b)

 Zapatuan Ima ta Mikelegaz hurbiltan naz Ogoñora, egun oso ona atara jakun, jendez gainezka egon arren Ogoño, Josu Gartziako rapela egin genuen tirada batean soka bikoitzak aprobetzatuz, ta jende guztia Josutik gora zijoanez, Imanolek komentatu zigun lehen bolta txapatu ostean eskumatik Kitolis bidea dijoala, 6b-ko bi tirada oso politetan erdialdeko terrazara heltzeko.

Bidea pilo bat gustau jatan, arrokaren kalitate oso ona zela iruditu jatan ta nahiko "berri" egoala, lehen tirada ikaragarri ona da, bigarrena irteera oso polita dauka, ondoren azken tartea begetazio apur batetik terrazara heltzeko.

Oso gomendagarria ta ez hain ezaguna, animatu probatzera.


FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6B /60m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, ezkerretik jeisten den bidexka hartzen, korda fijotik jeitsiz, Gaviotas bidearen hasierararte, bertatik 60 metrotako rapel batean basera heltzeko edo 30mX2 eginez.
  • Ekipamendua: Paraboltekin ekipatua
  • Materiala: 12 expres.

Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira" Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN

ERREPORTAIA:

Korda fijotik jeisten gara.



L1 (30m/6b), irteera Josu Gartziaren lehen bolta txapatuz, ondoren trabesia eskumatara egiten dugu tarte bertikal batean sartzeko, pausu oso politak, sabai baten azpira heldu arte ondoren hau eskumatara doan trabesia oso polit batekin ebatziz, luze oso-oso ona, arrokaren kalitatea oso ona, ta nabaritzen da beste bide batzuk baino gutxiago egiten dela, ta oso itsasgarritasun ona daukala.



L2 (25m/6b), bilgunetik ezkerretara doa, sabai bat ebatziz, pare bat arrakal eta pitzadura lerroak jarraituz, azken zatia apur bat begetazioagaz Josu Gartziako terrazara heltzeko, oso luze ona baita.



Kitolis, a zelako bide ona!!! besteak baino ezezagunagoa baia kalitate handikoa. Joyita!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina