2022(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

2022_10_25-Ogoño. Mailua + Izaro Irla

Astearte arrasti baten euri apur bet egon arren Ogoñora hurbiltzen gara, ea zorte apur batekin zerbait egiteko aukera genuen.

Hasteko Mailua bidearekin hasi giñen, hiru luzeetan tontorrera heltzeko, behin goian egonda, beste kordada bat soka finko bat bota zuen Mailuatik rapelatzeko, ta aprobetzatuz ta euria tarteka bakarrik zenez, Izaro Irla bide arina egin genuen.

Totalean 6 luze eder, arrasti arraro bat aprobetzetako.

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.


FITXA TEKNIKOA
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
  • Materiala: 14 expres. Friend-en bat ondo etorri daiteke.

todoescalada.net

MAILUA (90m/6A)


L1 (25m/6a) lehen luze bat, nahiko itsusitsoa ta apur bat pulitua eta zikina, lehen bi txapetan, ondoren inguru errezetik bilgunera heltzeko.

L2 (40m/V) luze ikaragarria, pitzadura, arrakal, diedro, babaresa, dana helduleku handiekin ta hanka eta reposo ugarirekin, noiz behinka txapen artean distantziamendu apur bat dago baia oso ondo eskalatu daiteke, helduleku asko ematen baititu.






L3 (25m/V) trabesia erreza eta polita eskumatara, ondoren pare bat sabaitxo erraz eskumatik pasatzeko bilgunera heltzeko, luze polita baita.


IZARO IRLA (100m/6a)

Soka finkotik rapelatzen, 60 metrotan zoruan.


L1 (IV/25m), luze oso itsusia, pare bat paraboltez babestuta, trantsiziozko luzea.

L2 (V+/6a-45m) Luze oso polita, babaresa, diedrotxo batetik, bilgunea zuhaitz batean egiteko.




L3 (V+/40m) bilgunetik trabesian eskumatara, diedro sabaitxo bat igarotzeko, regleta ta ezpata askogaz, oso polita goiko bilgunera heltzeko.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina