2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea

2020_08_03-Galayos. Punta Maria Luisa. Rivas Acuña (160m/V)

Azken eguna, bueltako eguna, baia joan baino lehen goizetik esnatu giñen ta bertako azken klasikora sartu giñen, Rivas-Acuña bidea Punta Maria Luisara, bide ederra, hormaren erraztasunak modu ikaragarrian igarotzen dituenak. Oso arroka ona ta eskalada bertikala eta gozagarria.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 160m/V 
  • Denbora: 5 min hurbilketa kanal handitik Maria Luisa ta Aguja negra arteko bidetik.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Jeitsiera: Tontorretik bi rapeletan mendebalderantza

Hokus Pokus blogetik hartutako topoa, primeran etorri zitzaigun.



ERREPORTAIA:

Aguja Negra eta bere mendebaldeko hormatik doan Oeste Klasikoa, goizeko lehen argiekaz.


L1 (IV/50m) tirada oso ederra, pare bat bonbito igarotzen dituena, luze guztia desekipatuta dago, baia oso bide ebidenteea duena,  bilgunera heltzeko, pare bat erastunekin.


Bilgunera heltzen, gure atzetik beste kordada bat sartu zen, oso majoak.


L2 (V/45m) tirada oso ederra, hasieran orratzetik salto bat eman behar dugu hormara heltzeko, eta pitzadura ugari dituen horma bat eskalatzen goaz terraza txiki batera heltzeko, beheko bilgunetik ikusten ez den tximini batetik bilgunera heltzeko, erastunekin baita.


Mikel tximinia ostondutik gora.


L3 (V/40m) Espoloitik aldatu behar gara, ezkerraldera, iltze batzuk topatzen ditugu diedro eder batetik gora bilgunera heltzeko, oso luze polita.


L4 (V/25m) tirada laburragoa, eskumaldetik iltze bat txapatzen da ondoren tximinia ostondu batetik gora joateko orratzeko bilgunera, eranstun asko triangulatuta, bertatik beste alderantza rapelatzeko.


Mikel Punta Maria Luisako orratzera heltzen, goizetik eta gerizpetan, abuztua izan arren plumasa ondo etorri zitzaigun.


Beste alderantza rapelatzen da, bilgune ekipatu batera heldu arte, kontuz sokekin, bertatik beste 60 metrotako rapel batean zorura heltzeko, badago aukera tarteko rapel bat gehiago iteko baia bi rapeletan ondo heltzen da zonalde errazera.


Goizeko lehen argiak Victory aterpearen gainean, bertan genuen terrazatik gosaltzen, gure zaindari, Sarah dena zijoala ziurtatuz, milesker handik pasatako egun hauetan emandako gomendio eta momentuengaitik.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina