2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea

2020_08_02- Gran Galayo. Gran Diedro (V/100m)

Gure hirugarren egunean, nahiko lasai esnatu giñen ta Tonino Re orratzako GAME mitiko eta klasikoa eskalatu ondoren aterpera bueltatu giñen, bertako mendi gidari bat, arrastian gerizpetan eskalatu nahi bagenuen, ezin giñela etxera bueltatu bertako Gran Galayora igo gabe, bere gran diedrotik, bide erraza baia 60 metrotako diedro ikaragarri bat duena bere hego horman, luzea ikaragarri ona iruditu zitzaigun, distantziatik ikusita, ezin genuen sinetsi gradu hori bakarrik izan zitekeela, erraza izan arren oso gomendagarria iruditu zitzaigun gainera Galayotako "orratz" altuenera heltzen da

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 100m/V (azken luzea bestela IV)
  • Denbora: 25 min hurbilketa kanal handitik Gran eta Pequeño Galayoen lepora heltzeko.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Jeitsiera: Tontorretik II-III graduko destrepadatxoak egiten kanal handira heltzeko.
Utopia Verticaletik ateratako krokisa


ERREPORTAIA:

Mikel, lepora heldu barri, ezkerraldean La Mira ingurua.


Alboz ikusita, diedroa, luze bakar batean egiten da, 60m, erdikaldean bilgunea egiteko aukera dago, baia gomendagarria gorarte joatea.



Lehen tirada, IV+ eta 60 metro, ikaragarria, apur bat etzana, goikaldean bertikaltasuna irabazten du, iltzeren bat ta arroka zubiren bat dago, luze oso oso ona ta gozatzekoa.


Ikaragarrizko diedroa, nahi den guztia sartzeko aukera ematen duena.


Goikaldean, arrastiz diedro guztia gerizpetan aurkitzen da bere orientazioagaitik.


Mikel bigarren luzeari emateko, V-ko tirada eder bat, babaresa ikaragarri batekin, hiru aukera daude hemen, ederrena erdikoa dela esaten dute, sartu nahi den guztia sartu ahal zaio, bilgunea tontorrean montatzera.


Gran Galayoko tontorretik, Galayar ingurua.


Sarah, bere Galayo maiteekin. 


Galayos, ikaragarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina