2020(e)ko irailaren 18(a), ostirala

2020_08_01-Galayos. Pequeño Galayo. Diedro Jeronimo (120m/6a)

Goizean goizetik sartu giñan Aguja Negrako klasikora, ta jeisterakoan aterpean egon giñen eguzkitik babestu nahiean apur bat atseden hartzen ta gerizpea sartu bezain laster Galayo txikiari, bere diedro Jeronimo-ra sartu giñen, aurpegi honetan arrasti parte guztia gerizpetan dago ta hiru luzetan tontorrera modu oso politean heltzen gara.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 120m/6a
  • Denbora: 5 min hurbilketa 
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Refugio Victorytik Punta Maria Luisara doan kanaletik gora zuzenean kanalera bidean eskumatara gelditezen da.
  • Jeitsiera: Tontorretik hito batzuk jarraituz trabesia lateral batean, kanal handira bueltatzeko.

EWRREPORTAIA:


Lehen luzea oso tirada luzea da (40m/6a) bloke enpotratu batean dauka pausutxu bata eta apurka ezkerretara joateko tendentziarekin bilgunera heltzen gara. Bilgunea bi iltzeetan.



Madrilgo bikote bat lehen bilgunean, argazkia (Tonino Re-ko GAME-tik aterata)


Bigarren luzea (30m/6a) irteera bat dauka babaresa diedro batetik gora ondoren metroak irabazten joana ahala errezten dijoana, bilgunea iltze batean.


Azken luzea, bilgunetik ateratzeko pausu txiki bat dauka ondoren errezten doa ertzera heltzen garen heinean, bilgunea hitoen ondoan dagoen edozein pitzaduretan bertan zapatillak jartzeko ta hitoak jarraitzu jeitsierako bidea hartzeko.

Refugio Victory eguzkiko azken argiekin.




Bertako laguntxo bat


Tonino-Re punta, El Torreón, Punta Maria Luisa, Punta Margarita etab, hamaika orratz, hamaika bide.


Ilunabarra Galayosen





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina