2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

2019_01_27-Vallon du Fournel. Iznogood (II/3/60m)

SARRERA:

Aurreko eguneko bidaiaren nekea eta Chambranen eskalatutako kaskada ta ondoren deskantsatu ta gero, domekarako Fournelera igotzea erabakitzen dugu, izan ere, arraroa da goiko parkingera heltzen den errepidea zabalik egotea, errepidea elurrez topera aurkitu arren kotxea behekaldeko parkingean utzi genuen eta oinez hasi giñan, arin asko bi frantzes beraien autoan hartu ziguten ta gorarte igo ziguten.

Domeka izanda Fournel topera zegoen, normala baldintza oso onak zeuden eta jende guztiak aprobetxatu nahi zuen, Davidoff sektorea topera zegoen eta Bisounours sektorera joan giñan, kaskada laburtxoak baia oso baldintza onetan zeudenak.

Folie kaskada eskalatu eta gero, ondoko Inzogood kaskadara sartu giñan, bi tiradetan egin genuen, lehenengoa betik txurritoraino, bilgunea bi torlojuen gainean eta hemendik gora goiko bilgunera, bertatik tirada bakar batean rapelatzeko.

Fournel leku ikaragarria da, basatia eta oso ederra, hala ere domeka izanda jende nahiko aurkitu genuen eta kaskada ezagunenak topera zeuden, hala ere gida batek sektore honetaz berba egin zigun parkingean eta egun ederra pasa genuen, kaskada oso polta da, bertikala ta mantenitua, oso gomendagarria.

FITXA TEKNIKOA:


  • Zailtasuna: II/3
  • Luzera: 60m
  • Orientazioa: Hegoaldekoa
  • Kaskadaren hasiera kota: 1700 metro inguru
  • Materiala: Zinta luzeak,10 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Nola heldu: Kotxea ahal den eta gorago utzi ta azken parkingera heldu, bidexka jarraitu ta hamar bat minututara eskumaldean dagoen sektorea da. 
  • Jeitsiera: Edo rapelatzen jeisteko aukera edo atzetik doan GR bidea hartu basotik jeisteko (15min)
  • Bibliografia “Les Cascades de glace”  Robert Balestrarena, liburu oso gomendagarria Ecrinsetara joan ezkero, aproximazioak, kaskadak, etab
ERREPORTAIA:

Beldurra bakarrik ematen du begiratzea Cholosse de Rhodes (V/4+700m; )Nain de Ravines (IV/4/400m) (hurrengorako fitxatuta gelditu zen), Double Scoth, Martini, Dry Martini, Resurgence, Doby Dobe famatuak eta abar.


Lainoa bailaran sartua zegoen goiz guztian zehar



Secteur Baise de Lune et Game over bere Delicatesse,  super goullote, Beating the retreat etab


L1, lehen tirada bat egin genuen, zati bertikalaren azpian jartzeko, nahiko erraza, pare bat torlojurekin babestu genuen, bilgunea tarte bertikalaren azpian ezkerraldean, bi torlojurekin. Eskumaldeko repisatxoan bilgune bat omen dago.


Bilgunea, bi torlojurekin eta pioletekin berrindartua


L2, 10-15  metro inguruko zati bertikala du, hanka ugarirekin, ondoren inklinazioa galduz goikaldeko kanpara ateratzeko, goikaldean bilgunea ezkerraldean, bi bolt malloiekin rapelatzeko.




Vallon du Fourneleko bi hormak banatzen dituen bailara, lasaitasuna eta bakartasuna.


60 metrotako rapel batean behekaldera ia ia heltzen da, abalakov bat zegoen sokak batzeko eta beherantzako bidea kontuz hartzeko.


Iznogood kaskada, laburra baina ederra iduritu zitzaigun.


Te bero bat hartu, sokak eta material guztia motxilan gorde eta beherantzako bidea hartu genuen, etortzen zen elurtetik ihesi.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina