Balaitus (okzitanieraz: Vathleitosa; gaztelaniaz: Balaitus;
frantsesez: Balaïtous; aragoieraz: Pico Os Moros) Frantzia eta Espainiaren
artean dagoen mendia da, Erdialdeko Piriniotan kokatutakoa eta 3.144 metroko
altuera dituena. Zehazki, Val d'Azun (Pirinio Garaiak) eta Tenako ibarra
(Huesca) haranen artean dago.
Aurreko egunean Frondielletatik ibili eta gero, Respomusoko aterpera bueltatu giñan, eta arin afaldu genuen, goizetik joateko lo sakura eta hórrela hurrengo egunean, aterpean zegoen jende guztia igotzen zen bitartean geu jeisteko, bide luzea genuekala La Sarrako urtegiraino.
Frondielletako erreportaia HEMEN
NOLA HELDU:
Hemen, posible daukazue, La Sarrako urtegitik Respomusoko
aterpera eginiko bidearen AZALPENA
IBILBIDEA:
Respomusoko aterpea (2200m)-Frondiella eta Balaitus
arteko lepoa-Latourreko bretxa- Balaitus (3.144m)-Respomuso-La Sarrako aterpea
FITXA TEKNIKOA
·
Zailtasuna: AD-/150 m/50º máx/III,
zailtasun hau Latourreko bretxan ematen da.
·
Desnibela: 1000 metro (+/-), bretxak 150metro
(+/-) inguru.
·
Distantzia aterpetik: 7,4 km.
·
Beharrezko materiala: Neguko ekipazio basikoa, 2
piolet oso gomendagarria, kaskoa, arnesa, aseeguratzeko bakarkako materiala, 60
metrotako soka bat eraman genuen, rapelen luzera 20 metrokoa baita.
Sarita y Mane
blogetik ateratako linka , bertan, aterpetik Balaituseko tontorrera
dagoen bidea ikus daiteke
ERREPORTAIA:
Goizeko 4tan esnatuten gara eta arin baten gosaltan dogu,
aurreko egunetik prest utzi giñuzan motxilak, ahalik eta arinen atetako
tontorrerantza.
Cresta del Diablo, goizeko lehen argiekin
Apurka metroak irabazten goaz, atzean Gran Facha mendia
daukagularik
Negu sasoian, beheko barranko hortatik joan giñan
aurrekoan, ibon txikiaren ondotik.
Bideak ez deko inongo galbiderik, zirkoa gorantza
jarraitu, Latourreko bretxak sortzen duen txokora heldu arte.
Aurreko egunean esan ziguten Latourreko bretxa oso
baldintza onetan zegoela, eta ur trago bat bota genuen, soka atera eta hórrela bizkarretik
pisu apur bat kendu, arnesak eta pioletak atera eta astiro-astiro gorantza hasi
giñan.
Tontorrean lo egin zuten kordada batek, rapelatzen zuten
bitartean argazkitzar hauek atera zizkuguten, bilgunetik zintzilik, angelu
ikaragarria zeukaten, milesker argazkiengaitik benetan ;)
Mikel, blokearen aurkitzen den ingurutik, hankak topera ta
gorantza expreso bat moduan
Azpitik ataratako argazkia
Mikel, pioletak primeran sartzen ziren
Neu
Korredorea gorarte jarraituz gero, bilgune batera heltzen
gara, bi paraboltekin, aseguratu luze hau ta goiko aldera inongo arazo Gabe ateratzen
da.
Hementxe soka eta motxilak uzten ditugu, eta azken pala
igotzea besterik ez zaigu falta.
Hortik gatoz
Balaituseko tontorra (3.144m)
Lainoak apurka datoz
Tontorrean dagoen triangelua apurtuta zegoen
Selfie
Tontorretik Latourreko bretxara bueltatzen, rapela egiteko.
Rapelatzen
Lau rapel egin genituen, eta azkenekoarekin elur repisa
bateraino heltzen da
Latourreko bretxa eta Balaituseko horma, hemen proiektu asko
ditugu ;)
Aterpera heltzen
Hemetik La Sarraraino, bide luze bat, oso astuna egin
zitzaiguna, beroa zela eta.
Asteburu oso ona, tontor berriak igotzen, pena borobildu
ezin izana Ursiko eskaladarekin, baina baldintzak ez daudenean ezinezkoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina