2016(e)ko abuztuaren 18(a), osteguna

2016_08_14-Anbotoko Ezkilar ertza (IV) Arista Sureste Ezkilar

SARRERA:

Domekan lan egin behar nuenez, ezin izan nuen Vignemalera joan tamalez, baia asteburua aprobetxatu gurean, barikuan Portugaletera hurbildu giñan Los Chikos del Maiz-en kontzertua ikustera eta etxera buelta arin egin genuenez, hurrengo goizean Urkiolara hurbildu giñan, Anboto ingurutik ertzen bat egiteko asmoarekin eta ia zorte apur batekin haizeak ematen zigun, ze egun oso beroa zetorren aurretik.

Aukeratutako ertza Anboto mendiaren eki-hegoaldeko ertza izan zen, ideia, liburu honetatik atara genuen, oso ondo azalduta datorrena, bai hurbilketa eta jeitsiera, denborak, materiala eta egin beharreko luzeak, dena krokis batekin lagunduta.

ERREFERNTZIA: ARISTAS Y CRESTAS DE EUSKAL HERRIA
Euskal Herriko lekurik malkartsuenetara jotzeko gonbitea dakar liburu honek, gandorrik helezinetara eta erpin tenteenetara igotzeko. Baina gonbitea erakargarriagoa izan dadin, eskalada eta mendi igoerak nahasten ditu, grina bateko aurpegi biak. Bere baitan 42 proposamen bildu ditu gure herriko tontor ezaugarri batzuetara eskalatzen igotzeko eta bertatik oinez jaisteko. Irteera bakoitzak, deskribapen zehatzaz gain, ibilbidearen argazkia eta grafikoa dakar.

Erosteko klikatu HEMEN

FITXA TEKNIKOA:

Iraupena: Ertza egiteko eta jeisteko, geldialdiak eta bilguneak barne, 5 ordu. Horreri geitu behar zaio Zabalandira egin beharreko hurbilketa.

Zailtasuna: IV, gradu hau ematen diogu, gidarekin bat gatoz eta, gradua bilatu nahi izanez gero aukera badago luze on batzuk egiteko, guk sokarekin 60 metro inguruko lau luze egin genituen III+/IV artekoak.

Materiala: BIlguneetarako eranztunak, segurtasun mosketoiak, friend batzuk (0.5 eta 1 artekoak oso ondo doaz) eta fisurero batzuk. Horretaz aparte erastun batzuk zubi arrokentzako eta 60 metrotako soka fina (8.6mm).

KROKISA:


BIDEOA:

Hemen ekintza guztiaren laburpen BIDEO bat. Espero gustatzea.



ERREPORTAIA:

Asuntzetik metroak apurka irabazten, atzean Mugarra eta Untxilatz mendiak


Anbotoko betiko igoera alde batera uzten dugu eta Zabalandiko zelaietara jotzen dugu.


Gerizpetan gustora


Aurretik datorkiguna


Orisol-Ipizte mendian


BIgarren bilgunea, Udalaitz atzean dauelarik.


Anbotoko hormatzarra, bertan proiektu asko daude, baina oraindik babarrun asko jan behar ditugu.Haien artean “Kanterarik ez” edo “La dama” eskalada bideak.


Tirada errazago batean


Ensamblean lotuta ere bai egin genituen metro asko


Luze hau oso polita atera zitzaigun, arrakal zabal bat, babesteko zaila, eta IV graduko pausu batzuekin, ondo enpotratu behar direla hankak, ertz guztia zapatilekin egin genuen inongo arazo gabe, luze hau goiko repisa handi batean egin genuen, 60 metrotako luzea, polita.



Bilgunea, fisurero eta friend batekin eginda.


Iban bilgunera heltzen, atzean Ezkilarreko zuloa


Berriro soka batzen dugu eta gorantza goaz metro batzuk utzita
Selfie, eguzkia bai, baina Haizea baita, eta asko eskertzen zen.


Goikaldean, Zabalanditik datorren bidarekin batzen gara




Anboto, 1.331 metro.


Pozik tontorrean


Anbototik Alluitzera doan mendilerroa, erreportaia HEMEN


Saitzen punte (1.247m)



Erabilitako materiala


Urkiolara jeitsi baino lehen, ur trago fresko bat Pol-Poleko iturrian


Hauxe da dana, ertz polita, aukera asko dituena, gehiago zaildu eta gutxiago, Anbotoko tontorrera azken aldian igotzen den jendetzatik ihes egiteko aparta, eta igoera ezberdin bat aurkezten diguna, eskaladarekin fusionatuz gainera, ezin da gehiago eskatu!!!!


Animatu eta probatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina