2016(e)ko abuztuaren 9(a), asteartea

2016_08_01-Egino “Arista de los Caracoles” (4c/190m)

Alpeetatik egon da gero 15 egun, gorputz guztia zaustuta geneukala, Gasteizetik nenbilela aprobetxatuz, eta jaiak hasi baino lehen, apur bat estiratzeko hurbildu giñan asteleheneko arrastia lasai baten botatzeko Eginotik, bidea, oso mitikoa den bidea, Lideren lehen ertza, eta ez genuen inongo sorpresarik nahi.
Arrastiko bostetan martxan giñan hormarantza, eguzkiak indarra galdu ondoren, hainbeste gomendatu diguten ertz klasiko honetaz gozatzeko.

Ingurua aurretik ezagutzen genuen, pasadan urtean “Xabier bidea” (260m/6a+) egin genuen eta.

FITXA TEKNIKOA:
Nola Heldu: Gasteizetik N1 errepidez Egino herrira hurbildu eta herriko eliza ondoan dagoen parkingaren ondoan aparkatu.  Beste aukera bat ere bada, La Lezeko parkingetik joatea.

Bidera nola heldu: Elizatik etzeetarantz jarraitu, eta kanposantura joan beharrean azken etxeetako eskumako aldetik doan hormigoizko bidea jarraitu metalezko hesia pasa arte, hemendik ur depositua dagoen lekutik gora, Xabier bidea dagoen ingururaino, eta hemen ezkerretara jotzen dugu monolitora joateko, laster ikusiko dugu bilatzen ari garen ertza. Kotxetik 25 minutu.

Materiala: Friend joko bat eta fisurero batzuk, eraztun batzuk eta 6 expres, honetaz aparte 70 metrotako soka sinple bat ta bilguneetarako materiala.Friendak ez dira asko behar, gradu errezeko ertz bat da eta arazo gabe egiten da, apur bat babesteko besterik ez.

Ura: Herriko elizaren ondoan dagoen iturrian

Denbora: 3 ordu + jeitsiera

BIDEAREN KROKISA:

 photo 01_zps95ef7c3d.jpg

BIDEEN DESKRIBAPENA:

(Eskalatzen blogetik atarako deskribapena, informazio gehiagorako, klikatu hemen)


L1 (30m, 1 aseguru, 4a). Guk eskuinetik hastea erabaki genuen. Lehenengo metroak krestatxo zorrotz batetik igotzen dira. Gero eskuinera pasa eta toki errazenetik igo plaka-horma batekin topo egin arte. Bertan luzean aurkituko dugun parabolt bakarra dago. Plaka gainditu eta krestaren eskuinetik (toki errazenetik) igoz adi egon behar dugu, bestela bilgunea atzean utzi dezakegu eta (eraztundun parabolt 1; zaila ikusteko).

L2 (30m, 4 aseguru, 4b). Kresta zabala hasieran. Guretzat egokiena ikusten dugun tokitik igo. Gero, lehenengo tontorrera hurbiltzen garenean, ezkerreko plakatxora irten behar da. Bertan parabolt bat aurkituko dugu eta beste bat tontorra goitik behera zeharkatzen duen diedroaren hasieran. Diedroa da bideko lehenengo zailtasun aipagarria. Bilgune erosoa erlaitz handi batean. Edozein arrazoiengatik lehenengo bilgunea atzean uzten badugu, plakatxoan dagoen paraboltean bilgunea osa daiteke (hasieratik 60 metro ingurura daude). Alboan trabatutako fisurero bat dago eta bere laguntzarekin erraz indartu daiteke bilgunea.

L3 (30m, 0 aseguru, 3c). Zertxobait bertikala den kresta zatia hasieran. Gero asko etzaten da. Zati horizontalaren amaieran, kresta berriro ere malda gora jartzen hasten den tokian, dago bilgunea. Eskuin aldean dago, krestatik apur bat irtenda.
Aristaren eskuin aldean belarrezko malda bat dagoenez luze honetan altuera sentsazio gutxi dago. Oinez jaitsi daitekeela dirudi.

L4 (35m, 1 aseguru, 3c). Bilgunetik irten eta ezer sartzen uzten ez duen horma bertikala gainditu behar da. Zati honetan dago luzean aurkituko dugun parabolt bakarra. Zertxobait gorago, beste hormatxo bat, baina hau euste-leku onekin. Ondoren gauza etzan egiten da. Tontortxo baten albotik pasa (ezkerrean utziko dugu) eta 10 metro gorago dago bilgunea.

L5 (25m, 1 aseguru, 3c). Krestatik igo belarrezko kanaltxoa eskuinean utziz. Hasi eta 10 metro ingurura dago luze honetako parabolt bakarra. Zatitxo bertikal bat gainditu ondoren gauza etzan egiten da. Ezkerrean dago, 5 metroingurura, bilgunea (2 parabolt).

L6 (35, 5 aseguru, 4c). Bilgunetik ezkerrera metro batzuk egin eta parabolt batez babestuta dagoen diedroari ekin. Txapatu eta ezkerrera pasa. Zati belartsu bat igo behar da pitzatutako azken plaka handiaren oinarrira iristeko. Plaka bertikala estrategikoki jarritako 3 paraboltez ongi babestuta dago. Azken 15 metroetan ez dago asegururik, baina arroka trinkoa da, itsasgarritasun onekoa, euste-leku handiekin eta autobabesak ipintzeko pitzadura onekin. Azken bilgunea arroka zubiekin eraiki behar da.

Geuk luze batzuk enpalmatu genituen, inongo arazorik gabe, eraztun luzeak erabili marruzkadura ekiditzeko.

ERREPORTAIA:

Ertza hasten den puntura heltzear, hemen eskumatara igotzen den bidezka bat hartu behar dugu.


Astotxoak


Hurbiltzen


Lehen luzea



Lide, lehen diedro hori igarotzen


Bilgunean


Luze polita iruditu zitzaidan hau, enpalmatu genituen, oso polita, erraza eta aereoa tarte batzuetan.


Hurrengo tirada ere oso ona, 25-30metrotako bi tirada, oso errazak, irteera apur bat zailagoarekin, baina zapatilekin egiteko arazo gabe.



Hemen dator Iban, apurka eguzkia estaltzen doan bitartean


Azken bilguenean, luze klabe honetarako katuak jarri genituen badazpada, (4c-ko) pausu bat badauka, baina oso ondo babestuta dago.


Iban bitartean bilgunera hurbiltzen da, Mikel azken luzea zabaltzen hasten duen bitartean


Neu bostgarren luzea zabaltzen



Luze ona, arrakal batetik, esku askorekin, arroka zubi oso on bat, eta paraboltak ondo txapatzeko, goiko bilgunean  ez dago, baina arroka zubi handi bat dago ta bloke batzuk bertan bilgunea egiteko.

Lide, arrakalaren zailtasuna igarotzen, ez zirudien bere lehen aldia ;)


Arabako lautada


Goikaldera behin ateratzean, zapatillak berriro jarri, gauzak atoan batu, Mikel eta Lide jadanik rapel instalazioetara jo dute, gaua ez sartzeko asmoarekin.


Paraje ederra




Laguntzo hau topatu genuen


30 metrotako bi rapel egin genituen eta etorritako bide berdinetik kotxera bueltatu giñen, herrian gaua sartua zelarik.


Eta gastatutako kaloriak errekuperatzeko, merezitako afaria Gasteizen


Bide erraza eta arina, gomendagarria, gozatzekoa eta eskaladan praktika gutxi duen pertsonekin joateko oso aproposa.

Hemen egun honetako bideoa



Hemen EITBko telebista kateak egindako erreportai bikaina, irudien kalitatea eta prespektibak oso onak dira.



Espero gustatu izana ;)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina