SARRERA
Mikelekin
gelditzen naiz Iruña ondoan dagoen autopista peajean, Zuastin, bertatik Tenako
bailarara joateko, asteburu honetako plana, Frondiellatara igotzea, posible
baldin bada Ursi bidetik (240m/6a) eta hurrengo egunean, Respomuso inguruan
jarriko genuen denda kanpaina batu eta Balaitusera igo ondoren Diagonal haundia
jaisteko La Sarrarte.
Asteburua
aurrera joan zen heinean, beste batzuetan bezala, mendiaren baldintzak eta
eguraldia zela eta, planak guztiz aldatu behar izan genituen, hala ere
Frondiellatara igotzea lortu genuen bide normaletik eta Balaitus Latourreko
bretxatik, orain dela bi negu bertatik intentau giñun ta espinatxo hori sartuta
geneukan oraindik.
FITXA TEKNIKOA:
·
Ibilbidea: La
Sarra-Respomuso-Frondiellaseko tontorra-Respomuso
·
Hurrengo egunean:
Respomuso-Latour-Balaitus-Respomuso-La Sarra
·
Zailtasuna: Erraza
·
Desnibela: 1500m
ERREPORTAIA:
Ondo lo egin
da gero, lasai gosaltzen dugu La Sarrako jatetxearen ondoan dagoen etxolan, eta
motxilak ondo prestatzen ditugu, pisuak ondo banatuz eta ahalik eta arinen
gorantza ateratzeko. Egun luzea daukagu aurretik eta arrastian zehar egin
dezakeen beroak zer esan handia izan dezake gaurko abentura.
Igoera astuna
Respomusoko aterperaino, luzea egiten dena eta lasaitasunez hartzea
gomendagarria dena. Hemen ibilbide honen erreportaia_LINKA
Behin aterpera
helduta, aterpeko zaindariei galdetzen diegu ea non molestatzen diegun gutxien
eta denda jartzen dugu, zerbait jan eta Ursi bidea igotzeko trastoak prestatzen
ditugu.
Respomusoko
aterpea eta bere atzean Frondielletako tontorrak
Lehen
elurteetara heltzen gara, pisu asko daramagu gainean eta uste genuen baino elur
gehiago dago.
Costilleru
ingurua
Metroak
irabazten jarraitzen dugu, ezkerraldean Bondidier ertza, oso interesgarria
iruditu zitzaigun
Baina gu
goazen tokirantza eguraldia ez dago oso ondo, laino asko eta haize hotza.
Facha eta
Terrabay inguruan bestalde, zerua garbiago dago
Momentu batez
lainoak zabaltzen du eta Ursiko linea zuzena ikusten uzten digu
DavidMalabista blogetik ateratako krokisa
Bidearen
hasierara hurbiltzen gara eta sarrerako rimayaren egoera oso txarra da, eta
lainoaren efektuagaitik arroka busti xamar dago eta horretaz aparte eguraldiak
ez digu asko hormatik gora igotzera animatzen. Beste baterako uztea hoberena
izango dela uste dugu eta Frondielletako leporantza bidea hartzen dugu, bertan
zerbait jateko eta motxilak hortxe uzteko.
Hemetik gora
falta zaiguna, Combe Wallonetik gora jarraitzea da, PD graduazioa duen kanal
txiki batetik, inongo arazorik ez duena, igoera normala, zapaldua dagoena eta
zailtasun bakarra desnibela gainditzea dela.
Apurka metroak
igotzen, apur bat desmotibatuta, baina 3 hirumilako egiteko aukera badugu,
batzuentzako eguneko erronka dena, gaur honekin konformatu beharko. Ursi bidea
oso polita iruditzen zitzaigun, estilo alpinokoa eta arrokaren kalitatea
ikaragarria dekona, bueltatuko garenaren dudarik ez dekot. Leoudemour
kontrafuertetik gora igotzen da.
Mikel azken
metroak egiten
Tontorrean, Pico
de la Frondiella (3.060m)
Frondiella
Central (3.049m)
Bueltan
jarraituz gero, metro errez batzuk eginda, Frondiella Norte egiten da (3.043m)
Jeitsiera,
leku berdinetik, jeitsierak ez dauka inongo zailtasunik.
Respomusorantza
Eguna aurrera
joan ahala, hobera egin du. Biger ie eguraldi ona dekogun Balaitusera igotzeko.
Elur neberoak
ahalik eta gehien luzatzen doguz kranpoiak ahalik eta beherago kentzeko
Kanpamendu
basean
Afarie prestetan
Azken argiak (argazki hauek Mikelek
ateratakoak dira)
Gran Facha (3.005m)
Gabon
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina