2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

2015_10_11-Mallo Colorado "Victor Garcia" (6a/100m) (RIGLOS)

Urriko zubian, barikuan Rigloserantza nijoa Mikelekin eskalatzeko asmoarekin, zapatu goizeko eguraldi ona aprobetxatuz, Mallo Frenchinera igotzen den Jose Antonio Sanz bidea eskalatzen dugu, 225m/6a+, eta bazkaldu ondoren, zazpirak inguru, Julen eta Jon Ander hurbiltzen dira Bilbotik Riglosera, zerbait eskalatzeko asmoarekin. Bide errazak egiteko asmoarekin, Coloradoko malloa aukeratzen dugu.

Riglosen 50 pertsona inguru bizi dira, hori dela eta, askotan aurkitu ahal dugu eskalatzaile gehiago herriko jendea baino, hala ere herritarrek oso ondo zaintzen dute eskalatzaileak eta egiten dieten inbasio hori oso ondo daramate. Arazorik ez izateko, herria errespetatu, erabiliz parkingak eta sortutako zakar guztia zakarrontzietan utziz. Herrian mendiko aterpea, logelak eta taberna daude, horretaz aparte, denda txiki bat non janaria erosi daiteken eta Malloen interpretazio zentroa.

MALLO COLORADO:

Mallo txikien barruan, Viseratik gertuen dagoen malloa da, goikaldean torreoi antzeko forma dauka. Bide oso errazak dituen mallo bat da, 100 metro ingurukoak denak, eta oso ondo ekipatuta daudenak. Bide hauen graduazioa, IV+ eta 6a bitartekoa da. Paraboltak urruntzen duten lekuan, gradua erraza delako da, bestela, pausu zailak oso ondo ekipatuta daude.

Jeitsiera, sabina batean instalatuta dagoen rapel batetik egiten da, 60 metrotako sokarekin. Posiblea ere bada, torreoia eta hormaren artean dagoen bide batetik trabesia horizontal bat egitea eta rapela heltzen den lekura heltzea, hala ere gomendagarriagoa da goiko torreoira igotzea eta bertatik rapelatzea.


Rigloseko aterpean zegoen liburuaren argazkia, bertan Riglos eta inguran dagoen guztiaren krokisak daude, oso ondo dago liburua eta erosteak pena merezi du. Hemen salgai:

VICTOR GARCIA BIDEA

Zailtasuna: 6a, lehen luzean ditu bi tripatxo, horiek pasata gradua jeisten da nabarmen.
Luzera: 100 metro
Ekipamendua: Paraboltak, txapa beltzak. Bilguneak paraboltekin.
Materiala: 10 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen baina aukera dago 70 metrotako sokarekin ere egiteko. Rapela 35 metro.
Sasoia: Edozein
Jeitsiera: Rapela goiko torreoian dagoen sabina zuhaitzetik.
Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Visera dijoan bidezka hartzen dugu eliza pasa ondoren, Viserara joan beharrean eskumarantza jotzen dugu eta hitoak jarraituz Coloradoko hormara heltzen gara, 15 minutu inguru. Victor Garcia bidea, eskumara dagoen azken bidea da, txapa beltzak dituena.

BIDEAREN DESKRIBAPENA:

L1 (30m/6a): Zuhaitz baten eskuman hasten da, bi tripa txiki pasa behar dira, horiek dira gradua ematen diotena, baina Rigloseko tripa mitikoak dira, hankak non-nahi daude eta esku oso onak.

L2 (40m/V): Bilgunetik atera eta bost metro igo ondoren, luzeak asko jeisten du bere gradua, oso erraza eta etzana, III gradukoa, kontuz arrokekin, oso apurtua baitago. Zuhaitz txiki baten ondoan dago bilgunea. Torreoira heltzeko, ensanblean joan daiteke edo aseguratuta egitea, baina ez da beharrezkoa.

L3 (15m/V+): Bilgunetik atera bezain laster aurkitzen dugu lehen zailtasuna, tripatxo txiki bat eta apur bat pulituta dagoena, baina inongo arazo gabe igaro daitekeena.

ERREPORTAIA:

Herrian dagoen iturrian ur botilak betetzen


Pison, Los Volaos, Mallo Cuchillo eta Mallo Melchor Frenchin


Mikel eta Julen aurretik joango dira


Mikel eta Julen, lehen luzea igaro ondoren, bere bilgunean


Julenekin lehen bilgunean ateratako argazkia


Jon Ander bilgunera iristen


Bigarren luzean euria hasi zitzaigun, hori dela eta luze hauen argazkirik ez dekodaz.

Laurak, Coloradoko tontorrean, rapelatzeko itxaroten.



Rigloseko herria eta mallo famatuak


Berriro nire kordada team rubioarekin, beti eskalatzen da gustora eta barre artean zurekin.


Rapel instalazioa


Bye bye, rapelarekin bagoaz ;)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina