2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

2015_10_10-Mallo Frechin "Jose Antonio Sanz"(6a+/240m) (RIGLOS)

INFORMAZIOA:

Riglos Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintzian dagoen Las Peñas de Riglos udalerriko herri bat da. Hoya de Huesca eskualdean dago,Huesca hiritik 5 kilometro ipar-mendebalderuntz, Ayerbe eta Murillo de Gállego udalerrien artean dagoen A-132 errepidean.

Riglos herriak bere natur ingurunea eta inguruko ikuspegi bikainei esker ospe handia du. Gállego ibaiaren ezkerraldeko ertzean dago, sekulako geologia egitura eta harkaitz edo mallo erraldoien itzalpean, hauek Riglosko malloak dira. Bestalde GR 1 oinezko ibilbide luzea ere bertatik iragaten da.

Riglosko malloak, izen bera duen herrian dauden mallo batzuk dira. Pirinioaurrea mendilerroan kokatzen dira,Huesca hiritik 45 kilometro ipar-mendebaldera. Bere garaierarik handiena Macizo d'os Fils (1.045 m.) mendian du, aldiz bertako amildegirik garaiena Visera amildegia da.
(Iturria: Wikipedia)

SARRERA:

Urriko zubia heldu zen, eta Mikelekin Gasteizen gelditzen naiz zubia Riglosen eskalatzen pasatzeko asmoarekin. Bariku gaban heltzen gara eta parkingean leku ona hartu ondoren, zerbait afaldu eta lotara joan giñan. Hurrengo egunean goizetik esnatu, gauzak prestatu eta kafe bat aterpean bota ondoren, La viserantza dijoan bidea hartu genuen. Currucuclillo edo Jose Antonio Sanz bideen artean duda geneukan, eta hormaren behekaldera heldu arte ez genuen aukeraketa hori egin, Currucuclillo bidean bi kordada zeuden lehenengo bi luzeetan eta denbora asko ez itxaroten ibili behar izateko, Jose Antonio Sanz bidearen azpikaldean sokak prestatu genituen.

Gero arrastian Julen eta Jon Ander hurbildu behar ziren Bilbotik Riglosera, zerbait eskalatzeko asmoarekin. Bide errazak egiteko asmoarekin, Coloradoko malloa aukeratu genuen, ez geneukan inongo prisarik eta lasai lasai joan giñen, Frechineko malloan zegoen ataskoarekin agobiatu gabe eta eguraldi eta paraje ederraz gozatzen.

Riglosen 50 pertsona inguru bizi dira, hori dela eta, askotan aurkitu ahal dugu eskalatzaile gehiago herriko jendea baino, hala ere herritarrek oso ondo zaintzen dute eskalatzaileak eta egiten dieten inbasio hori oso ondo daramate. Arazorik ez izateko, herria errespetatu, erabiliz parkingak eta sortutako zakar guztia zakarrontzietan utziz. Herrian mendiko aterpea, logelak eta taberna daude, horretaz aparte, denda txiki bat non janaria erosi daiteken eta Malloen interpretazio zentroa.

MALLO MELCHOR FRECHIN:

 photo DSC_0001_zpsyn5yv0gf.jpg

Rigloseko aterpean zegoen liburuaren argazkia, bertan Riglos eta inguran dagoen guztiaren krokisak daude, oso ondo dago liburua eta erosteak pena merezi du. Hemen salgai:

 photo JAS_zpskird09wj.jpg

http://www.xabigaton.blogspot.com blogetik ateratako krokisa

JOSE ANTONIO SANZ BIDEA

Zailtasuna: 6a+
Luzera: 240 metro
Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
Materiala: 12 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen baina aukera dago ere soka sinplearekin egiteko. Lehen bi luzeak jarraian egiten baditugu, R1 bilgunea egin gabe, 20 zinta expres beharko ditugu.
Sasoia: Edozein
Jeitsiera: Behin goikaldean dagoen tontorrean, jarri berri dagoen sirga jarraitu Viserako tontorrera heldu arte, bi aukera daude, edo Mallo del Aguatik jeisten den bidetik jeistea edo Circo de Veranotik jeistea.
Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Visera dijoan bidezka hartzen dugu eliza pasa ondoren, Viserara joan beharrean ezkerrera, Frechin malloko norabidean, oso zapalduta daude bide asko.

BIDEAREN DESKRIBAPENA:

Graduari dagokionaz, jarraitasun handia duen bide bat da, Riglos izateko. 7 luze ditu. Lehengo bi luzeak (L1+L2) luze bakar batean egin daitezke. Luze guztiak tonika berdina jarraitzen dute oro har, nahiko bertikala, eta oso estatikoa izan daiteken pausuren bat edo tripa txikiren bat. 

Oso ondo ekipatuta dago, eta bilguneak orokorrean oso erosoak dira. Kolore berdinak dituen paraboltak jarraitu behar dira, izan ere, Jose Antonio Sanz bidearen ezkerraldetik Currucuclillo bidea dijoa (6a+, eta gradu gogorragoa duena), eta eskumatik Irene y  la paz bidea (6c).

L1 (V+/6a): Hasiera apur bat pulitua, oso erraza da lehen bilgunea saltatzea, eskalatzen goazenean, ezkerretan dago.
L2 (6a): Pausu zaila, bilgunetik atara bezain pronto dauka, gero esku onak eta hankak barra barra.
L3 (6a+): Luze oso polita, bi tripatxo ditu, baina oso ondo ateratzen direnak eta ekipamendua asko laguntzen du.
L4(V/6a): Bukaeran, tximenea batean sartzen da, eta tximenea honen erdialdean, eskumatara jo behar dugu. Besteak baino txarrago ekipatuta, izan ere leku batzuk errazak dira, hala ere arroka txarragoa tximenean zehar.
L5 (6a): Bide guztiaren luze politena iruditu zitzaidan. Oso erosoa den repisa batean uzten dizu, eta bilgune oso erosoa da, ur trago bat bota genuen.
L6 (6a): Repisatik eskumatara dijoan bidea jarraitu behar du, bi tripa txiki ditu eta kontuz euki behar da izan ere beste bide baten paraboltak erditik zeharkatzen du gure luzea.
L7 (V+): Luze oso erraza, txapak gertu dituena eta goikaldean asko jeisten duela bere gradua, goian SOS jartzen duen bilgune bat dago edo apur bat gorago besteren bat dago, tontorrera ateratzen da.

ERREPORTAIA:

Altxatu bezain pronto ateratako argazkia, tenperatura ona eta egun polita aurretik zetorrena.

 photo 1_zps70kkptbt.jpg

Herrian dagoen iturrian ura bete ondoren

 photo 2_zpslyeqaqfq.jpg

Rigloseko eliza, Mallo Cuchillo, Frechin eta La Visera famatua.

 photo 5_zpsblkmivgc.jpg

 photo 6_zpsktrrimda.jpg

Eliza eta Pison famatua

 photo 3_zpsg8qbyu9q.jpg

Eliza, Mallo Cuchillo eta Frechin

 photo 4_zpsiozyz5bv.jpg

La Visera

 photo 7_zpstwq94ano.jpg

Eskalatzen hasi baino lehen hormari ateratako argazkia, Corte Inglesean baino jende gehiago

 photo 8_zpsf2gzxm7l.jpg

Rigloseko herria

 photo 9_zpseeszu66w.jpg

Mikel hasteko prest

 photo 10_zpsvzl5ugad.jpg

Goitik dagoen panorama, prisa gabe eta bilguneetan itxaron beharra tokatuko da

 photo 11_zpsvdhplc0g.jpg

Mikel R1 bilgunean, hainbeste jenderekin, luzeak lotzeko aukerarik ez

 photo 12_zpsf4ioq28b.jpg

Zoom

 photo 13_zpsyu0qxj2l.jpg

R1 bilgunean ateratako selfia aurreko kordada luzea liberatzen zuen bitartean ateratakoa

 photo 14_zpsjag7mcpu.jpg

Aurretik genuen Madrilgo kordada, oso jende majua, barre onak bota genituen bilguneetan.

 photo 15_zps4nt3lu9m.jpg

La Viserako Naturaleza Salvaje bidea

 photo 16_zpsdbh7q18e.jpg

Mikel eta ni, Mallo Frechineko tontorrean luze guztiak igo eta gero

 photo 17_zps2eq5odto.jpg

Viserara dijoan bidezka jarraituz, aurretik Donostiko bi neska oso majak, gure atzetik etorri zirenak horman zehar, oso ondo ezagutzen zuten Riglos eta asko lagundu ziguten gure Rigloseko lehen esperientzia polit honetan, eskerrikasko ;)

 photo 18_zpsjyod1lul.jpg

Cuchillo, Pison eta atzean Peña Rueba

 photo 19_zpsac0krqsh.jpg

Frechineko tontorretik paraje ederra

 photo 20_zpskdpwteaf.jpg

 photo 21_zpszx4wk1wx.jpg

 photo 22_zpsdzawwu8l.jpg

Pozik Frechineko tontorrean

 photo 23_zpsdvyphw0p.jpg

Mikel

 photo 24_zpsk4obtvxf.jpg

Jeisteko Colorado eta Mallo del Aguatik jeisten den bidea hartu genuen, gosea geneukan eta hau da Circo de Veranotik jeistea baino arinagoa. Behin behekaldean egonda, ataratako argazkiak.

 photo 25_zpswiw89lwu.jpg

 photo 26_zpsao5ntvxb.jpg

Mallo Cuchilo, Frechin eta La Visera, bertan daude, Mosquitos, La fiesta del biceps, Popeye, Zuzen, Chinatown, Zulu Demente eta bide famatu gehiago, Riglosen gehien eskalatzen den Malloa dela esango nuke, baina oso fuerte egon behar da goikaldean daukan desplome hori guztia igotzeko, hortik bere izena, La  Visera.

 photo 27_zps248luf1l.jpg

Herrira heldu bezain pronto, iturritxoan ur trago bat.

 photo 28_zps1ghdko6q.jpg

Dutxa on bat hartu eta bazkaldu ondoren, hurrengo egunean egin behar genituen bideak aztertu genituen Julen eta Jon Ander zetozen bitartean, nola ez irabazitako garagardo fresko batekin.

 photo 29_zpsjha5nnvp.jpg

Gabon Riglos, espero gustatu izana.;)

 photo 30_zpsbnjjnyki.jpg


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina