2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

2015_09_06-URRIELLU edo NARANJO DE BULNES, DIRECTA DE LOS MARTINEZ, 160m/D (V-)



 photo 001_zpszoka1dof.jpg

SARRERA:

Urriellu edo Naranjo de Bulnes (asturierazko izena: Picu Urriellu ezaguna da) Europako mendietako erdialdeko mendigunean kokaturiko mendia da. 

Cabraleseko udalerrian eta Europako Mendiak parke naturalean dago; 2.518 metroko altuera du, eta mendilerroko mendirik altuena ez izan arren, Espainiako mendirik ezagutuenetarikoa eta Espainiako alpinismoaren ikur nagusienetakoa da, batez ere bere mendebalde paretaren 500 metro baino gehiagoko goibehearengatik.

Urrielluren lehen igoera, 1904ko abuztuaren 5ean Pedro Pidal Bernaldo de Quiros (Villaviciosa de Asturiaseko markesa) eta bere mendi-gidaria zen Pedro Pidal "El Cainejo" artzainaren eskutik etorri zen. Igoera hau, kalamuzko soka batekin eta apretekin mendi honen ipar-paretatik burutu zuten (Gaur egun Pidal eskalada bidea bezala ezagutzen da igo ziren bidea).

Bigarren igoera Gustav Shultze Alemaniarraren eskutik etorri zen, ipar paretatik baita ere 1906ko urriaren 1ean (Gaur egun Shultze bidea bezala ezagutzen da eskalada bidetik). Igoera hau, zenbait ezaugarri nabargarriak izan zituen, Urriellura bakarrean burututako lehen igoera izan zen, eta penintsulan eskalada iltzeak erabili ziren lehen aldia izan zen, hego paretatik rappel-ean jeisteko erabili zituenak.

1916ko abuztuaren 31n izan zen, Víctor Martínez Campillok hego paretatik igo zen lehen aldiz, gaur egun Victor eskalada bidea bezala ezagutzen dena.

1956ko martxoaren 8an, Angel Landa eta Pedro Udaondo mendizale euskaldunek ekialdeko paretatik lehen igoera pairatu zuten, gaur egun Cepeda eskalada bidea ezagutzen dena.

1962ko abuztuaren 21ean, Alberto Rabada eta Ernesto Navarrok mendebaldeko pareta igo zuten, Espainiako erronka alpinistikorik handienetarikoa gaindituz.
(Iturria: Wikipedia)

BIDEA:

Iraileko lehen asteburuan, Mikelek komentatu zidan zerbait egiteko, uda ondo bukatzeko horma politen bat edo, justu barikuan Sevillatik itzuli berri negoen, baina baietz esan nion, zapatuan batu giñen Lemoan eta bertatik Asturias aldera joateko bidea hartu genuen. Arinago, bidetik gelditu giñen, Julenekin batu giñen goizeko hamarretan Ramales de la Victorian El Calizeko bide ferrata egiteko eta gero bertan kirol eskalada apur bat egiteko. 


  • Ferrataren erreportaia: HEMEN 
  • Eskalada "El camino" sektorearen erreportaia: HEMEN

Ramalesen bukatu ta gero, autopista berriz hartu eta Arena de Cabraleserako bidea hartu genuen. 6rak aldera Ponceboseko presan geunden kotxearekin, nola ez jendez beteta, denak Careseko bide famatutik bueltatzen (Erreportaia). Hurrengo egunean Sotresen bukatzen zenez Espainiako Txirrindularitza Itzulia, La Vuelta, kotxeen sarbidea Sotreseko porturantza arin itxi behar zuten, eta denbora asko galdu gabe ahalik eta arinen igo giñen, bertatik Pandebanoko parkingera heldu arte.

PANDEBANO-REFUGIO URRIELLU

Nola heldu: (Egilea: Furgoxo) Wikiloketik hartutako track on bat. http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=7243353

Nola heldu Pandebanora: Arenas de Cabralesetik Poncebosera doan errepidea hartu eta bertatik Sotreserako bidea jarraitu. Sotresera heldu baino lehen kurba bat 180º tako biraketa bortitza egiten du, eta eskumarantza pista bat jeisten dena Urriellu/Pandebano jartzen duena, hemetik jarraitzen dugu kotxearekin, etxebizitza batzuk igaro behar dira, auzo bat da, ez dena inor bizitzen, eta hormigoizko pista zatiak eta lurrezko pista tartekatzen dijoan bide batetik, Pandebanoko lepora heltzen gara.

Nola heldu Pandebanotik Urrielluko aterpera: Parkingean kotxeak utzi ondoren (1212m), hegoaldeko norabidea hartzen dugu eta gero SO orientazioa Mayada de la Trenosarantza joz, 1315m, bertan aterpe bat dago eta iturri bat ere bai. 
Denbora: 2 ordu
Desnibela: 1073 metro
Pandebanotik Urrielluko Vegara dijoan bidea jarraituz, Vallejuko lepora heldu behar dugu (1540m). Bi ordu igaro ondoren, eta Picuko begiradaren azpitik, Urrielluko aterpera heltzean gara.

MARTINEZEN BIDE ZUZENA

Bilgune guztiak primeran ekipatuta daude paraboltekin eta argollekin rapelatu ahal izateko, baian luzeetan ez dago ezer ekipatuta, dena gure kabuz babestu behar da, bai friend edo fisureroen bitartez. Oso baliagarriak izango zaizkigu 0.5/3 bitarteko camalotak adibidez kanalizoak dauden lekuetarako. 

Kontuz ibili behar gara solte dauden harriekin, beherantza ez botatzeko, goiko anfiteatroan oso solte baitaute. 

Bidea Urrielluko Hego aurpegiaren erdikaldetik hasten da. Erreferentzi moduan 15 metrotara zoko txiki batean dagoen kate ta bi paraboltekin triangulatutako bilgunea ikustea izango da.

-Lehenengo luzea(15m) luze zailena da, nahiko ukituta aurkitzen dena. “kanalizos”-ko pareta batetik igotzen da, non friend ertainekin babestuko dugu, hala ere kontuz ibili beharko gara babesak zeozer urruntzen baitdute. Zoko txiki batera helduko gar ata bertan bilgunea aurkituko dugu. Luzea garbi dago baia harri mota honetan eskalatzera ohituta ez bagaude bere zailtasuna izan dezake. 3. Zenbakidun Camalot-a oso ondo etorri zaigu.

Hurrengo luzea 40m inguru ditu. Bilgunetik eskumatara botako dugu, parabolt batekin babestutako 2 metroko trabesia batean. Bilgunetik ikusten den parabolt-ari ez diogu kasurik egingo bes bide zailago batekoa baitda. Behin trabesia eginda zuzen jarraituko dugu bigarren bilgunera heldu arte, hiltzeren bat ikusiko dugu bidean. Friend edo fisureroekin ondo babestuko dugu.

-Hirugarren luzea(20m) zailtasuna murristen doa. Berriz bilgunetik eskumarantza joango gara diedro batetik, zati errezenetatik igoko gara bilguneraino.

- Laugarren luzea(40m) nahiko erraza da baia kanalizoetatik lasai eskalatzen jakin behar da. Bilgunetik zuzen irtengo gara, pixkanaka ezkerrerantz botatzen beste zoko batera, non laugarren bilgunea aurkituko dugun. 1,2 eta 3 zenbakidun Camalot-ekin ondo babestuko da baia justu bazoazte komenigarria da errepikatuta eramatea zenbakiak.

Azkenik, bostgarren luzea egingo dugu, plaka errezak eta kanalizo gehiago (IIIº) pixkanaka eskumarantz joanez azken bilgunea aurkitu arte. Han sokak utzi ditzakegu edo beraiekin igo anfiteatroaren erditik ateratzen den kanal errez batetik (IIº) gailur aristara heldu arte. Nahiz eta erreza izan, kontuz ibili beharko gara batez ere harriak ez botatzeko.

Igotzeko denbora: Aterpetik ordu bateko ibilbidea, eskalatzen ordu t´erditik 3 ordutara.

Jaisteko denbora: Igotako bidetik rapelatuko dugu, onena 60m ko soka bikoitzak eraman ezkero 3 rapel egitea, 5B tik 4B ra, 4B tik 2B ra, eta 2B tik lurrera.

Eskalatzaile gehiegi badaude Teogenes bidetik (ikusi krokisa) rapelatu daiteke, bi rapel ekipatuta daukana, azken rapela diagonalean egingi dugu lurrera heldu ahal izateko

Txastimendiak blog interesgarritik ateratako krokisa

 photo 00_zpsv3sebtny.jpg


ERREPORTAIA:

Motxila prest Pandebanoko parkingean, igoera astiro astiro egin genuen aterperaino, bertan kanpoan lo egin behar genuenez, motxila gauzetaz gorarte generaman.

 photo 1_zpsf1dx0qrs.jpg

Vega de Urriellura heltzen goazen heinean, Picu handia agertzen zaigu arrastiko azken argiekin

 photo 2_zpsdfsj6ata.jpg


Goizetik esnatu, denda barruan armosau eta gauzak prestatu eta gero, apurka apurka Celadako kanaletik gora igotzen gara.

 photo 3_zpsufeupv80.jpg

Lehen argiak, eguzkia atera arte, hotza nabaria zen.

 photo 4_zpsvttrhc2n.jpg

Cepeda, Nani bideetara gerturatzen dijoa jendea

 photo 5_zpsbcsyhyt3.jpg

-Lehenengo luzea(15m) luze zailena da, nahiko ukituta aurkitzen dena. “kanalizoss”-ko pareta batetik igotzen da, non friend ertainekin babestuko dugu, hala ere kontuz ibili beharko gara babesak zeozer urruntzen baitdute. Zoko txiki batera helduko gar ata bertan bilgunea aurkituko dugu.

Luzea garbi dago baia harri mota honetan eskalatzera ohituta ez bagaude bere zailtasuna izan dezake. 3. Zenbakidun Camalot-a oso ondo etorri zaigu.

 photo 6_zpsg6svewaf.jpg

Hurrengo luzea 40m inguru ditu. Bilgunetik eskumatara botako dugu, parabolt batekin babestutako 2 metroko trabesia batean. Bilgunetik ikusten den parabolt-ari ez diogu kasurik egingo bes bide zailago batekoa baitda. Behin trabesia eginda zuzen jarraituko dugu bigarren bilgunera heldu arte, hiltzeren bat ikusiko dugu bidean. Friend edo fisureroekin ondo babestuko dugu.

-Hirugarren luzea(20m) zailtasuna murristen doa. Berriz bilgunetik eskumarantza joango gara diedro batetik, zati errezenetatik igoko gara bilguneraino.


 photo 7_zpsnawlyzl3.jpg


- Laugarren luzea(40m) nahiko erraza da baia kanalizoetatik lasai eskalatzen jakin behar da. Bilgunetik zuzen irtengo gara, pixkanaka ezkerrerantz botatzen beste zoko batera, non laugarren bilgunea aurkituko dugun. 1,2 eta 3 zenbakidun Camalot-ekin ondo babestuko da baia justu bazoazte komenigarria da errepikatuta eramatea zenbakiak.

 photo 8_zpscio6qjow.jpg

Paraje ederra altura irabazten goazen heinean

 photo 9_zpstitcxuvx.jpg

 photo 10_zpsxmxdgl36.jpg

Mikel altura irabazten

 photo 11_zpscyu7mswx.jpg

 photo 12_zpszayndfpe.jpg

Apurka apurka azken metroak irabazten ditugu, ertz lerro erraz batetik tontorra lortu arte

 photo 13_zpspiikzjui.jpg

Tontorra gertu

 photo 14_zps3bcr3cec.jpg

Picu Urriellu, 2519 metro

 photo 16_zpsoa5zko4y.jpg

Paraje ederra tontorretik

 photo 17_zps6ww10pke.jpg

 photo 20_zpsycxsljum.jpg

Pozik

 photo 18_zpswyxxcll8.jpg

 photo 19_zpspdm8fif7.jpg

 photo 21_zpsn4wrvpdq.jpg

Rapeletara heldu arte, kontuz ibili behar da harriak ez botatzeko eta jausteko kontuarekin

 photo 22_zpsat4lemvb.jpg

Rapel instalazioa gertu

 photo 23_zpscrov19ey.jpg

Vega de Urriellura iritsi eta ondo bazkaldu ondoren denda jasotzen dugu eta sokak eta materiala ondo banatu ondoren Pandebanora jeisteko bidea hartzen dugu.

Jeisten garen bitartean lainoa sartzen hasten da, asteburu oso polita eta mendi ikaragarria, ziur nago bueltatuko garela beste bide famatu eta polit horiek probatzera.

 photo 25_zpswnq4yngy.jpg


Hurrengoarte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina