Goiko parkingean kotxea utzi eta gero, gauzak jarri eta Alluitzera doan bidea hartu genuen, basoan sartu bezain pronto, ezkerretara dijoan bidea hartu genuen, espoloietarako zentzuan. Aukeratutako bidea, Naufragos nocturnos + Kike, nola ez, Atxarteko bide klasikoenetarikoa. Erabilera ugariagaitik itsasgarritasun guztia galdu dute eta oso pulituta daude. Bi kordada egin genituen, alde batetik Mikel eta neu, eta bestetik Jon Ander eta Zior.
Espoloietako bide guztiak oso ondo ekipatuta daude, bai kimikoekin edo bai paraboltekin, hori bai zailtasuna jeisten den puntuetan, txapen arteko distantzia handiagotzen da dezente.
Eskalatzencas
Materiala: Lehenengo luzea nola egiten dugunaren arabera 10-13 zinta + bilgunerako materiala. Friend ertain batzuk edo fisu batzuk lagungarriak izan ahal dire.
Arroka: Kareharria. Hainbat lekutan nahiko pulituta dago arroka
Orientazioa: Hegoalde-ekialdea.
Nork irekia: A. Sevillano, 1984; “Kike”, Kike de Pablo eta I Zarraga, 1971.
Naufragos nocturnos (V-/30m): Espoloietako errepikatuenetarikoa, erraza eta kimikoekin ekipatuta. Hasierako diedroa asko labantzen du, erabilera ugaria dela eta, baina esku onak ditu. Gero Kike bidearekin jarraitzeko asmoa geneukanez, lehen bilgunea saltatu genuen eta zuhaitzaren ezkerrean dagoen bilgunean egin genuen.
Kike (V-/60m): Klasiko bat eta oso errepikatua dagoena, gainera tontorra egiteko bide errazena da. R1 bilgunetik ezkerretara jo behar dugu. Pausu aereo bat gero tximenea antzeko batetik jarraitu ahal izateko.
Ta nola ez, eguna ondo bukatzeko, MaƱariako U2 tabernara garizko garagardo batzuk hartzera eta plan berriei buruz berba egitera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina