2023(e)ko otsailaren 26(a), igandea

2023_02_03-Zalama San Pelayotik (mendiko eskia) (1343m)

 Beste bariku bat, lanetik atera ta arin batean Bercedorantza bidea hartzen dot, eguraldi ona aprobetxatuz Zalamako pala leun eta ederretatik igoera express bat egiteko.

Tenperatura oso ona ta egun oso eguzkisue, gozatzeko eguna.

Ezezaguna zan ingurua niretzako, urte honetan bisita nahikotxo egin dizkiot ta inguru ederra ta ez hain masifikatua, mendiaz eta bakartasunas disfrutatzeko lekua.


FITXA TEKNIKOA:

Eski zailtasuna: 2.1/E1 

Desnibela: 600 metro aprox 

Luzera: 10km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera. 

Iraupena: Kotxetik kotxera 1.30 ordu.


ERREPORTAIA:

Goikaldeko magaletan altuera irabazten.



Egun urdina ta haize gabekoa


Azken maldak



Tontorra


Jeiotsiera arina San Pelayo-ra


Egun ederra.



2023(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

2023_01_30-Gorbea Arimekortatik eskiekaz (1.481m)

Elurte ederra Gorbeia inguruan eta urtero lez, igoera batzuk bertara egitera toketan zan, eguraldi ona ta antizikloia aprobetzatuz.

Jende ugari eta ezagun asko, eguna aprobetxatuz, arrastiko pasera joan nintzan lana ta gero, igoera arina ta ederra Arimekortatik gora, elur kalitate oso ona ta kantitate ederra.

Hemendik gorentziak ematea UVR-ko lagunei, praktikak egiten ari zirela ingurutik ;)


FITXA TEKNIKOA:

  • Eski zailtasuna: 2.2/E1
  • Desnibela: 700 metro aprox
  • Luzera: 10km gutxi gora-behera.

 

ERREPORTAIA:

Iondegortatik gora kotxeaz igotea ezineskoa zan.


Arimekortako zelaietan, elurraldi polita.



Dulaotik gorantza, Aldamin eskuman eta Gorbeia ezkeerretara.



Gorbeiako gurutzea, 1481m.



Igiñerretik jeisten diren jeitsiera ederrak.


Arimekortako aterpetan, elur oso ona, Gorbea-Pow!!


Arraba-Lekanda ingurua, Arimekortatik Iondegortara jeisteko inguruan.





2023(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

2023_01_27-Zalama (1343m) eskiekaz Bercedotik

Elur kantitateagaz ta Espinosatik gora errepidea moztuta zegoenez, barikuan lanetik atara ta arin baten Bercedora bidea hartzen dot, bertako Zalama mendi mitikoa egiteko, baia eskiekaz.

Igoera oso polita ondoren pala eder eta zabaletatik kotxera ziztu bizian jeisteko, gomendagarrie.

Zalama mendia Ordunteko mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago, eta Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen du. 1.336 metrorekin Bizkaiko hirugarren mendirik altuena da, Gorbeia eta Aldamin aurretik eta Anboto atzetik dituela. Enkarterriko tontorrik garaiena da halaber, gainetik eskualdearen ikuspegi bikaina dagoelarik.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.1/E1 
  • Desnibela: 700 metro aprox 
  • Luzera: 10km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera. 
  • Kotxetik kotxera 1.30 ordu.
Powered by Wikiloc

ERREPORTAIA:

Naviciada tontorretik pasatzen naz, 996m, ondoren basotik jeisteko tartetzo bat La Calzada ingurura.



Kortafuegosetik gora



Lainoa goikaldean


Bercedo ingurua eguraldi hobeagoa


Zalama (1343m), lehen aldia eskiekaz.



2023(e)ko otsailaren 11(a), larunbata

2023_01_22-Lunada. Copete de Tramasquera (1453.m)

Urtarrila erdialdean jausitako elur bolada bortitza ta gero, lehen eguzki eguna aprobetxetan dot domeka goiz baten, Lunada aldera hurbiltzeko ta bertako ingurutik eskiatzeko.

Jausitako elur kantitatea hainbestekoa zenez, azkeneko denboraldietan ezinezkoa izan diren jeitsiera batzuk egiteko aprobetzetan dot, Copete de Tramasquera inguruan zabaltzen den pala ederra ta bere baso arteko jeitsiera arina ta teknikoagoa.

Bi igoera arin, elur oso gogor batetik, kutxillakaz gorantza ta jeisteko elurra oso ondulatuta ta gogor aurkitu arren, goizeko tarte arin bat aprobetzetako ta eguerdian poteora lagunekaz heltzeko.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 3.1/E1 
  • Desnibela: 600 metro aprox (300positibo igoera bakoitza)
  • Luzera: 8km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera.
  • Kotxetik kotxera 2-3 ordu.


ERREPORTAIA:

Errepidetik gora, elur kantitate ugari ertzetan.



Peña Lusa ingurua


Gorantza


Miel eta Castro Valnera ingurua, errepidea moztuta egoan.


Basotik gora


Haize hotza tontorrean.



Basorantza jeisten



Ondak eta elur oso gogorra.



Lunadako bordak.




Hemen, bi bideo oso txulo uzten dodaz, youtubetik hartutakoak, @Etxabierre-renak, ideia bat egiteko oso ondo dauz.






2023(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

2023_01_05-Infiernos. Corredor Sur (3082m)

Elur kota oso altu zegoenez eta etxera bueltatzeko eguna zenez, goizetik esnatu giñen ta Infiernosera igotzeko bidea hartu giñen, eskiak kotxean utzi genituen, elur kota Mallata altuan aurkitu genuen, elur nahiko kaxkarra orokorrean, abendu oso lehor eta elur prezipitazio gabekoa.

Paularen lehen hirumilakoa, hemendik zoriontzea ta arin batean ta irribarrea galdu gabe igo zela.

FITXA TEKNIKOA:

  • Irteera puntua: Baños de Panticosa. 
  • Desnibel positiboa: 1.500 m. aprox
  • Distantzia: 10Km. 
  • Denbora: 7 ordu.
  • Zailtasuna: PD (40º goikaldeko korridorea/150m aprox)


ERREPORTAIA:

Mallata altutik gora, kanaletik Pondiellos lepora bidean.


Lehen argiak lepora heltzen.







Atzean Garmo Negro mendia, bere ipar aurpegiagaz.



Korridoretik gora


Tontorrera heltzen




Lepora bueltatzen.


Merezitako garagardotxue Balnearioko parkingean.



2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

2023_01_03-Pic Peyreget (2484m) mendiko eskia

 Urte berria ta gero, goizetik ateratzen naiz Bilbotik Portaletera bidean, bertan Imanol eta Paula daude gosaltzeko zain, 9tan hantxe nago haiekin gosaltzen eta prisa askorik gabe, Aneuko parkingetik gora hasten gara eskiekin motxilan lehen zati txiki bat ondoren fokeatzen pasatzeko.

Elurra egon badago baia nahiko eskasa orokorrean, elur kota.

Peyreget-eko tontorrera igotzea zen asmoa eta aurreko gauean jausitako elur apurra, Col Peyregetetik Pombiera ipar orientazio horretan elur ona topatzea, eta horrela suertatu zen, bingo!

FITXA TEKNIKOA:

  • Eski zailtasuna: S2/ jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
  • Desnibela: 800 metro aprox
  • Luzera: 12 km.

ERREPORTAIA:

Gauzak prestatzen Portaletekeo mugan.


Arazoures ingurua.


Azken malda, eskiak motxilan jarri behar izan genituen, oso gogor egoan elurra.


Paula, metroak irabaziz.



Tontorrera heltzen, atzean Portalet-Anayet ingurua eta atzean Telera-IP-Escarra.


Paula, atzean Peña Telera duelarik.


Pic Peyreget (2484m)



Ipar orientazio horretatik jeisten, kanalerantza, elur ikaragarri ona.




Midi eta Peyreget arteko lepora heltzen.


Pombie gertutasunean, ostean Palas-Arriel-Balaitus-Frondiellas ingurua.


Imanol eskiekin eta Paula oinez.



Refuge Pombie eta bere lakua, atzean Midi de Ossauko hegoaldeko horma, hainbeste bisita egin dizkioguna ta falta zaizkigunak.


Lepotik, ondo begiratzen nondik aprobetzau elur gehiena jeisteko.