2023(e)ko otsailaren 11(a), larunbata

2023_01_22-Lunada. Copete de Tramasquera (1453.m)

Urtarrila erdialdean jausitako elur bolada bortitza ta gero, lehen eguzki eguna aprobetxetan dot domeka goiz baten, Lunada aldera hurbiltzeko ta bertako ingurutik eskiatzeko.

Jausitako elur kantitatea hainbestekoa zenez, azkeneko denboraldietan ezinezkoa izan diren jeitsiera batzuk egiteko aprobetzetan dot, Copete de Tramasquera inguruan zabaltzen den pala ederra ta bere baso arteko jeitsiera arina ta teknikoagoa.

Bi igoera arin, elur oso gogor batetik, kutxillakaz gorantza ta jeisteko elurra oso ondulatuta ta gogor aurkitu arren, goizeko tarte arin bat aprobetzetako ta eguerdian poteora lagunekaz heltzeko.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 3.1/E1 
  • Desnibela: 600 metro aprox (300positibo igoera bakoitza)
  • Luzera: 8km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera.
  • Kotxetik kotxera 2-3 ordu.


ERREPORTAIA:

Errepidetik gora, elur kantitate ugari ertzetan.



Peña Lusa ingurua


Gorantza


Miel eta Castro Valnera ingurua, errepidea moztuta egoan.


Basotik gora


Haize hotza tontorrean.



Basorantza jeisten



Ondak eta elur oso gogorra.



Lunadako bordak.




Hemen, bi bideo oso txulo uzten dodaz, youtubetik hartutakoak, @Etxabierre-renak, ideia bat egiteko oso ondo dauz.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina